152/2002 FORU DEKRETUA, uztailaren 22koa. Aldatzen ditu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen eskuko fitxategi informatizatuak, zeinetan zilegi baita datu pertsonalak besteri lagatzea.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Datu pertsonalak nola tratatu arautzeko urriaren 29ko 5/1992 Lege Organikoko bigarren xedapen gehigarriak agintzen duena betetzeko, ekainaren 26ko 143/1994 Foru Dekretua onetsi zen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen eskuko fitxategi informatizatu datu pertsonalak dituztenak arautzeko, eta bertan zehaztu zen, datu pertsonalak automatikoki tratatzeko fitxategitzat jotzen zirela orduan zeudenak, eranskinean zehazten baitziren, beren ezaugarriekin. Ondoren, eta 2. artikuluak ematen zion gaitasuna erabiliz, hainbat fitxategi sortu, eta bai aldatu eta kendu ere egin dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoetako Departamentuetan.

Datu Pertsonalak Babestearen gaineko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak, zeinak urriaren 29ko 5/1992 Lege Organikoa indargabetzen baitu, bere lehenbiziko xedapen gehigarrian ezartzen du titulartasun publikoko fitxategiak beren esku dituzten Administrazio Publikoek nahitaezko dutela fitxategi horiek erregulatzeko behar den xedapena onestea, edo hala bide denean, lehendik dagoena egokitzea, indarra hartu eta hiru urteko epean (2000ko urtarrilaren 14an hartu zuen indarra).

Hori horrela dela ere, Konstituzio Auzitegiak azaroaren 30ean eman zuen 292/2000 epaiak obligazioa ezarri du epe hori agortu baino lehen neurri konkretuak hartzeko datuak besteri lagatzeari dagokionez; izan ere, Baliogabetzat eta konstituzioaren kontrakotzat deklaratu du, beste agindu batzuen artean, abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoko 21.1 artikuluko tarteki bat, zeinean baimena ematen zen Administrazio Publikoen artean datuak interesatuaren baimenik gabe trukatzeko, baldin "jakinarazpen hori fitxategia sortzeko xedapenetan edo haren erabilera arautzen duen goragoko xedapen batean aurreikusita badago", ustez eta lagatze hori nahitaez Lege mailako arau baten babespean egin behar direla.

Arau aldaketa horrek -eta hala eman du aditzera Datuak Babesteko Agentziak- nahitaezko egiten du lehenbailehen fitxategi hori errebisatu beharra, datu lagatzeei dagokienez bereziki, lagatze horiek beti lege mailako arau baten babespean egin behar baitira eta debeku izan behar baitu datuak lagatzea lagatze hori Lege Organiko horretako 11 eta 21. artikuluetan aipatzen diren kasuetako batean sartzen ez bada.

Lege horretako 20. artikuluak, eta bai lehenago urriaren 29ko 5/1992 Lege Organikoko 18. artikuluak ere, ezartzen du Administrazio Publikoen fitxategiak sortu, aldatu edo kentzeko, nahitaezkoa izanen dela xedapen orokor bat Estatuaren Aldizkari Ofizialean edo kasuko aldizkari ofizialean argitaratzea.

Ikusirik aldatu beharreko datu fitxategiak onesteko, xedapen orokorra behar dela, Foru Dekretuaren mailakoa, eta ikusirik komeni dela kontu hori ebazteko soluzio zalua eta irispide orokorrekoa modutzea, juzgatu da beharrezko dela Foru Dekretua erabiltzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen menpe diren eta datu lagapena aurreikusita edukitzeagatik aipatu arau aldaketaren barrenean sartzen diren fitxategietarako ere.

Hori horrela, Antolaketa eta Informazio Sistemen Zuzendaritza Nagusiko Datuak Babesteko Atalaren txostena ikusirik, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko uztailaren hogeita biko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen eskuko fitxategi informatizatu datu pertsonaldunen ezaugarriak aldatzen dira, fitxategi horiek datu pertsonalak besteri lagatzeko aukera aurreikusita daukatenean; aldatu ere, Foru Dekretu honen eranskinean ageri den zerrendak adierazten duen bezala.

  1. Foru Dekretu honen eranskineko zerrendan ageri diren datu fitxategi informatizatuetan egiten diren aldaketak, Datuak babesteko Agentziari jakinaraziko zaizkio, behar bezala jaso daitezen Datuak babesteko Erregistro Orokorrean.

AZKENEKO XEDAPENA

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren hogeita bian. Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Nafarroako Gobernuko idazkaria, Rafael Gurrea Induráin.

E R A N S K I N A

Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua

Fitxategiaren izena: Nafarroako Gobernuaren langileak

Datuak Babesteko Agentziako Fitxategi kodea: 1942456800

e) Datu lagapenak:

Bankuak

Gizarte Segurantzako Lurralde Diruzaintza

Nafarroako Zerga Ogasuna

Administrazio Publikoen Ministerioko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia

Lagapena zer arauren babespean egiten den:

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoko 11.1 artikulua

Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Legea

Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorraren testu bategina onesten duen ekainaren 20ko legegintzako errege-dekretua

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoko 11.2 artikuluko c), d), e) idatz-zatiak

h) Segurtasun neurriak:

Erdiko mailari dagozkion segurtasun neurriak hartuko dira.

Ekonomi eta Ogasun Departamentua

Fitxategiaren izena: Zergadunen datu baseak

Datuak Babesteko Agentziako Fitxategi kodea: 1942456742

e) Datu lagapenak:

Tributu Administrazioaren Agentzia Estatala

Lagapena zer arauren babespean egiten den:

Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Legea

h) Segurtasun neurriak:

Erdiko mailari dagozkion segurtasun neurriak hartuko dira.

Fitxategiaren izena: Hirugarrenentzako kontabilitate lagungarria

Datuak Babesteko Agentziako Fitxategi kodea: 1942456773

e) Datu lagapenak:

Tributu Administrazioaren Agentzia Estatala

Lagapena zer arauren babespean egiten den:

Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Legea

h) Segurtasun neurriak:

Erdiko mailari dagozkion segurtasun neurriak hartuko dira.

Fitxategiaren izena: Eskubide errealak

Datuak Babesteko Agentziako Fitxategi kodea: 1942456774

e) Datu lagapenak:

Tributu Administrazioaren Agentzia Estatala

Lagapena...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR