249/2009 FORU AGINDUA, ekainaren 24koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana. Honen bidez, toki entitateei eta gizarte ekimeneko entitateei oinarrizko errenta jasotzen duten pertsonen kontrataziorako diru-laguntzak emateko arauak ezartzen dira. Pertsona horiek gizartearentzat interesa duten jarduerak eginen dituzte.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Abenduaren 30eko 457/2008 Ebazpenaren bidez, toki entitateei eta gizarte ekimeneko entitateei diru-laguntzak emateko deialdia onetsi zen, enplegu sozial babesturako proiektuak garatzeko xedearekin. Horri esker gizartetik bazterturik dauden eta lana lortzeko zailtasunak dituzten pertsonak kontratatu nahi dira eta, gainera, gizarte laguntza eta prestakuntza eman nahi zaie.

Krisi ekonomikoko egoera berezi hau dela-eta, Nafarroako Gobernuak hartu ohi dituen neurriak ez dira aski eta, beraz, krisiaren kontrako neurri sorta zabala abian jarri da, Foru Komunitateko ekonomia eta enplegua berpizteko asmoz. Araudi honen helburua da Nafarroako kolektibo ahulenetako baten kontratazioa sustatzea, hau da, lanik gabe dauden eta oinarrizko errenta jasotzen duten pertsonen kontratazioa.

Helburu horretarako 1.987.440,00 euro jarri dira, 2009ko ekitaldian toki entitateei eta gizarte ekimeneko entitateei diru-laguntzak emateko, lanik gabe dauden eta oinarrizko errenta jasotzen duten pertsonak kontratatzeko, gizartearentzat interesa duten jarduerak egin ditzaten.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak diru-laguntzak emateko prozedura arrunta ezartzen du, zeinak eskatzen baitu, beste baldintza batzuen artean, deialdia egin eta deialdiaren oinarri arautzaileak ezarri behar direla. Hori horrela, bidezkoa da toki entitateei eta gizarte ekimeneko entitateei diru-laguntzak emateko deialdia onestea, lanik gabe dauden eta oinarrizko errenta jasotzen duten pertsonak kontratatzeko, gizartearentzat interesa duten jarduerak egin ditzaten.

Espedienteko txosten teknikoek eta juridikoek adierazten dute, hurrenez hurren, diru-laguntza hauek egokiak eta interes publikokoak direla eta deialdia eta haren oinarri arautzaileak legezkoak direla.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskudantzien arabera,

AGINDU DUT:

  1. Toki entitateei eta gizarte ekimeneko entitateei diru-laguntzak emateko deialdiaren oinarriak onestea. Diru-laguntzen bidez, lanik gabe dauden eta oinarrizko errenta jasotzen duten pertsonak kontratatu nahi dira, gizartearentzat interesa duten jarduerak egin ditzaten. Foru agindu honen eranskinean daude oinarriak.

  2. 1.987.440,00 euroko gehieneko gastua baimentzea. Deialdi honen gastua 2009ko aurrekontuko "Krisiaren kontrako neurriak. Enplegu sozial babestua" izeneko 900003 91600 4809 231602 kontu-sailaren kargura finantzatuko da, betiere aurrekontuan horretarako behar adina diru badago.

    Aurrekontuko kontu-sail horretako 42.806,40 euro gizarte ekimeneko entitateek sustatutako proiektuetarako erabiliko dira.

  3. Foru agindu hau igortzea Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiko Gizarteratze Zerbitzura, Aurrekontuen Kudeaketarako Ataleko Kontabilitate Zentrora eta departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Administrazio Aferetarako Bulegora.

  4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

    Iruñean, 2009ko ekainaren 24an.-Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, María Isabel García Malo.

    ERANSKINA

    Oinarri arautzaileak

  5. oinarria.-Xedea.

    Arau honen xedea da lanik ez duten eta oinarrizko errenta jasotzen duten pertsonak kontratatzearen lan kostuak diruz laguntzeko baldintzak arautzea. Kontratazioak toki entitateek eta gizarte ekimeneko entitateek eginen dituzte, pertsona horiek gizartearentzat interesa duten jarduerak egin ditzaten. Aurrekontuan 1.987.440,00 euro daude gehienez horretarako eta jarduerak Nafarroako Foru Komunitatean eginen dira. Aurrekontuko 1.944.633,60 euro toki entitateek eginen dituzten kontratazioak finantzatzeko izanen dira, eta 42.806,40 euro, berriz, gizarte ekimeneko entitateek egindakoak finantzatzeko.

  6. oinarria.-Entitate eskatzaileek bete beharreko baldintzak.

    2.1. Deialdi honetan ezarritako diru-laguntzak Nafarroako toki entitateek eskuratzen ahal dituzte.

    2.2. Era berean, baldintza hauek betetzen dituzten gizarte ekimeneko entitateek ere eskuratzen ahal dituzte diru-laguntzak:

    1. Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko Gizarte Zerbitzuen Erregistroan edo erregelamenduz dagokienean inskribatuta egotea.

    2. Irabazi asmorik ez izatea.

    3. Haien jardueraren xede nagusietariko bat, haien estatutuetan xedaturikoarekin bat, gizartetik bazterturik dauden pertsonak gizarteratzea eta lan munduan sartzea izatea.

    4. Helbide soziala edo ordezkaritza iraunkorra Nafarroan izatea.

    5. Zerga arloko betebeharrak, hau da, Gizarte Segurantzarekikoak eta Nafarroako Zerga Ogasunarekikoak, eguneraturik izatea eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekiko eta haren erakunde autonomoekiko zorrak kitatuak izatea.

    6. Diru-laguntzen onuraduna izateko Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluaren 2. eta 3. idatz-zatietan ezarritako gainerako debeku egoeretan ez egotea.

    Aipatutako betebehar horiek guztiak eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean eta lagundutako jarduerak irauten duen denbora guztian bete beharko dira.

  7. oinarria.-Diru-laguntzen helburua eta zenbatekoa.

    3.1. Diru-laguntzak erabiliko dira deialdi honetan ezarritako baldintzak bete eta gizartearentzat interesa duten jarduerak, laugarren oinarrian azaltzen direnak, egiteko kontratatzen diren langileen soldata kostuak finantzatzeko.

    3.2. Entitate eskatzaileek 6.115,20 euroko diru-laguntza jasoko dute beraiekin lan kontratu bat sinatu duen langile bakoitzeko, kontratua lanaldi osoko sei hilabetekoa bada gutxienez. Zenbateko hori kalkulatuko da indarra duen lanbide arteko gutxieneko soldata, urtekoa, kontuan hartuta, enpresak Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko kuota barne.

  8. oinarria.-Eginen diren jardueren betebeharrak.

    4.1. Entitate eskatzaileek egin beharreko jarduerek betebehar hauek izanen dituzte:

    1. Gizartearentzat interesa duten jarduerak izatea...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR