323/1998 FORU DEKRETUA, azaroaren 2koa, Nafarroako esparrago zuria landatzeko Tratamendu Fitopatologikoen Kontrol Integratua sustatzeko laguntzak ezarri dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ingurugiroaren babeserako eta esparru naturalaren artapenerako eskakizunekin bateragarriak diren nekazaritzako ekoizteko metodoei buruzko ekainaren 30eko Kontseiluaren 2.078/1992 Araudiak (EEE) Nekazaritzako Orientazio eta Bermerako Europako Fondoaren Berme Atalaren (FEOGA) finantzakidetasuna duen laguntzen Europako araubidea ezarri du; besteak beste, horien xedea nekazaritzan kutsagaien emaitzak murrizteko nekazaritzako ekoizteko egineren erabilera sustatzea da.

Laguntzen araubide horien bidez merkatuko antolakuntza erkideen testuinguruan aurreikusi diren aldaketetan, nekazaritza eta ingurugiroaren arloetan erkidegoak dituen politiken helburuak eskuratzerakoan eta, azken finean, nekazariei errenta egokia bermatzerakoan lagundu nahi da.

Batzordearen 746/1996 Araudiak (EB) 2.078/1992 Araudiaren (EEE) modalitateak bildu ditu.

Europako Batzordeak, 1995eko urtarrilaren 19ko c(95) 18 zenbakiko Erabakiaren bidez, gobernu espainiarrak jakinarazi zuen ingurugiroaren babesarekin bateragarriak diren nekazaritzako ekoizteko metodoetarako laguntzen araubidearen aplikazioari buruzko eragingailua onetsi zuen, eta baita Espainian esparru naturala mantentzeari buruzkoa ere; erabaki hori ekainaren 30eko 2.078/1992 Araudiarekin (EEE) bat dator eta 1997ko abenduaren 3ko Batzordearen Erabakiaren bidez aldarazi zen.

Onetsi ziren neurrien artean "alde hautatuetan aplikagarriak diren neurri zehatzak" izenekoak daude eta, horien barruan, 1997ko abenduaren 3ko Batzordearen Erabakian ezarri denaren arabera, Nafarroaren kasuan esparrago zuria landatzeko aplikatzen ahal diren "Tratamendu Fitopatologikoen Kontrol Integratuen" neurriak.

Beraz, bidezkoa da aipatu den neurri hori aplikatzea eta horren emaitzako herri laguntzak Nafarroako Foru Komunitatean artikulatzea.

Beraz, hori guztia kontuan hartuta, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariaren proposamena aintzat hartu eta Nafarroako Gobernuak azaroaren 2ko bileran hartu duen erabakian ezarri denarekin bat, ondokoa

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Xedea.

  2. -Foru dekretu honen xedea ingurugiroaren babeserako eta esparru naturalaren artapenerako eskakizunekin bateragarriak diren nekazaritzako ekoizteko metodoak sustatzeari buruzko ekainaren 30eko Kontseiluaren 2.078/1992 Araudiaren (EEE) emaitzako laguntzak Nafarroan ezartzea da, horretarako esparrago zuriaren landaketan Tratamendu Fitopatologikoen Kontrol Integraturako neurri zehatzak aplikatuz.

  3. -Erreferentziako neurri horren ezarpenaren bidez helburu hauek eskuratu nahi dira:

    -Produktu fitosanitario eta ongarrien erabilera gutxitzea, horien erabilera zentzunezkoa izan dadin eta inputs-en neurri gabeko erabilerak zoru, akuifero eta nekazaritzako produktuetan duen eragin negatiboa murriztea.

    -Berezko landaretza eta fauna espezien aniztasuna mantentzea eta zuzpertzea.

    -Toxikotasun arriskua murriztea, hala ekoizleentzat nola kontsumitzaileentzat.

    -Kalitate hobea duen produktua eskuratzea eta hondakin gutxiago ekoiztea.

  4. artikulua. Aplikazio eremua.

    Foru dekretu honen aplikazio eremua Nafarroako ondoko nekazaritzako eskualdeetan dauden udalerriak izanen dira, beti ere Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariaren 1998ko martxoaren 2ko Foru Aginduan egin den mugaketa kontuan hartuta: III. eskualdea, "Iruñerria"; IV. eskualdea, "Estellerra"; V. eskualdea, "Erdialdeko Nafarroa"; VI. eskualdea, "Aragoi ibaiko Erribera Garaia" eta VII. eskualdea, "Aragoi Ibaiko Erribera Beherea".

  5. artikulua. Onuradunak.

    Foru dekretu honetan araupetzen diren laguntzen onuradunak izan daitezke aurreko artikuluan ezarri diren eskualdeetan dauden nekazaritza ustiategien titularrak, baldin eta Nafarroako Nekazaritza Ustiategien Erregistroan erregistraturik badaude eta foru dekretu honetan eta hau garatuko duten foru aginduetan zehaztuko diren jarduketak eta konpromisoak betetzeko prest badaude.

  6. artikulua...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR