30/2012 FORU AGINDUA, martxoaren 9koa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak emana, Espainiatik kanpo dauden nafar biltoki eta elkarteei eta entitate horiek Argentinan eta Txilen duten federazioari laguntzak emateko 2012ko deialdia onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Aspalditik, eta batez ere XIX. mendearen bukaeratik, Ameriketako zenbait herritara emigratu behar izan zuten nafarrek elkarteak sortu zituzten, iritsi berriko emigratzaileei laguntzeko asmoz eta Nafarroako usadioei eta nortasunari eusteko gizarte eta kultur jarduerak sustatzeko asmoz.

Denborak aurrera egin ahala, kultura zabaltzeko guneak eta hartu-emanetarako plataformak bilakatu dira, tokian tokiko komunitateen ospe handikoak; orobat, Nafarroako Foru Komunitatearen, haren errealitate historikoaren eta egungoaren irudi ona ematen dute, eta Nafarroako balioak eta ezaugarriak hedatzen dituzte ausarki.

Hori dela eta, Nafarroako Gobernua elkarlan berezian aritu da azken hamarkada hauetan Argentinan, Txilen eta Frantzian Nafarroaren adierazgarriak diren entitate horiekin, haren kultura eta gizarte jarduera sustatu eta bultzatzeko.

Argentinako, Txileko eta Frantziako hainbat hiritan biltokiek Nafarroa sustatzea interes sozial handikoa denez, eta kontuan izanik denboran zehar finkatu direla eta proiektu eta kultura, kirol eta gizarte ekintza berriekin urtero berritzen direla, bidezkoa da entitate horiei diru-laguntzak emateko beste deialdi bat onestea.

Horrenbestez, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen abuztuaren 1eko 119/2012 Foru Dekretuan aitortutako ahalmenak erabiliz eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearekin bat,

AGINDU DUT:

  1. Espainiatik kanpo dauden nafar biltoki eta elkarteei eta entitate horiek Argentinan eta Txilen daukaten federazioari laguntzak emateko 2012ko deialdia onestea. Diru-laguntzak honako txosten honen eranskinean bildu diren oinarrietan ezarritakoari jarraikiz emanen dira.

  2. Onestea laguntza horien diru-muga 2012ko Gastuen Aurrekontuko kontu-sail hauetan ezarritako kopurua izanen dela:

    1. 67.000,00 euro bitarte, 2012ko Nafarroako Aurrekontuetako ''Atzerrian dauden nafar biltokientzako laguntzak'' izeneko A30003 A3220 4819 144100 kontu-sailaren kargura (ID 3821). Honela daude banaturik:

      -26.800,00 euro, funtzionamendu arruntaren gastuetarako eta egoitzetan mantentze-lanak eta konponketak egiteko.

      -40.200,00 euro, jarduerak antolatzeko.

    2. 40.000,00 euro bitarte ''Atzerrian dauden nafar biltokientzako lokalak eta ekipoak erostea eta hobetzea'' izeneko A30003 A3220 7819 144100 kontu-sailaren kargura (ID 3822).

  3. Foru agindu hau igortzea Nafar Biltokien eta Erkidegoen Etxeen Atalari, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak departamentu horretan duen kontu-hartzaile delegatuari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

  4. Foru agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.2.a) artikuluan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 144. artikuluan eta ondokoetan xedatutakoari dagokionez, ezarrita dagoenarekin bat.

    Iruñean, 2012ko martxoaren 9an.-Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilaria, Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia.

    ERANSKINA

    Espainiatik kanpo dauden nafar biltoki eta elkarteei eta entitate horiek Argentinan eta Txilen duten federazioari laguntzak emateko 2012ko deialdiaren oinarriak

  5. -Deialdi honen xedea da zehaztea zein den Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuak Espainiatik kanpo dauden nafar biltoki eta elkarteei eta entitate horiek Argentinan eta Txilen duten federazioari laguntzak emateko araubidea, funtzionamendurako, inbertsioetarako eta kultura eta gizarte jardueretarako 2012ko gastu orokorrak finantzatzeko.

    Laguntzak, zehazki, hiru helburu hauek finantzatzeko izanen dira:

    1. Funtzionamendurako beharrak eta behar finantzarioak.

      Honako gastu hauek finantzatuko dira: egoitza sozialean mantentze-lanak egiteko, hala nola energia elektrikoa, ura, gasa, garbiketa, pintura, matxuren konponketa eta abar; zentroaren jarduera arrunta egiteko, hala nola kontsumigarri administratiboak, bilerak eta bilkurak antolatzea, posta eta abar; entitatea ordezkatzeko jarduera eta egoitza soziala erosteko edo eraberritzeko hartutako mailegu hipotekarioen interesak ordaintzeko, 2010eko abenduaren 31 baino lehen formalizatu badira.

    2. Kultura eta gizarte jarduerak.

      Kultura, kirol, josteta eta gizarte jarduerak taxutu eta egiteko gastu zuzenak finantzatuko dira.

    3. Inbertsioak.

      2010eko abenduaren 31 baino lehen hartutako kreditu hipotekarioa finantzatuko da, bai eta ekipo finko eta egiturazkoak erostea ere, hala nola berokuntza, aire girotua, girotzea, elektrizitatea eta abar, lokalaren balioa handitzen denean; orobat, altzariak eta bulegoko ekipamendua edo informatikakoa erostea ere finantzatuko da.

  6. -Aurrekontuko dirua.

    Deialdi honetarako 128.000 euro bideratu dira, honela banatuta:

    -67.000,00 euro, "Atzerrian dauden nafar biltokientzako laguntzak" izeneko A30003 A3220 4819 144100 kontu-sailaren kargura.

    -40.000,00 euro bitarte ''Atzerrian dauden nafar biltokientzako lokalak eta ekipoak erostea eta hobetzea'' izeneko A30003 A3220 7819 144100 kontu-sailaren kargura.

  7. -Diru-laguntzak emateko prozedura.

    Deialdi honetan aurreikusten diren diru-laguntzak emateko prozedura norgehiagokako araubidean tramitatuko da, aurkezten diren eskaerak konparatuz, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.1 artikuluan xedatutakoarekin bat.

  8. -Entitate eskatzaileen betebeharrak eta onuradunak.

    4.1. Onuradunak.

    Espainiatik kanpo dauden eta egoitza Nafarroan duten nafar biltoki eta elkarteek eta entitate horiek Argentinan eta Txilen duten federazioak eska ditzakete deialdi honetan aurreikusitako laguntzak, Espainiatik kanpo jarduten badute.

    4.2. Entitate eskatzaileen betebeharrak.

    Parte hartzen duten entitate bakoitzak honako baldintza hauek bete beharko ditu, eskaera aurkezten duen unean:

    1. Elkartea legez eratua izatea eta dagokion Erregistro Ofizialean elkarte gisa erregistraturik egotea.

    2. Irabazi-asmorik ez edukitzea eta sozietatearen xedea kultur, kirol eta gizarte jardueren antolaketa izatea.

    3. Behar bezala onetsitako barne estatutuak izatea.

    4. Entitatearen ordezkariak hautatzean eta barreneko funtzionamenduan esku-hartze demokratikoa ziurtatua egotea.

    5. Bazkideen diru ekarpenak jasotzea, aurretik finkatutako eta benetan emandako kuoten bidez.

    6. Diru-laguntzen onuraduna izateko Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluaren 2. eta 3. idatz-zatietan ezarritako debekuak ez haustea.

    7. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. artikuluan eta Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoan ezarritako baldintzak betetzea.

  9. -Laguntza motak eta laguntza jaso dezaketen gastuak.

    Deialdi honen babesean, laguntza hauek eskatzen ahalko dira:

    1. Deialdi honen 1. oinarrian aipatzen diren funtzionamendu eta finantza gastuak finantzatzeko laguntzak.

      Funtzionamendu gastuen aurrekontuaren gehienez %40 bideratu daiteke entitatea ordezkatzeko gastuetarako, behar bezala argudiatuta eta arrazoituta baldin badaude.

      Atal honetatik berariaz baztertuta geratu dira publikoaren zerbitzuan egindako gastuak, diru-sarrerak sortzen dituztenak, hala nola, tabernak, jatetxeak, merkataritzarako lokalak, produktuen saltokiak eta abar, bai eta otamenei edo otordu kolektiboei eta aholkularitza eta zerbitzu juridikoei dagozkien gastuak ere.

    2. 2012. urtean egiten diren kultur, kirol, josteta eta gizarte jardueren antolaketa finantzatzeko laguntzak.

      Honako gastu hauek jaso dezakete diru-laguntza: talde artistikoenak, hizlarienak, kirol taldeenak, eta horien barrenean, ordainsariak, garraioa, alojamendua, zabalkundea, lokalen errenta, kirol eta josteta lehiaketen sariak eta abar.

      Honako gastu hauek ezin dute diru-laguntza jaso: ordainsariak, entitate beraren talde artistikoek edo kirol taldeek jarduteagatik, edo federazioen kasuan, entitate federatuek jarduteagatik.

    3. 2010eko abenduaren 31 baino lehen hartutako kreditu hipotekarioa finantzatzeko laguntzak, edo elkartearen egoitza gisa erabiltzen diren lokalak erosi edo eraberritzeko lanak finantzatzekoak, eta entitate eskatzaileak erabiltzeko diren altzariak eta ekipo informatikoak erostekoak, 1. oinarrian adierazi den bezala.

      Edonola ere, aurkeztutako proiektuaren gastuak diruz laguntzeko, instrukzio organoak aurreikusitako jarduerak garatzeko beharrezkotzat joko ditu.

  10. -Eskabideak aurkeztea.

    6.1. Eskabideak non eta noiz aurkeztu.

    Deialdi honetan ezarritako laguntzak jaso nahi dituzten entitateek dagokien eskaera biltzen duen eskabidea aurkeztuko dute Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38. artikuluko 4. idatz-zatian ezarritako lekuetako batean. Eskabidea VI. eranskinean agertzen den ereduaren araberakoa izanen da.

    Eskaera 20 egun naturaleko epean aurkezten ahalko da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Erakundeen Proiekzioaren Zerbitzuari zuzendu beharko zaio.

    6.2. Aurkeztu beharreko agiriak:

    -Laguntza eskaerarekin batera, dokumentazio orokor hau aurkeztu beharko da:

    1. Erantzukizuneko aitorpena, entitatearen ordezkariak sinatua, eraketa eta Erregistro Ofizialeko inskripzioa frogatzeko, deialdi honen I. eranskinean...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR