66/2014 FORU DEKRETUA, abuztuaren 27koa, pertsonek lan-esperientzian edo prestakuntza bide ez-formaletan lortutako lanbide gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozedura Nafarroako Foru Komunitatean ezartzeko arauak eta horretaz arduratuko den antolaketa egitura finkatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Merkatuak globalizatuta eta informazioaren gizartea etengabeko aurrerabidean dauden honetan, Europar Batasunak enplegurako sustatzen dituen estrategia koordinatuak indar bereziz saiatzen dira biztanleria aktibo kualifikatua eta mugigarritasunerako eta joan-etorri askerako gai izanen dena lortzen.

Horiek horrela, Lanbide Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak emandako Kualifikazioen eta Lanbide Heziketaren Sistema Nazionalak bizitzan zeharreko prestakuntza sustatzen du, pertsonen enplegagarritasuna eta produkziorako lehiakortasuna areagotzeko helburuarekin, hori lagungarria izanen baita kohesio ekonomikoa eta soziala lortzeko eta enplegua sustatzeko. Lege horrek berak sistemaren xedetzat hartzen du lanbide-prestakuntza ofizialki ebaluatzea eta egiaztatzea, hori eskuratzeko modua zeinahi ere izanik, eta adierazten du sistemaren tresna eta ekintzetako bat dela lanbide-prestakuntzak aitortu, egiaztatu, ebaluatu eta erregistratzeko prozedura ezartzea.

Uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuan, hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen horretan, eta urtarrilaren 18ko 34/2008 Errege Dekretuan, lanbide ziurtagiriak arautu zituen hartan, zehazten dira eskuratutako prestakuntza ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozedura eta aipatu dekretuek araututako eskaintzak osatzen dituzten lanbide-prestakuntzak. Lan-esperientziaren bidez lortutako lanbide gaitasunak onartzeari buruzko uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuaren bidez, lan-esperientzian edo prestakuntza bide ez-formaletan lortutako lanbide gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozedura bakarra arautu zen, hezkuntzaren esparruan nahiz lanekoan.

Azken errege dekretu horrek xedatzen duenez, autonomia erkidego bakoitzean, hezkuntza eta lan administrazioek batera ezarriko dute prozeduraren antolaketa egitura.

Nafarroako Gobernuak, 2005eko apirilaren 4an hartutako Erabakiaren bidez, Lanbide Kualifikazioen eta Lanbide Heziketaren Sistema Nazionala Nafarroan garatzeko gidalerroak ezarri zituen, Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluak proposaturik. Hala, ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoa garatzeko esparrua ezarri zuen.

Erabaki horren bidez, tresna eta eragile kritikoen multzo oso bat zehaztu zen Nafarroako Kualifikazioen Sistema Nazionalerako: Behatokia, Nafarroako Lanbide Kualifikazioen Institutua, Lanbide-orientazioko Sare Integratua, ikastetxeak eta Gaitasunak Egiaztatzeko Prozedura. Halaber, erabaki horren arabera, esperientziaren bidez eta modu informal edo ez-formalean lortutako gaitasunen egiaztapena pertsonentzako zerbitzu estrategikoa da, enpresen lehiakortasuna hobetzeko eta kohesio soziala handiagotzeko aproposa.

Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dituen maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuak bere funtsezko helburuen artean ezarri du prestakuntza eta lanbide ibilbide malguen hautapena erraztea, eta horretarako, pertsonek beren lan esperientziaren edo ikaskuntzako sistema informalen edo ez-formalen bidez eskuratutako lanbide gaitasunak aitortzea aurreikusten du. Horrela, etengabeko ikaskuntzako prozesuak sustatu eta bultzatzen dira eta, horrenbestez, errealizazio pertsonaleko beharrei eta ekoizpen sektoreak eskatutako kualifikazioei erantzuteko lortu behar diren helburuak betetzen laguntzen da.

Urriaren 10eko 107/2012 Foru Dekretuaren 26. artikuluan adierazten denez, Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalari dagokio, lege esparruaren barnean, gaitasuna ebaluatzeko prozesuan parte hartzen duten orientatzaileak eta ebaluatzaileak homologatzeko irizpideak proposatzea eta horien aplikazioa koordinatzea. Aipatu foru dekretuaren bidez, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen abuztuaren 24ko 132/2011 Foru Dekretua aldatu zen. Gainera, urriaren 10eko 100/2012 Foru Aginduaren 20. artikuluan zehazten denez, Nafarroako Lanbide Kualifikazioen Institutuaren zereginen artean, besteak beste, honako hauek daude: gaitasunaren ebaluazioarekin lotutako metodologiak, teknikak eta tresnak diseinatzea, egokitzea eta esperimentatzea, baita bere eskumenen esparruan prestakuntza planifikatzea, prestatzea eta ematea ere. Aipatu foru aginduaren bidez, Hezkuntza Departamentuko bulegoen atxikipena eta eginkizunak ezartzen dituen urriaren 5eko 189/2011 Foru Agindua aldatu zen.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Estatutuak (martxoaren 14ko 15/2012 Foru Dekretuaren bidez onetsiak) aldatzen dituen martxoaren 20ko 19/2013 Foru Dekretuak Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluaren erabakia jasotzen du, non Nafarroako Enplegu Zerbitzua premiatzen den lan-esperientzian edo prestakuntza bide ez-formaletan lortutako lanbide gaitasunak egiaztatzeko prozedura diseinatu, koordinatu, kudeatu eta gauzatzeko zereginak har ditzan, inplikatutako eragile guztien parte-hartzearekin.

Foru dekretu honek lan-esperientzian lortutako lanbide gaitasunak egiaztatzeko prozedura eta prozedura hori Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan antolatuko duen egitura zehazten ditu, uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuarekin eta Nafarroako Gobernuak 2005eko apirilaren 4an hartutako Erabakiarekin bat.

Foru dekretu hau Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuaren eta Hezkuntza Departamentuaren arteko elkarlanaren emaitza da. Lankidetza horretan Nafarroako Foru Komunitateko Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Gobernu Kontseiluko kide diren eta ordezkari gehien dituzten eragile ekonomiko eta sozialek ere hartu dute parte, prozedura osatzen duten faseak garatzen hain zuzen. Horrenbestez, eragile horien oniritzia dauka, Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluko kide diren aldetik.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Gobernu Kontseiluak aldeko txostena eman zion 2013ko azaroaren 25ean foru dekretu honen proiektuari.

Horrenbestez, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak proposaturik, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 12.5 artikuluarekin bat, Nafarroako Kontseiluarekin bat eta Nafarroako Gobernuak 2014ko abuztuaren 27ko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. KAPITULUA

    Xedea, aplikazio eremua eta helburua

    1. artikulua. Xedea eta aplikazio eremua.

    2. Foru dekretu honen xedea da arauak ezartzea Nafarroako Foru Komunitatean lan-esperientzian edo prestakuntza bide ez-formaletan lortutako lanbide gaitasunak ebaluatu eta egiaztatzeko prozedura finkatzeko, bai eta horretaz arduratuko den egitura antolatzailea ezartzea ere, Laneko esperientzian lortutako gaitasun profesionalak aitortzen dituen uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuarekin bat.

    3. Arau honetan ezarritako xedapenak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak egiten dituen deialdiei aplikatuko zaizkie.

    4. artikulua. Helburuak.

    Uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuaren 3. artikuluan ezarritako helburuez gain, honako hauek bilatuko dira:

    1. Pertsonak motibatzea lanbidean hobetu eta aurrera egin dezaten, bizitzan zeharreko prestakuntzaren bidez.

    2. Lanbide heziketako ibilbideak egiteko orientabideak ematea, titulua edo lanbide ziurtagiria lortze aldera.

    3. Enpresen lehiakortasuna eta langileen kualifikazioaren gardentasuna areagotzen laguntzea, haien lanbide gaitasunen egiaztagiri ofizialen bidez.

  2. KAPITULUA

    Gaitasuna Nafarroan ebaluatzeko eredua

    1. artikulua. Gaitasun unitateak hautatzeko irizpideak.

    2. Deialdietako gaitasun unitateak hautatzeko, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:

      1. Jarduneko langileak egiaztagiri ofizial berria izatera behartzen dituzten lanbide arloko arau berriak agertzea.

      2. Lanbide gaitasuna egiaztatzeko prozeduran sartzeko eskatutako baldintzak betetzen dituzten pertsonen lurralde eskaeraren bolumena.

      3. Sektore jakin batzuetan garapen estrategikoarekin lotutako arrazoiak.

      4. Teknikarien, azpiegituren edo finantzaketaren bidez parte hartzen duten sektoreek edo enpresek egindako eskaerak.

      5. Birmoldaketa egoeran dauden lanbideetako eta sektoreetako langileei laguntzea.

      6. Egiaztagirien eskaintzen zabaltasunaren eta eskuragarri dauden baliabide materialen eta giza baliabideen arteko doikuntza.

      7. Beste autonomia erkidego batzuek eta Estatuko Administrazio Orokorrak gaitasunak aitortzeko egindako eskaintzak.

    3. Aitortu beharreko gaitasun unitateen eskaintzak egiteko –deialdi bakarrean, ondoz ondoko deialdietan nahiz horietatik heldu diren prozesuetan– aintzat hartuko diren ibilbideek gaitasunak aitortzeko prozedura eta lanbide heziketako titulu bat edo lanbide ziurtagiria eskuratzeko beharrezkoa den prestakuntza osagarria bateratuko dituzte. Dena dela, gaitasun unitate independenteen deialdiak egiten ahalko dira.

    4. artikulua. Sistema osoa.

    5. Egiaztapen prozedurak gaitasun unitatea izanen du erreferente bakarra, baina Lanbide Heziketako titulu baten edo lanbide ziurtagiri baten esparruan kokatuko da, uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuaren bigarren xedapen iragankorrean adierazitako kasuetan izan ezik.

    6. Foru Komunitateko Administrazioak, irizpide orokor gisa, kualifikazio bateko gaitasun unitate guztien eskaintzak eginen ditu.

    7. Era berean, lanbide eta prestakuntza moduluetara sartzeko beharrezkoa den prestakuntza bidezko laguntza antolatzen eta sustatzen ahalko du, lanbide heziketako titulua edo lanbide ziurtagiria lortzeko xedearekin.

    8. artikulua. Lurralde banaketa.

      Izangaiek bizitokia non duten, hurbilen dagoen eremu geografikoan gauzatuko dira gaitasunak egiaztatzeko prozeduraren faseak, aintzat hartuta zenbat diren eta, betiere, eremu bakoitzean eskura dauden baliabideek horretarako aukera ematen badute, eta ahalik eta antolaketa irizpide arrazionalenak aplikatuz. Horretarako, tokiko zentro ofizialak ezarriko dira, aukera emanen dutenak gaitasunak ebaluatu eta egiaztatzeko prozeduraren faseen lurralde banaketa handiagoa izateko.

    9. artikulua. Sareko laguntza.

      Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak informazioa eta orientabideak emanen ditu sarean, bereziki Informazioaren eta Orientabideen Sare Integratuaren atariaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR