70/2008 FORU DEKRETUA, ekainaren 23koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren erregistro orokor elektronikoari buruzkoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan administrazio elektronikoa ezartzeko apirilaren 4ko 11/2007 Foru Legea inflexio gunea eta jauzi kualitatiboa izan da, administrazio modernoa eta teknologikoki aurreratua lortzeko eskakizunari dagokionez. Gure gaurko gizartearen ezaugarri den komunikazio elektronikoen iraultza dela-eta, administrazio publikoen ekintza positiboak behar dira, herritarrekiko harremanak teknologia berrietan oinarritu daitezen.

Teknologia berriek, administrazio publikoetan herritarrekiko harremanetarako erabiltzen direnean, zerbitzuen eta barne kudeaketaren gardentasuna, eraginkortasuna eta kalitatea handitzen laguntzen dute. 11/2007 Foru Legeak apustu egiten du administrazio elektronikoa, hots, administrazio osoa eta bi norabidekoa, behin betikoz eta toki guztietan ezartzearen alde. Ezarpen horrek progresiboa eta mailakatua izan behar du, Administrazioaren errealitateari eta ingurune teknologikoari egokitu behar zaio, eta Administrazioaren preskripzioak betetzea bermatuko duen esparru juridikoa eratu behar da.

Aipatu foru legearen II. kapituluan arautzen dira agiri ofizialen aurkezpena eta irteera eta erregistro orokor elektronikoaren sorrera; erregistro orokor elektroniko bat eta bakarra izanen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio osoarentzat eta haren erakunde publiko guztientzat, berariazko erregistro elektronikoak sortzeko aukera ukatu gabe. Bosgarren artikuluko 1. idatz-zatian Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari hauxe agintzen zaio: "erregistro orokor elektroniko bat prestatuko du bitarteko telematikoekin igortzen diren eskabide, idazki, kontsulta eta komunikazioak jaso eta ateratzeko".

Foru dekretu honen xedea da legearen agindu hori betetzea, hau da, erregistro orokor elektronikoaren sorrera eta funtzionamendua antolatzea, herritarrek beraren bitartez edozein eskabide, idazki, kontsulta eta komunikazio aurkeztu ahal dezaten eta, halaber, bide horretatik agiri ofizialak atera ahal izan daitezen.

"Xedapen orokorrak" izenburupean, I. kapituluan foru dekretuaren xedea eta aplikazio eremua azaltzen dira. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren erregistro orokor elektronikoa sortu eta arautzea da xedea, halaxe aurreikusten baitu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan administrazio elektronikoa ezartzeko apirilaren 4ko 11/2007 Foru Legeak. Halaber, arauak eta irizpideak ezartzen dira Administrazioari bide telematikotik idazkiak, eskabideak, kontsultak eta komunikazioak aurkezteko eta agiri ofizialak bide beretik ateratzeko. Aplikazio eremuak, berriz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa eta haren erakunde publikoak biltzen ditu.

  1. kapituluan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren erregistro orokor elektronikoa arautzen da. Batez ere, nola sortuko den, nola eta zertarako erabiliko den, eta zein ezaugarri nagusi izanen dituzten erregistro orokor elektronikoak berak eta euskarri izanen duen sistema informatikoak. Erregistro elektronikoa Nafarroako Gobernuaren erregistro orokorrean sartuko da eta horren ardura duen departamentuari atxikiko zaio. Apirilaren 4ko 11/2007 Foru Legeak dioen moduan, erregistro orokor elektronikoa bat eta bakarra izanen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio osoarentzat eta haren erakunde publiko guztientzat, eta Nafarroako Gobernuak Interneten duen ataritik sartuko da bertara, horretarako jarriko den helbide elektronikoa erabiliz. Web atari horretan zehaztuko dira erabiltzaileak identifikatzeko sinadura elektronikoaren sistemak, bai eta agiriak aurkeztu nahi dituzten herritarrei eskatuko zaizkien baldintza teknikoak, formatua eta segurtasun baldintzak ere.

  2. kapituluan baldintza orokorrak ezartzen dira erregistro orokor elektronikoan agiriak aurkezteko eta handik agiriak ateratzeko. Aipagarria da bitarteko horren erabilera borondatezkoa izanen dela, legeren batek besterik ezarri ezean; beraz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusten diren bideen ordez erabili ahal izanen da. Sistemak onartzen dituen sinadura elektroniko aurreratuak ezinbestez erabili beharko dira, arau orokor gisa, eskabideak, idazkiak, kontsultak eta komunikazioak aurkeztu ahal izateko. Sinadura elektronikoen inguruko informazioa eskura egonen da Nafarroako Gobernuaren Interneteko atarian. Betiere, inoren izenean dihardutenek ordezkaritza frogatu beharko dute Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean eskatzen den moduan.

    Agiri bat erregistro orokor elektronikoaren bidez aurkezteak ez du esan nahi agiri hori bideratzeko tramite guztiak elektronikoak izanen direnik. Hori horrela izateko, organo eskudunak behar bezala onetsia izan behar du prozedura elektronikoak, 11/2007 Foru Legearen 2. artikuluan ezarritako eran.

    Arauan zehatz azaltzen da erregistro orokor elektronikoaren sisteman zer nolako jarduketak egin behar diren agiri ofizialak jasotzeko eta ateratzeko. Halaber, agiriak bide horretatik aurkezteak sortuko dituen ondorio juridikoak zehazten dira, eta horretan ez dago alderik zuzenbidean onartzen diren gainerako bideekin.

    Azkenik, IV. kapituluan azaltzen da nola artxibatu eta zaindu behar diren agiriak erregistro orokor elektronikoan, euskarriek eta informatika sistemek behar adinako segurtasun neurriak izan behar dituztela esaten da, eta agiri horiek eskuratzeko arauak ezartzen dira, gai berari buruzko beste arau batzuetan xedatutakoari men eginez.

    Horrenbestez, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak proposatuta, Nafarroako Kontseiluarekin ados, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta zortziko ekainaren hogeita hiruko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

    DEKRETATU DUT:

  3. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Xedea.

    2. Foru dekretu honen xedea da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren erregistro orokor elektronikoa sortu eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR