25/2011 EBAZPENA, urtarrilaren 18koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren errektoreak emana, Unibertsitateko Irakaskidegoetako bost lanpostu sarbide-lehiaketa publikoaren bidez betetzeko deialdia egiten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ikusirik Gobernu Kontseiluak 2010eko azaroaren 11n hartutako erabakia, unibertsitateko irakaskidegoetako lanpostuetarako deialdia egitekoa.

Apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak aldatutako Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 lege organikoaren 62. artikuluan ezarritakoarekin bat. Gaikuntza nazionala ezartzen duen urriaren 5eko 1312/2007 Errege Dekretua, eta unibertsitateko irakaskidegoetan sartzeko lehiaketen araubidea arautzen duen urriaren 5eko 1313/2007 Errege Dekretua aplikatuz, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuak onesten dituen maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuaren 80. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoa kontuan hartuz, eta, halaber, Gobernu Kontseiluak 2009ko otsailaren 25ean onetsitako erabakiaren bidez onetsi eta Gobernu Kontseiluak 2009ko maiatzaren 7an onetsitako erabakiaren bidez aldatutako Nafarroako Unibertsitate Publikoko Unibertsitateko Funtzionarioen Irakaskidegoetako sarbide-lehiaketen Arautegian ezarritakoarekin bat, bidezkoa da lehiaketa baterako deialdia onestea, Unibertsitateko Irakaskidegoetako lanpostuetara sartzeko.

Ikusirik Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren txostena.

Irakasleen Gaietarako errektoreordeak proposaturik,

Kontu-hartzailearen txostena izanda,

Lege indardunek eman dizkidaten eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.-Lehiaketa publikorako deialdia egitea Unibertsitate Irakaskidegoetako lanpostuak, deialdiaren I. Eranskinean datozenak, betetzeko.

Bigarrena.-Ebazpen honekin batera datozen oinarriak onestea.

Hirugarrena.-2011ko gastuen aurrekontuetako I. kapituluan xede horretarako aurreikusita dauden kontu-sailei egotziko zaie lanpostuak betetzeko egindako gastua:

-Oinarrizko lansariak honako kontu-sail honetan: 21/21.00/120.01.

-Lansari osagarriak honako kontu-sail honetan: 21/21.00/121.01.

Laugarrena.-Ebazpen hau eta deialdiaren oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratzeko agintzea.

Bosgarrena.-Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko Lege Organikoaren 6.4 artikuluak xedatzen duenari jarraikiz, eta aukeran, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Deialdiaren oinarriak

  1. Arau orokorrak.

    Lehiaketa hau ondoko hauetan xedatutakoak arautuko du: apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak aldatzen duen Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoa; urriaren 5eko 1312/2007 Errege Dekretua, gaikuntza nazionala ezartzen duena, urriaren 5eko 1313/2007 Errege Dekretua, Unibertsitateko irakaskidegoetan sartzeko lehiaketen araubidea arautzen duena, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Gobernu Kontseiluak 2009ko otsailaren 25eko erabakiaren bidez onetsi eta Gobernu Kontseiluak 2009ko maiatzaren 7ko erabakiaren bidez aldatutako erabakia eta oinarri hauek. Ordezko izaerarekin Estatuko funtzionario zibilen legeria orokorrean aurreikusitakoa eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitakoa aplikatuko da.

  2. Izangaiek bete beharrekoak.

    2.1. Lehiaketa honetan parte hartzeko, baldintza orokor hauek bete behar dira:

    1. Espainiarra izatea. Nolanahi ere, Europar Batasuneko gainerako estaturen bateko herritarrek edo Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen bateko herritarrek baldintza berberetan parte hartu ahalko dute. Halaber, Espainiako eta Europar Batasuneko estatuetako edo Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen bateko herritarren ezkontideek parte hartu ahal izango dute, betiere zuzenbidearen arabera bananduta ez badaude; nazionalitatea duenaren ondorengoek eta haren ezkontidearen ondorengoek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta 21 urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, beraien kontura bizi badira.

      Hautaprobetan parte hartzeko eskaera aurkeztean, nazionalitatea egiaztatu behar da, bai eta, bidezkoa bada, ahaidetasun-harremana eta gurasoen kontura bizitzearen harremana ere, maiatzaren 18ko 543/2001 Errege Dekretuak 8. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz. Dekretu horrek langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen bateko herritarrak Estatuko Administrazio Orokorreko eta bere organismo publikoetako enplegu publikora sartzeko modua arautzen du.

      Nazionalitatea eta deialdian eskatutako gainerako betekizunak dagozkien dokumentuen bidez egiaztatuko dira, beren jatorrizko herrialdeko agintari eskumendunek egiaztaturik eta gaztelaniara itzulita.

    2. Hamasei urte beteta izatea, eta nahitaezko erretirorako gehieneko adina beteta ez edukitzea.

    3. Diziplinako espedientearen bidez edozein Administrazio Publikotako zerbitzutik bazterturik ez egotea, eta funtzio publikoak garatu ahal izateko ezgaitua ez egotea. Espainiakoa ez beste nazionalitatea dutenek ere diziplina-zehapen edo zigor kondenaren bidez beren estatuetako funtzio publikoetan aritzeko gabetuta ez daudela egiaztatu beharko dute.

    4. Deialdiaren xede diren lanpostuak betetzea galarazten duen gaixotasunik, muga fisikorik edo psikikorik ez edukitzea.

      2.2. Eskatzaileek ondotik aipatzen diren berariazko betebeharrak bildu beharko dituzte:

    5. Hautagaiak gaituta egongo dira dagokion Unibertsitateko Irakaskidegorako, urriaren 5eko 1312/2007 Errege Dekretuak, unibertsitateko kidegoetara sartzeko gaikuntza nazionala ezartzen duenak, 12 eta 13. artikuluetan eta lehen, bigarren eta hirugarren xedapen gehigarrietan xedatutakoari jarraikiz.

      Halaber, lehiaketa hauetara aurkeztu ahalko dira dagozkien irakaskidegoetan sartzeko gaikuntza dutenak, uztailaren 26ko 774/2002 Errege Dekretuak, gaikuntza nazionalaren sistema arautzen duenak, ezarritakoarekin bat etorriz, zein arlotan lortu zuten gaikuntza baldintza izan gabe deitutako lanpostuetako batean lehiatzeko. Bestetik, ulertuko da Unibertsitate Eskolako katedradun izateko gaituak, Unibertsitateko irakasle titular izateko ere gaituta daudela.

      Gainera, dagozkien kidegoetan deitutako lanpostuetan lehiatu ahalko dira maila bereko edo handiagoko unibertsitateko irakaskidegoetako funtzionario direnak, eta kasu horretan, sarbide lehiaketaren bidez lortutako lanpostua bi urtez bete beharko da gutxienez (urriaren 5eko 1313/2007 Errege Dekretuaren 9.4 artículo).

    6. Era berean, dagozkien kidegoetara aurkeztu ahalko dira Unibertsitateko katedradun edo irakasle titular lanpostuaren baliokidea lortu duten Europar Batasuneko Estatuetako unibertsitateko irakasleak, Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR