12/2010 FORU DEKRETUA, martxoaren 1ekoa, Espartza Galar udal mugapeko II. lurzati berrantolamenduaren bidez nekazaritzako azpiegituretan esku-hartzea onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariak martxoaren 21ean emandako 52/2005 Foru Aginduaren bidez, Espartza Galar udal mugapeko II. lurzati berrantolamenduaren bidez nekazaritzako azpiegituretan esku hartzeko prozesua hasi zen.

Nekazaritzako azpiegituretan esku-hartzearen helburua da lurzati berrantolamenduaren bitartez egitura eta tamaina egokia ematea landa jabetzari, eremu horretarako nekazaritza eta abeltzaintza sektoreak iraun ahal izan dezan.

Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak abuztuaren 4an emandako 1418/2008 Ebazpenaren bidez, Espartza Galar II. aldeko lurzati berrantolamenduari dagokion Ingurumenaren eraginaren adierazpena egin zen.

Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 12. artikuluak ezartzen du Nafarroako Gobernuak onetsi beharko dituela foru dekretu bidez nekazaritzako azpiegituretako esku-hartzeak, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariak proposaturik.

Horiek horrela, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak 2010eko martxoaren 1ean egin zuen bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. Onespena.

    Espartza Galar udal mugapean nekazaritzako azpiegituretan esku-hartzea onesten da, lurzati berrantolamenduaren bidez.

  2. Jarraitu beharreko prozedura.

    Horretarako, Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen I. tituluko IV. kapituluan datorren prozedura arruntari jarraitu beharko zaio.

  3. Onura publikoa eta presaz egin beharra.

    Espartza Galar udal mugapeko lurzati berrantolamenduaren bidez, nekazaritzako azpiegituretan egin nahi den esku-hartzearen onura publikoa eta presako exekuzioa deklaratzen da, ondasunak eta eskubideak desjabetzeko, aldi baterako okupaziorako eta okupazio iraunkorrerako, eta bidezko diren zortasunak sortzeko, aldi baterakoak nahiz iraunkorrak.

  4. Proiektuaren azalpena.

    Aldatu den oinarrizko proiektuan 4,85 kilometro bide eraikitzea aurreikusi da. Bideetako errodadura zabalera ez da 4 metrotik gorakoa izanen.

    Ahal den guztietan, bideen trazadura lehengoaren gainean eginen da eta diseinatzeko orduan, lurzati berrantolamendutik sortuko diren lurzatien banaketa, inguruko bide sareak, lurraren topografia eta ondoko eremuekin dauden komunikazioak hartu dira kontuan.

    Hustubideak egokitzeko lanak hustubide bakarrean eginen dira, behereneko aldean, berrantolamendu eremuaren ipar-ekialdean. Jada irekita dagoen 200 m-ko hustubidea da eta 100 m gehiago irekiko dira gorantz eginez.

  5. Ingurumen arloko alderdiak.

    Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak abuztuaren 4an emandako 1418/2008 Ebazpenaren bitartez Ingurumen eraginaren adierazpena egin zen, eta hartan agertzen diren baldintzak bete beharko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR