248/2011 FORU AGINDUA, abenduaren 23koa, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, ebatzi gabeko eskaerak dituzten diru-laguntzetarako bi deialdi eraginik gabe utzi eta dagokien gastuaren zati baterako baimena kentzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Egoera ekonomikoaren bilakaera eta ekitaldi honetarako diru-sarreren aurreikuspenak direla eta, Nafarroako Gobernuak, 2011ko irailaren 7an hartutako Erabakiaren bidez, aurrekontu egonkortasunaren helburua beteko dela ziurtatzeko, muga bat ezarri zuen ekitaldi honetan egin beharreko gastu ez finantzariorako, eta horrek gastu murrizketa ekarri du aurrekontu ekitaldi honetan Nafarroako Gobernuko departamentuentzat.

Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren irailaren 8ko 135/2011 Foru Aginduaren bidez, gastu doikuntza bat ezarri zen 2011ko hasierako aurrekontuan, Nafarroako Gobernuko Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako Departamentuak egin beharrekoa.

Nafarroako Gobernuak 2011ko irailaren 28an hartutako Erabakiaren bidez 2011ko ekitaldiko gastuen aurrekontuan zein kreditu atxikipen egin zehaztu zuen, defizitaren helburua betetzeko.

Erabaki horiek betetzearren, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren urriaren 10eko 94/2011 Foru Aginduak, besteak beste, 65.900 euroan murriztu zuen kirol klubetarako eta kirol klub filialetarako deialdian hasieran baimendutako gastua, Espainiako autonomia erkidegoen arteko eta nazioarteko lehiaketa ofizial ez-profesionaletan parte hartzeko.

Ekonomia eta Ogasuneko azaroaren 4ko 172/2011 Foru Aginduaren arabera, 2011ko ekitaldiko Nafarroako Aurrekontu Orokorrak eta Balantze Kontuak itxi, likidatu eta 2012ko ekitaldian irekitzeko arauak onesten baititu, 2011n egin beharreko 290 milioi euroko gastu doikuntzatik, Nafarroako Gobernuaren irailaren 28ko Erabakiak 190 milioi euroko doikuntza bermatzen du; hortaz, hirugarren artikuluan bertan behera uzten ditu, oro har, 2011ko ekitaldiari egozten ahal zaizkion gastu konpromiso berriak.

Azaldutakoari jarraituz eta aurrekontuen egonkortasunaren helburua bermatzearren, beharrezkoa da ebatzi gabeko eskaerak dituzten diru-laguntzetarako bi deialdi eraginik gabe uztea eta dagokien gastuaren zati baterako baimena kentzea.

Aurrekontuko kredituaren eskasiak ebatzi gabe dauden eskaerak ezestera eramanen du, ukatu gabe haien bidez lagundu gogo ziren jarduketek hurrengo ekitaldietako deialdietan izan dezaketela laguntza hori, indarreko antolamendu juridikoari jarraituz eta deialdi horiek, onetsiz gero, arautzen duten moduan.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak eta Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 24ko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR