22/2009 FORU AGINDUA, martxoaren 12koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioko kontseilariak emana, 'NA-134 errepidean (Ebroko Ardatza) Milagroko saihesbidea egiteko proiektua' behin betiko onetsi eta jendaurrean jartzeko eta ukitutako toki entitateei entzunaldia emateko fasea ebazten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Herri Lan, Garraio eta Komunikazioko kontseilariak urtarrilaren 23an emandako 2/2008 Foru Aginduaren bidez, "NA-134 errepidean (Ebroko Ardatza) Milagroko saihesbidea egiteko proiektua" behin-behinekoz onetsi, ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri eta ukitutako toki entitateei entzunaldia eman zitzaien.

Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuak aditzera eman du jendaurrean egoteko fasean eta ukitutako toki entitateei entzunaldia emateko fasean honako alegazio hauek aurkeztu direla:

  1. alegazioa, Esteban Garijo PÉREZ jaunak aurkeztua, Milagroko Udala ordezkatuz. Zera eskatu du:

  2. Saihesbidearen mendebaldeko tartearen trazadura moldatzea, gero batean industrialderako lotune bat egin ahal izateko.

  3. Altxonbidearen azpiko pasabideak behar besteko neurriak izatea, lotunea hantxe egitea erabakitzen bada ere.

  4. Diseinatutako bidegurutzeetan, itxaroteko erreien luzera, gutxienez, bi trailer hartzeko modukoa izatea.

    Erantzuna:

  5. Diseinatutako trazadura bateragarria da industrialdean sartzeko lotune batekin, etorkizunean halakorik egitea egokitzat hartzen bada. Jendaurrean jarri den proiektuan ez da lotunea sartu, "mendebaldeko bidegurutzetik" eta "Milagroko lotunetik" hurbil dagoelako.

  6. Altxonbidearen azpiko pasabidea 12,00 zabal izanen da eta 5,30 metroko altuera izanen du. Neurri horiek aski dira lotune bat egiteko.

  7. Milagroko bidegurutzeetan itxaroteko errei zentralen luzerak errepideen trazadurarako jarraibideetan adierazitakoak dira. Luzera nahikoa dute bi trailerrek edo gehiagok bertan itxaroteko.

  8. alegazioa, José Luis Carnicer Carrillo de Albornoz jaunak aurkeztua.

  9. Milagroko 5. poligonoko 351. lurzatiaren jabea denez, saihesbidearen trazadura aldatzeko eskatu du, lurzati hori uki ez dadin eta intimitaterik gal ez dezan.

  10. Milagroko 5. poligonoko 454. eta 459. lurzatiak bitan banatuta geldituko dira, saihesbidea erditik pasako baita. Horregatik eskatu du saihesbidearen iparraldean gelditzen diren eremuak desjabetzeko.

    Erantzuna:

  11. Saihesbidearen trazadura funtzionaltasunaren, bideragarritasunaren eta ingurumen eraginaren arabera aztertu da. Eskatutako aldaketak ondorio negatiboak ekarriko lizkioke proiektuari eta beste jabe batzuk ukituko lituzke. Hortaz, ez da bidezkoa alegatutakoaren ondoriozko aldaketarik egitea.

  12. Ez da onartu alegatutakoa. Alegazioaren xedeko lurzatiek nekazaritzako unitate aski handia osatzen dute. Hortaz, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 46. artikuluan ezarritakoa aplikatzeko, balioespena finkatzen denean, haren barruan sartuko da zati bat desjabetzeak sortzen dituen kalteen ordaina.

  13. alegazioa, Juan Antonio Sánchez García jaunak aurkeztua.

  14. NA-134 errepidearen eta saihesbidearen artean aprobetxatu gabeko lurra geldituko denez, eskatu du Milagroko 6. poligonoko 951. eta 952. lurzatietan ukituko diren eremuak murrizteko. Eskatu du, orobat, lurzati horien ureztaketa oraingo egoera berean berrezar dezatela.

  15. Milagroko 6. poligonoko 958. lurzatiari dagokionez, alegatu du saihesbidearen trazadura etxola bat ez ukitzeko desbideratu denez, bera dela kaltetua, bere lurzatia errentagarritasun eskasa izan dezaketen bi puskatan zatitua geldituko baita. Horrenbestez, eskatu du saihesbidearen trazadurak ez zatitzeko bere lurzatia eta ureztaketa sistemari eusteko.

    Erantzuna:

  16. Errepidearen eta eginen den saihesbidearen artean gelditzen den eremua errepideen geometriaren ondorio da. Eremu hori murrizteko, bihurgunearen erradioa murriztu beharko litzateke. Hori ezinezkoa da, bide-segurtasunaren aurkakoa delako, are gehiago kontuan hartzen badugu tarte horretan Milagron sartu eta ateratzeko bidegurutzea diseinatu dela. Horrenbestez, ez da onartu alegatutakoa.

    Ureztaketari dagokionez, saihesbideko obretan aurreikusi da egun dauden ureztaketa guztiak lehengoratzea.

  17. Alegazioaren xedeko lurzatia ia zuzena den tarte batean kokatzen da, Aragoi ibaiko zubitik bidegurutzerainoko tartean hain zuzen. Proiektuan jabeei, oro har harturik, ahalik eta kalte txikienak eragitea bilatu da eta kalte horiek gainerako baldintzekin bateratzea. Alegazio honen xedeko lurzatia ez ukitzeko asmoz trazadura aldatuko balitz, proiektuaren kalterako izanen litzateke, oro har. Horrenbestez, alegazioa ezetsi da.

  18. alegazioa, María Teresa López Vailo García andreak aurkeztua.

    Alegatu du, Milagroko 5. poligonoko 395. lurzatiaren jabea denez, saihesbidearen eta herriaren artean dagoen eremua ere desjabetu dezatela.

    Erantzuna:

    Onartu egin da alegatutakoa. Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 23. artikuluan xedatutakoarekin bat, MI-67a finkaren iparraldean gelditzen den hondarra desjabetuko da.

  19. alegazioa, María Javier Díez Guindano andreak aurkeztua, Bautista Cervera Pejenaute jauna ordezkatuz.

  20. Alegatu du MI-3, MI-4A, MI-4B, MI-6, MI-7 eta MI-9 lurzatietan, finka bakoitzaren jabeak nortzuk diren gorabehera, bere jabetzapeko azpiegitura elektrikoak edo ureztaketarako elementuak daudela. Hortaz, eragiten diren ukipenak aintzat hartzeko eskatu du.

  21. Adierazi du proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendan ez direla sartu MI-11A eta MI-11D lurzatien gainean dituen eskubideak. Lurzati horiek Milagroko Udalaren herrilurrak dira.

  22. Eskatu du dejabetzean aintzat har dezatela "legarra erauzteko kalitate handiko materiala" erauzteko eskubidea.

  23. Eskatu du ureztaketarako uraren hornidura berma dezatela, obrak bukatutakoan bezala, obrak egin bitartean ere.

    Erantzuna:

  24. Onartu egin da alegatutakoa. Proiektuan saihesbideko obrek ukitzen dituzten zerbitzu guztiak berrezartzea aurreikusi da.

  25. Lurrak okupatu aurreko akta egiteko fasean, herrilur horien gainean ustez dituen eskubideak frogatzeko agiriak aurkeztu beharko ditu.

  26. Lurzati horiek ez dira legarra ateratzeko mailegutarako okupatuko, aitzitik, saihesbidearen trazadurak zuzenean ukitzen ditu. Dena dela, kontzeptu horrengatik dagokion kalte-ordaina jasotzeko, aktak egiteko ekitaldian honako hauek aurkeztu beharko ditu: jarduera lizentzia eta legarra eta harea atera eta ustiatzeko baimenak, indarreko araudiaren araberakoak.

  27. Saihesbideko obretan egun dauden ureztaketa guztiak berrezartzea aurreikusi da. Hortaz, ureztaketako uraren hornidura bermatuko da obrak bukatutakoan.

    Ezinezkoa da obrak iraun bitartean ureztaketari eusteko behar diren unitateak proiektuan sartzea, ezin baita jakin ureztaketa sistemaren afekzioa eta ureztatu beharrak aldi berean gertatuko ote diren.

    Obrak direla eta, ureztatzerik ez badu, eragiten zaizkion kalteen araberako kalte-ordaina emanen zaio.

  28. alegazioa, Antonio Ulzurrun Jiménez jaunak aurkeztua, Funesko Udala ordezkatuz.

  29. Obraren ondotik bide batzuk egin ditzatela eskatu du, gabeziak konpontzeko eta lurzatietara egoki iritsi ahal izateko.

  30. Eskatu du kontuan har dezatela presio bidezko ureztaketak daudela eta behar den hornidura bermatu dezatela, herritarren eta La Plana Elkartearen zerbitzu teknikoen iritzia aintzat hartuz.

  31. Saihesbideko obrengatik, desjabetzeengatik, aldi baterako okupazioengatik, uzta galerengatik, lurzatien azalerak txikitzeagatik eta lurzatiak oraingo ustiapen eta errentagarritasun egoera berera ekartzeko lehengoratze lanengatik ukituko diren lurzatien gozamenduentzako ordainketak eta konpentsazioak bermatzea.

    Erantzuna:

  32. Saihesbideak zeharkatuko dituen lurzatietara iritsi ahal izateko, proiektuan aurreikusi da bide bat eraikitzea, saihesbidearen trazadurarekiko paralelo. bideak itxita gelditzen diren tartean.

  33. Saihesbideko obretan egun dauden ureztaketa guztiak berrezartzea aurreikusi da. Hortaz, ureztaketako uraren hornidura bermatuko da obrak bukatutakoan. Obrak hasi aurretik, behar diren bilerak eginen dira jabeei argibideak emateko eta haien iritziak aintzat hartzeko.

  34. Desjabetze prozesuak ukitzen dituen ondasun eta eskubideen titularrentzako kalte-ordainen bermeak egungo ordenamendu juridikoan ezarrita daude, zehazki, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legean, Lurzoruari buruzko maiatzaren 28ko 8/2007 Legean eta xedapen osagarrietan.

    Aurkeztutako alegazioak ebatzirik, ukituko diren ondasun eta eskubideen zerrendan aldaketak izan dira eta, beraz, eranskinean azaltzen den moduan gelditu da.

    Obrak egiteko baimena Ebroko Ur Konfederazioari eskatu zitzaionean, horrek eskatu zuen Aragoi ibaiaren ezkerreko bazterrean dagoen lubetaren iragazkortasuna handitzeko. Horregatik, eraikuntza proiektuaren eranskin bat prestatu behar izan da, 20 metroko fabrikako obra berri baten exekuzioa, marko baten sekzioa handitzeko lanak eta bi marko berri eraikitzeko lanak azaltzeko.

    Horiek horrela, Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 47/2005 Foru Dekretuaren 2.2 artikuluaren bidez eskuratu ditudan eskudantziak erabiliz eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

    AGINDU DUT:

  35. "NA-134 errepidean (Ebroko Ardatza) Milagroko saihesbidea egiteko proiektua" jendaurrean jartzeko eta ukitutako toki entitateei entzunaldia emateko fasea ebaztea, azalpen zatian azaltzen den moduan.

  36. Behin betiko onestea "NA134 errepidean (Ebroko Ardatza) Milagroko saihesbidea egiteko proiektua" eta honekin batera doan ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda; proiektuaren eta eranskinaren hasierako prezioa 16.113.921,79 eurokoa da, BEZa barne.

  37. Foru agindu hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitatean gehien zabaltzen den egunkarietako batean eta Milagroko eta Funesko udaletxeetako iragarki-oholetan, eta ohartaraztea Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.5 artikuluan xedatzen diren ondorioetarako argitaratu dela honako hau.

  38. Foru agindu hau Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuari, Desjabetze Atalari, Milagroko eta Funesko udalei eta alegazio egileei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

  39. Foru agindu honek ez dio administrazio bideari bukaera ematen, eta haren aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR