187/2013 FORU AGINDUA, ekainaren 5ekoa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, hala eskatzen duten Nafarroako toki entitateen idazkari, A taldeko kontu-hartzaile eta B taldeko kontu-hartzaile lanpostuak aldi baterako betetzeko izangaien zerrendak kudeatuko dituzten arauak onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak 246 (ter) artikuluaren 3. idatz-zatiak adierazten du gaikuntza prozesuetan aurreikusitako probak gainditu eta deialdiaren xedeko lanpostu hutsak betetzeko izendatzen ez diren izangaiak Toki Administrazioko Departamentuak izendatzen ahalko dituela hari eskaera egiten dioten toki entitateek araubide administratiboan kontratatu eta lanpostu horiei dagozkien eginkizunak aldi baterako bete ditzaten.

Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariak maiatzaren 11n emandako 196/2012 Foru Aginduaren bidez onetsi zen Nafarroako toki entitateen idazkari lanpostuetan aritzeko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak ematen duen gaikuntza lortu eta lanpostu horietan oposizio-lehiaketa bidez sartzeko deialdia.

Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariak maiatzaren 11n emandako 197/2012 Foru Aginduaren bidez onetsi zen Nafarroako toki entitateen A taldeko kontu-hartzaileen lanpostuetan aritzeko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak ematen duen gaikuntza lortu eta lanpostu horietan oposizio-lehiaketa bidez sartzeko deialdia.

Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariak maiatzaren 11n emandako 198/2012 Foru Aginduaren bidez onetsi zen Nafarroako toki entitateen B taldeko kontu-hartzaileen lanpostuetan aritzeko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak ematen duen gaikuntza lortu eta lanpostu horietan oposizio-lehiaketa bidez sartzeko deialdia.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 246. (ter) artikuluaren 3. idatz-zatian ezarritakoari jarraikiz, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluaren 2. idatz-zatiko a) eta b) epigrafeetan aldi baterako langileak hautatzeko ezarrita dauden sistemekin bat, eta aplikagarri diren gainerako arauekin bat, aipatu deialdien 11. oinarrian erabakita gelditu zen hautapen prozesu honetan parte hartu eta deialdiko lehenengo ariketa bederen gainditzen duten izangaiekin aldi baterako kontratazioetarako izangai zerrendak prestatu eta arautuko direla.

Kudeaketa arau horiek xedapen orokorrak direnez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 59.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren otsailaren 12ko 44/2013 Foru Aginduaren bidez hasi zen arau horiek prestatzeko prozedura.

Prozeduran bete beharreko iradokizunen eta entzutea ematearen tramiteak eginik, eta Toki Araubideko Foru Batzordeak aldeko txostena emanik, bidezko da hala eskatzen duten Nafarroako toki entitateen idazkari, A taldeko kontu-hartzaile eta B taldeko kontu-hartzaile lanpostuak aldi baterako betetzeko izangaien zerrendak kudeatuko dituzten arauen behin betiko testua onestea.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Hala eskatzen duten Nafarroako toki entitateen idazkari, A taldeko kontu-hartzaile eta B taldeko kontu-hartzaile lanpostuak aldi baterako betetzeko kudeaketa arauak, foru agindu honi eranskin gisa gehituak, onestea.

  2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

    Iruñean, 2013ko ekainaren 5ean.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, José Javier Esparza Abaurrea.

    ERANSKINA

    Nafarroako toki entitateen idazkari, A taldeko kontu-hartzaile eta B taldeko kontu-hartzaile lanpostuak aldi baterako betetzeko kudeaketa arauak

    Lehenbizikoa. Xedea.

    Izangaien zerrenden kudeaketa erregulatzea dute xede arau hauek, hala eskatzen duten Nafarroako toki entitateen idazkari, A taldeko kontu-hartzaile eta B taldeko kontu-hartzaile...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR