Erregelamendua, Bozeramaileen Batzarra arautzekoa

SecciónIII. Nafarroako Kontseilua

Ribaforadako Udalak, 2019ko ekainaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen udal taldeetako Bozeramaileen Batzarra sortzea organo osagarri bezala, baita bere erregelamendu arautzailea onestea ere.

Tokiko Administrazioari buruzko Foru Legearen 325.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, ez da beharrezkoa izanen informazio publikoa entitatearen antolakuntzan eragina duten erregelamenduak onesteko; aldiz, beharrezkoa izanen da haien testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, ondorio juridikoak izan ditzaten, aurreko lerroetan aipatu legearen 326. artikuluan xedatutakoari jarraikiz. Hortaz, erreglamenduaren testu osoa argitara ematen da:

Ribaforadako Udal taldeetako bozeramaileen batzarra arautzeko erreglamendua

Zioen azalpena

Kongresuaren eta Senatuaren antzera, zenbait udaletan Bozeramaileen Batzarra deritzona sortu ohi da, nahitaezkoa ez den organo bezala, udal taldeen bozeramaileek osatua. Haren eginkizun esanguratsuena da osoko bilkuren gai-zerrenden eraketan laguntzea eta elkarrekintzan jardutea.

Egia da, hala ere, Bozeramaileen Batzarra ez dagoela aurreikusita eta ez dagoela hari buruzko xedapenik tokiko araubideari buruzko indarreko araudian.

Aurrekoa gorabehera, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 20.3 artikuluak honakoa xedatzen du: “udalerriek bestelako organo osagarriak ezarri eta arautu ahal izanen dituzte, artikulu honetan eta aurreko zenbakian aipatutako autonomia erkidegoetako legeetan xedatutakoari jarraikiz”.

Era honetan, organo osagarria bezala arautzen da, transkribatutako Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen Legearen artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduan (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuak onetsia) xedatutakoan oinarrituz.

Bozeramaileen Batzarraren eraketa egokia Udal honentzako interes handienekotzat jotzen da eztabaidarako, aholku-emaile eta elkarrekintzan jarduteko (alkateari osoko bilkuren prestaketan laguntzeko) organo gisa, baita udal taldeen partaidetzarako bide bezala erakunde antolaketan. Era berean, alkatearen eta bozeramaileen arteko elkargune bat da, udal jardueretan parte hartzekoa eta adierazpen instituzionalak eta bestelako udal aferak adostekoa.

Ondorioz, Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen Legeak 4.1.a) artikuluan aitortutako Toki Entitateak arautu eta bere kabuz antolatzeko ahalmenak erabiliz, tokiko entitatean eragina duen honako erregelamendua idazten da...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR