29/2012 FORU AGINDUA, martxoaren 9koa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak emana, beste erkidego batzuetan Nafarroak dituen elkarte, etxe eta biltokiei eta entitate horien federazioari 2012ko laguntzak emateko deialdia onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Aspalditik, eta batez ere XX. mendearen hasieratik, Espainiako beste eskualde batzuetara emigratu behar izan zuten nafarrek elkarteak sortu zituzten, iritsi berriko emigratzaileei laguntzeko asmoz eta Nafarroako usadioei eta nortasunari eusteko gizarte eta kultur jarduerak sustatzeko asmoz.

Denborak aurrera egin ahala, kultura zabaltzeko guneak eta hartu-emanetarako plataformak bilakatu dira; orobat, Nafarroako Foru Komunitatearen, haren errealitate historikoaren eta egungoaren irudi ona ematen dute, Nafarroako balioak eta ezaugarriak hedatzen dituzte eta turismoa eta komunitate honetako produktuen eta zerbitzuen kontsumoa bultzatzen dituzte.

Hori dela eta, Nafarroako Gobernua elkarlan berezian aritu da azken hamarkada hauetan Nafarroaren adierazgarriak diren entitate horiekin, haien kultura eta gizarte jarduera sustatu eta bultzatzeko.

Espainiako hainbat eskualdetan etxeek, biltokiek eta elkarteek Nafarroa sustatzea interes sozial handikoa denez, eta kontuan izanik denboran zehar finkatu direla eta proiektu eta ekintza berriekin urtero berritzen direla, bidezkoa da entitate horiei diru-laguntzak emateko beste deialdi bat onestea.

Horrenbestez, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen abuztuaren 1eko 119/2011 Foru Dekretuan aitortutako ahalmenak erabiliz eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearekin bat,

AGINDU DUT:

  1. Beste erkidego batzuetan Nafarroak dituen elkarte, etxe eta biltokiei eta entitate horien federazioari 2012ko laguntzak emateko deialdia eta oinarri arautzaileak onestea. Eranskinean eta eranskinetako agirietan ezarritako oinarriei jarraituko diete.

  2. Onestea laguntza horien diru-muga 2012ko Gastuen Aurrekontuko kontu-sail hauetan ezarritako kopurua izanen dela:

    1. 100.000,00 euro, 2012ko Nafarroako Aurrekontuetako ''Beste erkidego batzuetan dauden nafar biltokientzako laguntzak'' izeneko A3220 A30003 4819 144109 kontu-sailaren kargura (ID 3819). Honela daude banaturik:

      -50.000,00 euro, funtzionamendu gastuetarako eta egoitzetan mantentze-lanak eta konponketak egiteko.

      -50.000,000 euro, jarduerak antolatzeko.

    2. 28.000 euro, 2012ko Nafarroako Aurrekontuetako "Beste erkidego batzuetan dauden nafar biltokien egoitzak eta ekipamenduak erosi eta hobetzea" izeneko A3220 A30003 7819 144104 kontu-sailaren kargura (ID 3818).

  3. Foru agindu hau igortzea Nafar Biltokien eta Erkidegoen Etxeen Atalari, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak departamentu horretan duen kontu-hartzaile delegatuari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

  4. Foru agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.2.a) artikuluan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 144. artikuluan eta ondokoetan xedatutakoari dagokionez, ezarrita dagoenarekin bat.

    Iruñean, 2012ko martxoaren 9an.-Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilaria, Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia.

    ERANSKINA

    Beste erkidego batzuetan Nafarroak dituen elkarte, etxe eta biltokiei eta entitate horien federazioari 2012ko laguntzak emateko deialdiaren oinarriak

  5. -Deialdi honen xedea da zehaztea zein den Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuak beste erkidego batzuetan Nafarroak dituen elkarte, etxe eta biltokiei eta entitate horien federazioari 2012ko laguntzak emateko araubidea, funtzionamendurako, inbertsioetarako eta kultura eta gizarte jardueretarako 2012ko gastu orokorrak finantzatzeko.

    Laguntzak, zehazki, hiru helburu hauek finantzatzeko izanen dira:

    1. Funtzionamendurako beharrak eta behar finantzarioak.

      Honako gastu hauek finantzatuko dira: egoitza sozialean mantentze-lanak egiteko, hala nola energia elektrikoa, ura, gasa, garbiketa, pintura, matxuren konponketa eta abar; zentroaren jarduera arrunta egiteko, hala nola kontsumigarri administratiboak, bilerak eta bilkurak antolatzea, posta eta abar; entitatea ordezkatzeko jarduera eta egoitza soziala erosteko edo eraberritzeko hartutako mailegu hipotekarioen interesak ordaintzeko, 2010eko abenduaren 31 baino lehen formalizatu badira.

    2. Kultura eta gizarte jarduerak.

      Kultura, kirol, josteta eta gizarte jarduerak taxutu eta egiteko gastu zuzenak finantzatuko dira.

    3. Inbertsioak.

      2010eko abenduaren 31 baino lehen hartutako kreditu hipotekarioa finantzatuko da, bai eta ekipo finko eta egiturazkoak erostea ere, hala nola berokuntza, aire girotua, girotzea, elektrizitatea eta abar, lokalaren balioa handitzen denean; orobat, altzariak eta bulegoko ekipamendua edo informatikakoa erostea ere finantzatuko da.

  6. -Aurrekontuko dirua.

    Deialdi honetarako 128.000 euro bideratu dira, honela banatuta:

    -100.000 euro, "Beste erkidego batzuetan dauden nafar biltokientzako laguntzak" izeneko A3220 A30003 4819 144109 kontu-sailaren kargura.

    -28.000 euro, ''Beste autonomia erkidego batzuetan dauden nafar biltokien egoitzak eta ekipamenduak erosi eta hobetzea'' izeneko A3220 A30003 7819 144104 kontu-sailaren kargura.

  7. -Diru-laguntzak emateko prozedura.

    Deialdi honetan aurreikusten diren diru-laguntzak emateko prozedura norgehiagokako araubidean tramitatuko da, aurkezten diren eskaerak konparatuz, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.1 artikuluan xedatutakoarekin bat.

  8. -Entitate eskatzaileen betebeharrak eta onuradunak.

    4.1. Onuradunak.

    Espainiako beste erkidego batzuetan Nafarroak dituen elkarte, etxe eta biltokiek eta entitate horien federazioak eska ditzakete deialdi honetan aurreikusitako laguntzak.

    4.2. Entitate eskatzaileen betebeharrak.

    1. Parte hartzen duten entitate bakoitzak honako baldintza hauek bete beharko ditu, eskaera aurkezten duen unean:

    2. Elkartea legez eratua izatea eta dagokion Erregistro Ofizialean elkarte gisa erregistraturik egotea.

    3. Irabazi-asmorik ez edukitzea eta sozietatearen xedea kultur, kirol eta gizarte jardueren antolaketa izatea.

    4. Behar bezala onetsitako barne estatutuak izatea.

    5. Entitatearen ordezkariak hautatzean eta barreneko funtzionamenduan esku-hartze demokratikoa ziurtatua egotea.

    6. Bazkideen diru ekarpenak jasotzea, aurretik finkatutako eta benetan emandako kuoten bidez.

    7. Diru-laguntzen onuraduna izateko Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluaren 2. eta 3. idatz-zatietan ezarritako debekuak ez haustea.

    8. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. artikuluan eta Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoan ezarritako baldintzak betetzea.

  9. -Laguntza motak eta laguntza jaso dezaketen gastuak.

    Deialdi honen babesean, laguntza hauek eskatzen ahalko dira:

    1. Deialdi honen 1. oinarrian aipatzen diren funtzionamendu eta finantza gastuak finantzatzeko laguntzak.

      Funtzionamendu gastuen aurrekontuaren gehienez %40 bideratu daiteke entitatea ordezkatzeko gastuetarako, behar bezala argudiatuta eta arrazoituta baldin badaude.

      Atal honetatik berariaz baztertuta geratu dira publikoaren zerbitzuan egindako gastuak, diru-sarrerak sortzen dituztenak, hala nola, tabernak, jatetxeak, merkataritzarako lokalak, produktuen saltokiak eta abar, bai eta otamenei edo otordu kolektiboei eta aholkularitza eta zerbitzu juridikoei dagozkien gastuak ere.

    2. 2012. urtean egiten diren kultur, kirol, josteta eta gizarte jardueren antolaketa finantzatzeko laguntzak.

      Honako gastu hauek jaso dezakete diru-laguntza: talde artistikoenak, hizlarienak, kirol taldeenak, eta horien barrenean, ordainsariak, garraioa, alojamendua, zabalkundea, lokalen errenta, kirol eta josteta lehiaketen sariak eta abar.

      Honako gastu hauek ezin dute diru-laguntza jaso: ordainsariak, entitate beraren talde artistikoek edo kirol taldeek jarduteagatik, edo federazioen kasuan, entitate federatuek jarduteagatik.

    3. 2010eko abenduaren 31 baino lehen hartutako kreditu hipotekarioa finantzatzeko laguntzak, edo elkartearen egoitza gisa erabiltzen diren lokalak erosi edo eraberritzeko lanak finantzatzekoak, eta entitate eskatzaileak erabiltzeko diren altzariak eta ekipo informatikoak erostekoak, 1. oinarrian adierazi den bezala.

      Edonola ere, aurkeztutako proiektuaren gastuak diruz laguntzeko, instrukzio organoak aurreikusitako jarduerak garatzeko beharrezkotzat joko ditu.

  10. -Eskabideak aurkeztea.

    6.1. Eskabideak non eta noiz aurkeztu.

    Deialdi honetan ezarritako laguntzak jaso nahi dituzten entitateek dagokien eskaera biltzen duen eskabidea aurkeztuko dute Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38. artikuluko 4. idatz-zatian ezarritako lekuetako batean. Eskabidea VI. eranskinean agertzen den ereduaren araberakoa izanen da.

    Eskaera 20 egun naturaleko epean aurkezten ahalko da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Erakundeen Proiekzioaren Zerbitzuari zuzendu beharko zaio.

    6.2. Aurkeztu beharreko agiriak:

    -Laguntza eskaerarekin batera, dokumentazio orokor hau aurkeztu beharko da:

    1. Erantzukizuneko aitorpena, entitatearen ordezkariak sinatua...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR