31/2009 FORU AGINDUA, martxoaren 31koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioko kontseilariak emana, 'LO-20 eta N-232 errepideak Iruña-Logroño autobiari lotzea. Tartea: Recajo-Logroño' proiektuaren jendaurreko fasea ebatzi eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda behin betiko onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Herri Lan, Garraio eta Komunikazioko kontseilariaren urtarrilaren 23ko 4/2009 Foru Aginduaren bidez abiatu zen "LO-20 eta N-232 errepideak Iruña-Logroño autobiari lotzea. Tartea: Recajo-Logroño" izeneko proiektuaren desjabetze prozedura, eta jendaurrean jarri zen hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuak aditzera eman du jendaurreko epea bukatu eta honako alegazio hauek aurkeztu direla:

Juan Antonio Izu Quintana jaunaren alegazioa.

  1. Obren ondorioak jasaten dituzten Vianako 28. poligonoko 203 eta 209. lurzatien jabea dela adierazi du.

  2. Nekazaritza duela produkzio jarduera bakarra eta, bere finka desjabetzeaz gain, libratzen diren hondarrak aldi baterako okupatuko direla obrak egin bitartean.

    Horrenbestez, desjabetze prozesuaren ondoko faseetan, behar bezala kontuan hartua izateko eskatzen du.

    Erantzuna:

  3. eta b) Balio justuaren fasearen ondotik ebaluatuko da zer kalte-ordain dagokion, okupatu aurreko akta egitean ondasunak deskribatu aurretik.

    Horrenbestez, Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 47/2005 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskudantziak erabiliz,

    AGINDU DUT:

    1. Azalpen zatian adierazi bezala ebaztea "LO-20 eta N-232 errepideak Iruña-Logroño autobiari lotzea. Tartea: Recajo-Logroño" izeneko proiektuaren jendaurreko fasea.

    2. Behin betiko onestea "LO-20 eta N-232 errepideak Iruña-Logroño autobiari lotzea. Tartea: Recajo-Logroño" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

    3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietako batean eta Vianako Udalaren iragarki oholean argitaratzea.

    4. Foru agindu hau jakinaraztea Proiektu, Trenbide eta Lan...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR