127/2011 FORU AGINDUA, abuztuaren 5ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, 'Espainiako unibertsitateen arteko ikasleen mugikortasunerako 2011-2012 ikasturteko laguntza osagarrietarako' deia egiten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du, eta bertan deialdia onetsi eta argitaratzea proposatu, Espainiako unibertsitateen artean ikasleak mugitzeko Séneca programako 2011-2012 ikasturteko laguntza osagarrietarako.

Laguntza hauek Hezkuntza Ministerioak "Séneca" izenaz ikasleen mugikortasunerako sustatzen duen laguntzen programan aurreikusitakoen osagarriak dira; izan ere, unibertsitateen arteko mugikortasunak hezkuntzaren kalitatea hobetzen du, eta horrelako jardueretan parte hartzen duten ikasleak pertsonalki aberasten.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. "Espainiako unibertsitateen artean ikasleak mugitzeko 2011-2012 ikasturteko laguntza osagarrietarako" deialdia onestea. Foru agindu honen eranskinean ageri da.

  2. Gehienez ere 9.660 euroko gastua onestea "Espainiako unibertsitateekiko trukeak: Séneca" izeneko 431000-43100-4800-322302 kontu-sailaren kargura, 2011ko ekitaldirako onetsitako gastuen aurrekontutik (Kontabilitateko espedientea: 0040001166). Zenbateko hori esleipena egitean handitzen ahalko da, baldin eta aurrekontuan diru erabilgarria badago.

  3. Foru agindu hau eta dagokion eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

  4. Foru agindu hau eta eranskina igortzea Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiari, Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuari, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Nazioarteko Harremanetarako eta Lankidetzarako errektoreordeari, Nafarroako Unibertsitateko Ikasleen eta Unibertsitate Hedapenaren errektoreordeari, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari, Araubide Administratiboaren Atalari, Goi Mailako Irakaskuntzaren Bulegoari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Argibide Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzaten.

    Iruñean, 2011ko abuztuaren 5ean.-Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.

    ERANSKINA

    2011-2012 ikasturteko laguntza osagarrietarako deialdia, Espainiako unibertsitateen arteko ikasleen mugikortasunerako

    OINARRIAK

  5. Xedea.

    Laguntza hauek Hezkuntza Ministerioak "Séneca" izenaz ikasleen mugikortasunerako sustatzen duen laguntzen programan aurreikusitakoen osagarriak dira; izan ere, unibertsitateen arteko mugikortasunak hezkuntzaren kalitatea hobetzen du, eta horrelako jardueretan parte hartzen duten ikasleak pertsonalki aberasten.

    Bi laguntza mota ezartzen dira: lehena, "Laguntza orokorra" deitua, diru kopuru bat da deialdiaren baldintzak betetzen dituzten eskatzaile guztientzat. Bigarren modalitateak, "Séneca sariak", balio bat eransten dio espediente onena aurkezten duten eskatzaileen merezimendu akademikoari.

    Deialdi honen ondorioetarako, unibertsitate batean matrikulatuta egon eta Espainiako beste unibertsitate batera joateari edo truke egiteari esaten zaio mugikortasuna, arlo horretako programaren esparruan.

    Beraz, ezin dira mugikortasunerako laguntzak jaso norberaren edo familiaren etxebizitzatik beste herri batera joaten denean unibertsitate ikasketak egitera, baina interesdunek badute eskubidea bestelako laguntzak eskatu eta eskuratzeko.

  6. Laguntzen zenbatekoa.

    Laguntza orokorraren modalitaterako 6.960 euro daude, destinoko unibertsitatean ematen diren hilabeteen arabera banatuko direnak deialdian onartzen diren eskatzaileen artean. Séneca saria 1.000 euro dira, laguntza orokorrari gehituko zaiona, hiru espediente akademiko onenak aurkezten dituzten eskatzaileentzat.

    Laguntza ematen den unean, aurrekontuan erabiltzekorik bada, laguntza horiei esleitutako kopurua handitzen ahalko da. Kasu horretan, 1.000 euro beste Séneca sari baterako izanen dira, eta gainontzekoa laguntza orokorrei gehituko zaie, kontuan hartuta eskatzaile bakoitzak modalitate horretan 600 euro har ditzakeela, gehienez ere.

    Séneca sarietakoren bat inori ematen ez bazaio, haren zenbatekoa laguntza orokorrerako erabilgarri den kopuruari gehituko zaio.

  7. Eskatzaileen betebeharrak.

    1. Nafarroan jaio izatea edo Nafarroan jarraian erroldaturik egotea eskaera egunaren aurreko azken bi urteetan, gutxienez ere.

    2. Espainiako unibertsitate batean matrikulatuta egotea Espainian ofiziala den titulu bat...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR