5/2010 FORU AGINDUA, urtarrilaren 15ekoa, Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eledunak emana, Espainiatik kanpo dauden nafar biltoki eta elkarteei eta horien federazioei laguntzak emateko 2010eko deialdia onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateak beste herrialde batzuetan dauden nafar biltoki eta elkarteekin eta horien federazioekin lankidetza harremanak ditu, hango ekintzak bultzatzeko diru-laguntzen bidez, argitalpenak igorriz eta bestelako jarduera programen bidez.

Nafarroako Gobernuak entitate horiek kultur jarduerak egiteko eta beren funtzionamendurako laguntzak ematen ditu, eta 2010eko ekitaldiko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan badira xede horretarako kontu-sailak.

Nafar biltoki eta elkarteek eta horien federazioek Espainiatik kanpo egiten dituzten jarduerak mantendu eta bultzatzea gizarte interesekoa denez, bidezkoa da entitate horiei laguntza ekonomikoak emateko beste deialdi bat onestea. Laguntza horien bidez, besteak beste, kultur eta gizarte jarduerak, inbertsioak eta funtzionamendu gastuak finantzatuko dira.

Horrenbestez, Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 120/2007 Foru Dekretuan aitorturiko ahalmenak erabiliz eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearekin bat,

AGINDU DUT:

  1. Espainiatik kanpo dauden nafar biltoki eta elkarteei eta horien federazioei laguntzak emateko 2010eko deialdia onestea. Diru-laguntzak honako foru agindu honen eranskinean bildu diren oinarrietan ezarritakoari jarraikiz emanen dira.

  2. 190.000 euroko gastua baimentzea, kontu-sail hauen kargura:

    -115.000 euro, 2010eko gastuen aurrekontuko "Espainiatik kanpo dauden nafar biltokientzako laguntzak" izeneko B20003-B2220-4819-144100 kontu-sailaren kargura.

    -75.000 euro, 2010eko gastuen aurrekontuko "Nafar biltokien egoitzak eta ekipamenduak erosi eta hobetzea'" izeneko B20003-B2220-7819-144100 kontu-sailaren kargura.

  3. Foru agindu hau igortzea Nafar Biltokien, Erkidegoen Etxeen eta Elkarteen Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

  4. Foru agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.2.a) artikuluan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 144. artikuluan eta ondokoetan xedatutakoari dagokionez, ezarrita dagoenarekin bat.

    Iruñean, 2010eko urtarrilaren 15ean.-Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eleduna, Alberto Catalán Higueras.

    ERANSKINA

    Espainiatik kanpo dauden nafar biltoki eta elkarteei eta horien federazioei laguntzak emateko 2010eko deialdiaren oinarriak

  5. Xedea eta helburua.

    Deialdiaren xedea da Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuak Espainiatik kanpo dauden nafar biltoki eta elkarteei eta horien federazioei ematen dizkien laguntzen araubidea ezartzea, horien kultur eta gizarte jarduerak, inbertsioak, funtzionamendu gastuak eta antzekoak finantzatze aldera.

    Zehazki, laguntza horien helburuak hauek izanen dira:

    1. Nafar biltokiek eskatzailearen herrialdean, Espainian edo nafar biltokiak dauzkaten beste herrialde batzuetan egiten dituzten kultur, kirol, josteta eta gizarte jarduerak.

    2. Entitatearen ohiko jardueraren ondoriozko funtzionamendu gastuak, lokalen erabileraren eta alokairuen ondoriozkoak eta finantza gastuak.

    3. Entitatearen egoitza diren lokalak erosi edo berritzea edo horiek hornitzea, gizarte jarduerak egiteko.

    4. Nafar biltoki eta elkarteek eta horien federazioek bultzatutako kultur, hezkuntza edo laguntza proiektuak, beraiek eginak edo beste entitate publiko zein pribatu batzuekin elkarlanean.

  6. Aurrekontuan dagoen dirua.

    Deialdi honetara 190.000 euro bideratu dira, honela banatuta:

    -115.000 euro, "Espainiatik kanpo dauden nafar biltokientzako laguntzak" izeneko B20003-B2220-4819-144100 kontu-sailaren kargura.

    -75.000 euro, ''Nafar biltokien egoitzak eta ekipamenduak erosi eta hobetzea'' izeneko B20003-B2220-7819-144100 kontu-sailaren kargura.

    Deialdi honetarako bi kontu-sail horietako dirua bukatzen ez bada, gelditzen den dirua erabiltzen ahalko da 2010eko beste deialdi hauetan: beste herrialde batzuek Nafarroan dituzten biltokiei, Espainiako beste erkidego batzuek Nafarroan dituzten etxeei eta Espainiako beste lurralde batzuetan dauden nafar txoko, biltoki eta etxeei diru-laguntzak emateko deialdietan.

  7. Laguntzak emateko prozedura.

    Deialdi honetan aipatzen diren diru-laguntzak emateko prozedura norgehiagokako araubidean tramitatuko da, aurkezten diren eskaerak konparatuz, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.1 artikuluan xedatutakoarekin bat.

  8. Entitate eskatzaileen betebeharrak.

    Deialdi honetan ezarritako laguntzak jasotzen ahalko dituzte Espainiatik kanpo dauden nafar biltoki eta elkarteek, baita horien federazioek ere.

    Parte hartzen duten entitateek honako baldintza hauek bete beharko dituzte, eskaera aurkezten duten unean:

    1. Elkartea legez eratua izatea eta dagokion Erregistro Ofizialean elkarte gisa erregistraturik egotea.

    2. Irabazi-asmorik ez edukitzea eta sozietatearen xedea kultur, kirol eta gizarte jardueren antolaketa izatea.

    3. Entitatearen izen ofizialean "Nafarroa" hitza izatea edo, bestela, horretatik eratorritako beste hitz bat, edo Nafarroako Foru Komunitatearekin soilik eta garbi lotutako beste adierazpen bat.

    4. Behar bezala onetsitako barne estatutuak izatea.

    5. Entitatearen ordezkariak hautatzean eta barreneko funtzionamenduan esku-hartze demokratikoa ziurtatua egotea.

    6. Bazkideen diru ekarpenak jasotzea, aurretik...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR