199/2008 FORU AGINDUA, uztailaren 18koa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Erripagaineko H-3.1 lurzatiko xehetasun azterlana behin betiko onesten duena. Sustatzailea Viena Inmuebles, S.L.U. da.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariaren apirilaren 23ko 95/2008 Foru Aginduaren bidez, hasiera batez onetsi zen aipatutako lurzatiaren xehetasun azterlana, Erripagaineko UPSa garatzeko.

Foru agindu hori 2008ko 64. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, maiatzaren 23an. Xehetasun azterlana hogei egunez egon zen jendaurrean.

Epe horretan ez zen alegaziorik aurkeztu.

Xehetasun azterlanaren edukia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 62. artikuluarekin eta Erripagaineko UPSaren hirigintzari buruzko araudi bereziaren 9. artikuluarekin bat dator.

Horrenbestez, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak egindako txostena ikusirik eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 43. artikuluan agindutakoarekin bat,

AGINDU DUT:

  1. Behin betiko onestea Erripagaineko H-3.1 lurzatiko xehetasun azterlana. Sustatzailea Viena Inmuebles, S.L.U. da.

  2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea agortzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean. Espedientearen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR