103/2009 FORU AGINDUA, azaroaren 24koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariak emana, 'Nafarroako Errepideen 2009-2016 urteetarako III. Plan Zuzentzailea' jendaurrean jartzen duena eta ukitutako toki entitateei eta planarekin lotura handiena duten eragile eta entitate sozialei entzunaldia ematen diena. Ingurumen ebaluazio estrategikoaren ondorioetarako ere azaldu da.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Errepideen Plan Zuzentzailea Nafarroako errepideen sarea garatu eta kudeatzeko plangintzaren dokumentua da, kontuan hartuta funtsezko azpiegitura publikoa dela Foru Komunitatearen garapen ekonomikorako, lurralde kohesiorako eta enpresak zein herritarrak jardueraren, lanaren, aisiaren, ikasketen eta zerbitzu publikoen eremuetara iritsi ahal izateko.

Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 10.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, Errepideen Plan Zuzentzailea Foru Komunitateko Administrazioaren esparruan errepideen urte anitzeko plangintza egiteko baliabide tekniko eta juridikoa da.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak plangintzarako dokumentuak izanak ditu orain arte, hala nola: "Nafarroako Errepideen 1986ko Plan Zuzentzailearen Aurrerapena", "Inbertsioen 1989-1991rako Hirurteko Plana", "Nafarroako Errepideen 1998-2005 urteetarako I. Plan Zuzentzailea" eta, azkenik, "Nafarroako Errepideen 2002-2009 urteetarako II. Plan Zuzentzailea". Errepideen II. Plan Zuzentzailearen indarraldia bukaturik, beharrezkoa da errepideen plangintzarako beste dokumentu bat izatea hurrengo urteetarako eta, horregatik, Nafarroako Errepideen III. Plan Zuzentzailea prestatu da. Nafarroako Errepideen III. Plan Zuzentzaile honek 2009-2016 urteetan egin beharreko jarduketak zehazten ditu.

Plana prestatzeko, Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 14. artikuluan ezarritako prozedurari jarraitu zaio. Hori hala, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak txostena eman eta gero, gainerako departamentuei bidali zitzaien, edukiari buruzko iritzia eman zezaten.

Horren ondoren, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari Ingurumen ondorioen azterlana bidali zitzaion, ingurumenaren aldetik egokia zen egiazta zezan. Departamentu horrek aldeko txostena eman zuen. 2009ko azaroaren 17an, berriz, Lurraldearen Antolamenduko Batzordeak eman zuen aldeko txostena.

2009ko azaroaren 23ko Erabakiaren bidez, Nafarroako Gobernuak aintzat hartu du Nafarroako Errepideen III. Plan Zuzentzailea.

Horiek horrela, Nafarroako Errepideei buruzko Foru Legearen 14.6 artikuluan azaldutakoarekin bat, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak jendaurrean jarri behar du...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR