36/2011 FORU AGINDUA, martxoaren 15ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, 522 eredua, 'Zerga Berezien Erregelamenduaren 108 ter artikuluan adierazten diren produktuen hiruhileko partea', onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 35. artikuluak ezartzen du Foru Komunitateari dagokiola fabrikazioaren gaineko zerga berezien ordainarazpena, haiek Nafarroan sorrarazten direnean. Horrez gain, artikulu horrek ezartzen du Foru Komunitateari dagokiola Nafarroan dauden establezimenduen kontrola eta baimen-araubidea.

Hitzarmen Ekonomikoaren laugarren xedapen gehigarriak xedatzen du lurralde erkidean indarrean dauden arauak aplikatuko direla, Foru Komunitateak zerga bereziak aplikatzeko behar diren arauak eman arte.

Uztailaren 7ko 1165/1995 Foru Dekretuaren bidez, Zerga Berezien Erregelamendua onetsi zen. Erregelamendu horren 108 ter artikulua otsailaren 26ko 191/2010 Errege Dekretuak sartu du, eta honako hau agintzen du: Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legearen 46.1 artikuluko g) letran adierazten diren produktuak barneko lurralde eremutik bidaltzen dituzten pertsona eta entitateek bidalketa egiten duen establezimendua kokatzen deneko eskualdeko kudeaketarako bulegoetan inskribatu beharko dute, eta kudeaketarako bulego horri hiruhileko parte bat bidali beharko diote.

Hortaz, bidezko da 522 eredua, "Zerga Berezien Erregelamenduaren 108 ter artikuluan adierazten diren produktuen hiruhileko partea", onestea. Eredu hori, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren uztailaren 3ko 132/2009 Foru Aginduari jarraikiz, bide telematikoen bidez aurkeztuko da nahitaez.

Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 6. artikuluak Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari ahalmena ematen dio 522 eredua onesteko. Halaber, 13/2000 Foru Lege horren zazpigarren xedapen gehigarriak baimena ematen dio Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari foru agindu bidez arau ditzan zergadunek eta entitateek zein kasu eta baldintzatan aurkezten ahal dituzten aitorpenak, jakinarazpenak, aitorpen-likidazioak, autolikidazioak edo tributuen arloko araudiak eskatutako beste agiri guztiak, baliabide elektronikoak, informatikoak eta telematikoak erabiliz.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. 522 eredua onestea.

    Onesten da 522 eredua, "Fabrikazioaren gaineko zerga bereziak. Zerga Berezien Erregelamenduaren 108 ter artikuluan adierazten diren produktuen hiruhileko partea". Eredu hori bide telematikoen bidez, Interneten bidez, aurkeztuko da nahitaez, foru agindu honetan aurreikusitako baldintzei eta prozedurari jarraikiz.

  2. artikulua. 522 eredua aukeztera behartuta daudenak.

    Fabrikak edo biltegi fiskalak Zerga Berezien...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR