113/2009 FORU AGINDUA, martxoaren 12koa, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilariak emana. Agindu honen bidez diru-laguntzak banatzeko arauak ezartzen dira, Nafarroako enpresa txiki eta ertainek, mikroenpresek eta langile autonomoek informazioaren eta komunikazioaren teknologiak bereganatzeko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT) enpresen alorrean sartzea oinarrizko zutabea da, zalantzarik gabe, informazioaren gizartearen garapenerako eta Nafarroako Foru Komunitatearen beraren garapen ekonomiko eta sozialerako. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiek bidea ematen dute enpresetan negozio mota eta antolamendu prozesu berriak sortzeko, eta horrek hobekuntza nabarmenak ekartzen dizkio produktibitateari. Horregatik, informazioaren gizartean sartzea bultzatu behar da, enpresarien sektoreari azpiegitura egokiak emanez, haren gestioa modernizatu dezaten.

Enpresa txiki eta ertainak, mikroenpresak eta langile autonomoak eragile garrantzitsuak dira Nafarroako jarduera ekonomikoan, euren kopuruarengatik, dinamismoarengatik eta eboluzioarengatik. Hala ere, tamaina horretako enpresek zailtasun handiagoak izaten dituzte Informazioaren Gizartean parte hartzeko, eta parte-hartze hori propio sustatu behar da diru-laguntzen bidez, enpresa horiek informazioaren eta komunikazioaren teknologiak beregana ditzaten.

Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilariak apirilaren 24an emandako 124/2008 Foru Aginduaren bidez, diru-laguntzak banatzeko arauak ezarri ziren, Nafarroako ETEek, mikroenpresek eta langile autonomoek informazioaren eta komunikazioaren teknologiak ezartzeko. 2008. urtean diru-laguntza horren kudeaketan izandako esperientziak erakusten du komenigarria dela foru agindu berri bat onestea, aurrerantzean laguntzak hobeki kudeatzeko beharrezkoak diren aldaketak sar daitezen.

Gobernuak, 2009ko martxoaren 2an hartutako Erabakiaren bidez, baimena eman zion Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuari, diru-laguntza horiek banakako ebaluazioaren araubidean emateko.

Era berean, foru agindu honetan biltzen diren diru-laguntzak "de minimis" laguntzak dira, Europako Batzordeak abenduaren 15ean emandako 1998/2006 Erregelamenduan xedaturikoarekin bat. Ituneko 87. eta 88. artikuluak "de minimis" laguntzei aplikatzeko moduari buruzkoa da erregelamendu hori (2006ko 379. Europar Batasuneko Aldizkari Ofiziala, L saila, abenduaren 28koa).

Azkenik, aditzera ematen da diru-laguntzak Europar Batasuneko Feder funtsek hein batean finantzatzen dituztela.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Diru-laguntzaren xedea.

    Diru-laguntzen xedea da Nafarroako enpresa txiki eta ertainek, mikroenpresek eta langile autonomoek informazioaren eta komunikazioaren teknologiak bereganatzea, beren kudeaketa gaurkotzen laguntzeko. Horrela, informazioaren gizartearen garapena eta Nafarroako Foru Komunitatearen beraren garapen ekonomiko eta soziala sustatuko da, enpresetan negozio mota eta antolamendu prozesu berriak sortzea erraztuz eta, ondorioz, produktibitateari hobekuntza nabarmenak ekarriz.

    Diru-laguntzaren kudeaketa Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzarako Europako Zentroa, S.A.ren (aurrerantzean, NEBEZ) lankidetzarekin eginen da, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuari atxikitako Nafarroako Foru Komunitateko administrazioaren erakunde instrumentala baita.

  2. artikulua. Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak.

  3. Diruz lagunduko dira jarraian aipatzen diren kategorietako gastuak, eskatzaile motaren arabera:

    1. Langile autonomoak.

  4. Mahai gaineko ordenagailu edo ordenagailu eramangarri bat salerosketa bidez eskuratzea. Ordenagailuak txip txartela eduki behar du eta NAN elektronikoa, dela kanpokoa dela barnekoa.

  5. Funtzio anitzeko inprimagailu eskanerdun bat salerosketa bidez eskuratzea, aurreko puntuan aipatutako ordenagailua eskuratzeko diru-laguntza ematen denean soilik.

    1. Mikroenpresak:

  6. Mahai gaineko ordenagailuak edo ordenagailu eramangarriak, bi gehienez, salerosketa bidez eskuratzea. Ordenagailuek txip txartela eduki behar dute eta NAN elektronikoa, dela kanpokoa dela barnekoa.

  7. Funtzio anitzeko inprimagailu eskanerdunak, bi gehienez, salerosketa bidez eskuratzea. Aurreko puntuan aipatu direnen artean diruz laguntzen den ekipo bakoitzeko inprimagailu bakar baterako emanen da laguntza.

  8. Kudeaketarako oinarrizko programa informatikoak eta ofimatikako programak, hala nola, administrazio kudeaketako programak, antolamendu pertsonalekoak eta talde lanekoak, posta elektronikokoak.

    1. Enpresa txiki eta ertainak:

    IKTak ezartzeko planak gauzatzea, enpresaren negozio prozesu guztiak edo batzuk digitaliza daitezen, jarduera hauetakoren baten inguruan betiere:

    -Kudeaketarako sistema integratuak eta finantzen kudeaketarako eta diruzaintzarako garapenak eta sistemak, horien barnean faktura telematikoa eta, horri lotuta, sinadura elektroniko aurreratua erabiltzeko betebeharra, haren egiazkotasuna eta integritatea bermatzeko. Honako atari honetan azaltzen diren betebehar teknikoak: http://www.facturae.es.

    -Enpresaren web gunea diseinatu eta ezartzea, baldin eta web gune horrek, enpresari buruzko informazioa emateaz gainera, merkataritzako eragiketak egiteko aukera ematen badu.

    -Marketin elektronikoa (e-Marketina): bezeroekiko harremana hobetzen duten sistemak ezartzea, bezeroaren leialtasuna lortuz, haiek erakarriz eta kudeatuz, eskaintzak pertsonalizatuz, publizitatea eginez eta bezeroen datu baseak sortuz.

    -Erosketak (e-procurement): enpresak produktu eta zerbitzuen erosketarako kudeaketa sistema elektronikoak ezartzea.

    -Merkataritza elektronikoa (e-commerce): enpresak bezeroei produktu eta zerbitzuak saltzeko sistema elektronikoak ezartzea.

    -Merkataritza birtuala (e-marketplaces): enpresak erosle eta saltzaileen negoziazioa modu elektronikoan egiten laguntzen duten plataformetan parte hartu ahal...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR