425/2009 FORU AGINDUA, urriaren 1ekoa, Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariak emana, Gas Erregaien Banaketari eta Erabilerari buruzko Erregelamendu teknikoa eta Jarraibide Tekniko Osagarriak, uztailaren 28ko 919/2006 Errege Dekretuak onetsiak, garatzeko arauak ezartzen dituena Nafarroako Foru Komunitatean.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Gas Erregaien Banaketari eta Erabilerari buruzko Erregelamendu Teknikoa eta Jarraibide Tekniko Osagarriak (ICG 01 - 11) onesten dituen uztailaren 28ko 919/2006 Errege Dekretuak indarra hartzea aldaketa garrantzitsua izan da sektore honetan, UNE eta UNE-EN arauetan bermatzen den esparrua garatzen baitu Europako araudiaren bidetik.

Arautzen dituen instalazioen tramitazio administratiborako prozedura ezartzen du erregelamenduak, eta hainbat jarraibide tekniko osagarri zehazten ditu. Bestetik dioenez, gas aparatuak abian jarri ondoren, horretaz arduratzen den agenteak ziurtagiri bat egin behar du horren gainean, eta instalazioaren titularrari eman behar dio, gasa hartzen duten instalazioei lotutako aparatuen segurtasuna handitu eta energiaren kontsumoa gutxitzearren. Foru agindu honek Erregelamenduaren xedapen horiek garatzen ditu Nafarroako Foru Komunitatean.

Gasaren sektoreko profesionalei dagokienez, Erregelamenduak hainbat eskumen ematen dizkie instalatzaileei eta fabrikatzaileen zerbitzu teknikoei gas aparatuak abian jartzeko, nolakoak diren eta haietan zer egin behar den kontuan hartuta. Foru agindu honen bitartez hainbat alderdi arautzen dira, instalatzaileak eta laguntzako zerbitzu teknikoak sailkatu eta erregistratzeko.

Erregelamenduak egiaztapen bat ere ezartzen du gas instalatzaileentzat, "norberaren kualifikazioaren ziurtagiria", pertsona fisikoari bertan jasotako jardueraren bat egiteko gaitasuna aitortzen diona. Foru agindu honen bitartez, gas instalazioetan esku hartzen ahal duten profesionalak prestatzeko hainbat alderdi garatzen dira, eta funtsezkoa denez instalazio horiek behar bezala diseinatu, egin eta mantentzeko, prestakuntza ikastaroak ezartzen dira eta zer baldintzak bete behar dituzten haiek eman gogo dituzten entitateek.

Azkenik, foru agindu honek berariazko neurri bat txertatzen du ke-kanpaiekin batean zirkuitu ireki bideratuko galdarak dauden lokaletako segurtasuna handitzearren; izan ere, bi aparatuak aldi berean abian direla, nahasmenduak izan daitezke galdarako errekuntzako produktuak behar bezala kanporatzean eta, ondorioz, jendearen segurtasun fisikoa arriskuan jarri.

Prozedurak arautzeko, foru agindu honetan Hidrokarburoei buruzko urriaren 4ko 34/1998 Legearen zortzigarren xedapen gehigarrian ezarritakoa hartu da kontuan.

Foru agindu hau industriaren segurtasunerako arau erregelamenduzkoa da, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 13ko 13/1982 Lege Organikoak 56.1 artikuluaren b) letran, gure Foru Komunitateari bakarrik, industria arloan ematen dion eskumenaren babesean.

Bestalde, Industriari buruzko uztailaren 16ko 21/1992 Legeak industria segurtasunaren gaineko araudiari dagokion esparru juridiko berria ezarri zuen; horrela, 12.5 artikuluan dioenez, "Estatuko Gobernuak onetsiko ditu industria segurtasunari buruzko erregelamenduak, Estatuaren eremukoak direnean, baina industriaren gainean legeak egiteko eskumena duten autonomia erkidegoek baldintza gehigarriak eransten ahal dituzte gai horietan, beren lurretan kokatutako instalazioak direnean".

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 g) artikuluarekin bat,

AGINDU DUT:

  1. kapitulua

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Xedea eta esparrua.

      Gas Erregaien Banaketari eta Erabilerari buruzko Erregelamendu Teknikoa eta Jarraibide Tekniko Osagarriak, uztailaren 28ko 919/2006 Errege Dekretuak onetsiak, garatzeko arauak ezartzea du xede foru agindu honek Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan.

    2. artikulua. Organo eskuduna.

      Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko Enpresa Zuzendaritza Nagusia izanen da organo eskuduna Nafarroan gas instalazioen gaineko prozedura administratiboak tramitatzeko, Gas Erregaien Banaketari eta Erabilerari buruzko Erregelamendu Teknikoa aplikatzen zaienean.

    3. artikulua. Inprimakiak eta dokumentazio teknikoa, gas instalazioak eta haiei lotutako aparatuak zerbitzuan jarri, mantendu eta konpontzeko.

    4. Foru agindu hau aplikatuz, gas instalazioak eta haiei lotutako aparatuak diseinatu, egin, abian jarri, mantendu eta konpontzen parte hartzen duten agenteek bete behar dituzten inprimakiak eta dokumentazio teknikoa, Gas Erregaien Banaketari eta Erabilerari buruzko Erregelamendu Teknikoan jasota ez badaude, organo eskudunaren ebazpenaren bidez onetsiko dira, eta behar izanez gero, aldatuko.

    5. Onesten diren modeloak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuaren web gunean argitaratuko dira.

  2. kapitulua

    Baimena behar duten gas instalazioak tramitatzeko prozedura

    1. artikulua. Baimena emateko prozedura.

    2. Instalazioaren titularrek organo eskudunari aurkeztuko diote eskaera ofiziala, Gas Erregaien Banaketari eta Erabilerari buruzko Erregelamendu Teknikoan eta Jarraibide Tekniko Osagarrietan ezarritako baldintzak betetzen dituztela frogatzen duten dokumentuekin batean.

    3. Eskaera Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorreko edozein bulegotan aurkezten ahal da, bestela aurkezteko gainerako moduak erabiltzeko eskubidea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 38.4 artikuluan ezarritakoa, baztertu gabe. Orobat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez aurkezten ahal da.

    4. Aurreko atalean ezarritakoa ukatu gabe, telematika bidez aurkezten ahal dira proiektuak eta dokumentazio teknikoa, horretarako prestatu biltokia baliatuta, hartara jotzen ahal baita Nafarroako Gobernuko Zerbitzuen Katalogoaren bidez.

    5. Bertan agertuta aurkezten denean eta dagokion jarraibide teknikoan hala aginduta dagoenean, dokumentazioaren bi ale aurkeztuko dira, eta kopia eginbidetua itzuliko zaio interesdunari.

    6. Eskaerak legezko baldintzak betetzen ez baditu, hamar eguneko epean zuzentzeko eskatuko zaio titularrari.

    7. Eskaera aztertu eta legezko baldintzak betetzen direla ikusitakoan, eskatzen den baimena emanen du organo eskudunak.

    8. Aldiz, instalazioak aplikatzen den araudian eskatutako beharkizun eta baldintza guztiak betetzen ez baditu, organo eskudunak, arrazoien gainean, baimena ukatuko dio.

    9. Eskaera ebatzi eta jakinarazteko, organo eskudunak hiru hilabeteko epea izanen du; ebazpen espresik eman gabe epe hori iraganez gero, eskaera ezetsitzat joko da.

    10. Instalazioaren titularrak, araudi indarduna betez, eskuratu behar duen beste edozein baimen edo lizentzia baztertu gabe emanen da baimena.

  3. kapitulua

    Gasa hartzen duten...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR