3820/1998 FORU AGINDUA, irailaren 11koa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, 'N-121-B errepideko saihesbidea, Arraiozen' proiektua behin betikoz onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ekainaren 19ko 2644/1997 Foru Aginduaren bidez, "N-121-B errepideko saihesbidea, Arraiozen" proiektua teknikoki onetsi zen eta hark ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri. Iragarkia 1998ko abuztuaren 4ko 93. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.

Bide Zerbitzuak jakinarazi du, alegazioak aurkezteko epea bukaturik, guztira zazpi aurkeztu direla. Honakoak:

-José Antonio Vergara Sanzberro Arraiozko alkate juratu jaunak eskatu du:

1) Saihesbidearen azpitik bi pasabide egin daitezela, 2,50 X 3,00 tamainakoak, 0+470 eta 0+680 k.p.etan zeharkatzen diren bideei segida emateko.

Lehenengo azpiko pasabidea onartzen da, baina bigarrena baztertzen, hori eginen balitz, gaurko bide sareari ezin lot lekizkiokeen maldak sortuko bailirateke, edo, toki horretan egin nahi den sestra gehiegi jasoko bailitzateke, inguru historiko-artistikoari kaltea eraginen liokeelarik.

2) Saihesbide berriaren azpitik beste pasabide bat egin dadila, 319, 321, 322, 333, 334, 336 eta 353. finketara joateko, horiek herritik berezita daude eta.

Onartu egiten da eskabidea.

3) Saihesbidearekiko bide paralelo bat, lehen eskaturiko azpiko pasabidea eta, Oharriz auzorantz, orain dagoen bidea lotzen dituena, egin dadila.

Egin nahi den saihesbidearekiko tarte paraleloa onartzen da, ezkerreko aldean jabari publikoko lur zerrenda erabiliko delarik. Saihesbidearen bukaeratik Oharrizko bideko hasierara bitarteko tartea obra egiterakoan okupatu behar den lurrik bada onartuko da, hor ez baita jabari publikoko lur zerrendarik.

4) Azpiko pasabideak ahalik eta esparru gutxien hartzeko moduan egin daitezela.

Eskaera onartzen da. Horretarako, azpiko pasabideak, lurraren kotaraino, hegats lagungarri bertikalez eraikiko dira.

-M.ª Isabel Laurnaga Aguerrebere eta M.ª Luisa Laurnaga Aguerrebere andreek eskatu dute:

1) Proiektuan, alde batetik, 335. finkako sarbidea berriro ezar dadila, eta, bestetik, 332 eta 333 finketakoak sor daitezela.

Onartu egiten da eskatu dutena.

2) 322, 332 eta 333. finken titulartasuna alda dadila, lurzatietako zedulan José Laurnaga Bengoechea jaunaren izenean agertzen baitira.

Kontuan hartzen da alegaturikoa, baina, desjabetze espedienteko fase egokian, lurzati horien titulartasuna eskualdatu dela frogatzen duten agiriak aurkeztu beharko dira.

3) Haiendako kaltegarri bada, 2644/97 Foru Aginduan 322. lurzatirako adieraziriko desjabetu beharreko esparruaren gehiegizko okupazioa alegatzen utz dakiela saihesbideko trazaduraren kopiaren gaineko neurketei buruz.

Alegazioa onartzen da, berriro neurtu ondoren, 754 m2 desjabetu behar baitira, alegatzaileek ohartarazi dutenaren antzera.

4) Desjabetzapenak finken hondarren ustiapenean, errentagarritasunaren galerari eta gainkostuei dagokienez, duen eragina balora dadila.

Alegaturikoa kontuan hartzen da, haren ebaluazioa lurzati bakoitzaren desjabetze espedienteko fase egokia arte atzeratuko delarik.

-Xabier Otero Muerzo jaunak eskatu du:

1) Aurkezturiko eskriturekin bat, 12. poligonoko 13-C lurzatiaren titulartasuna alda dadila, jendaurrean egoteko epean Rosa Goyeneche Arrechea andrearen izenean agertzen baita, bi lurzatitan bana dadin, poligono bereko 15 eta 17 lurzatietan, hain zuzen ere. Lehena Txoria Errekan, S.L.ren izenean eta bigarrena, José María Celayeta Alcorta jaunaren izenean.

Onartu egiten da eskatu duena.

2) Obrak, Jauregizarrearen inguruko tartean, indusketen eta trinkotze arinen bidez egin daitezela, ahalik eta lasterren, Vianako Printzea Erakundeak ikuskatu eta babesturik, ondasun horren murruei kalterik ez eragiteko.

Eskaturikoa onartzen da, proiektuan Jauregizarrearen inguruan kontu handiz ibili beharra aipatuko delarik. Obraren zuzendaritzak Vianako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR