137/2012 FORU AGINDUA, martxoaren 20koa, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariak emana, kudeaketako legezko betekizunak eta nekazaritzako zein ingurumeneko baldintza egokiak ezartzen dituena, nekazaritzako politika bateratuaren esparruan zuzeneko laguntzak eta Landa Garapenerako 2007-2013 Programaren 2. ardatzaren esparruan laguntza zehatz batzuk jasotzen dituzten nekazariek eta mahastiak berregituratu eta moldatzeko eta erauzteagatiko prima laguntzeko programen arabera laguntzak jasotzen dituzten nekazariek bete ditzaten. Halaber, nekazaritzako ingurumenerako laguntzak eskatzen dituztenek ongarriak eta produktu fitosanitarioak erabiltzeko bete beharreko gutxieneko beharkizunak ezartzen ditu.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Kontseiluaren 2009ko urtarrilaren 19ko 73/2009 (EE) Erregelamenduak nekazaritzako politika bateratuaren esparruan zuzeneko laguntzak jasotzeko araubideei aplikagarri zaizkien xedapen komunak ezartzen ditu. Erregelamendu horren 4. artikuluan adierazten da zuzeneko ordainketak jasotzen dituzten nekazari guztiek bete behar dituztela erregelamendu haren II. eranskinean aipatzen diren kudeaketako legezko betekizunak eta, 6. artikuluaren indarrez, estatukideek ezartzen dituzten nekazaritzako eta ingurumeneko baldintza egokiak. Artikulu horretan berean ezartzen da nazio-agintaritza eskudunak nekazarien eskura jarriko duela zerrenda bat, kudeaketan bete beharreko legezko betekizunekin eta ingurumeneko eta nekazaritzako baldintza egokiekin.

Kontseiluaren urriaren 22ko 1234/2007 (EE) Erregelamenduak, nekazaritzako merkatuen antolamendu bateratu bat sortu eta nekazaritzako hainbat produkturendako berariazko xedapenak ezartzen dituenak (MABetarako erregelamendu bakarra), 85.21 eta 103.27 artikuluetan dioenez, frogatzen bada nekazari batek, erauzteagatiko prima edo berregituraketa laguntzeko programen ondoriozko laguntza ordaindu eta ondoko hiru urteetako edozein unetan ez dituela bere ustiategian 1782/2003 Erregelamenduaren (EE) 3.etik 7.era bitarteko artikuluetan aipatzen diren kudeaketako legezko betekizunak eta nekazaritzako zein ingurumeneko baldintza egokiak betetzen, laguntzaren zenbatekoa, nekazariari zuzenean leporatzen ahal zaion ekintza edo omisioagatik bete ez bada, hein batean edo erabat murriztu edo ezereztuko dela, zein den hutsegitearen larritasuna, hedadura, iraupena eta errepikapena, eta nekazariak itzuli egin beharko du, bidezko bada, aipatu xedapenetan ezarritakoaren arabera.

Batzordeak 2009ko azaroaren 30ean emandako 1122/2009 (EE) Erregelamenduak arauak ezartzen ditu Kontseiluaren 73/2009 (EE) Erregelamendua garatzeko, erregelamendu horrek nekazarientzako zuzeneko laguntzetarako ezartzen dituen baldintzei, moduluei eta kudeaketa eta kontrol sistema integratuei dagokienez, eta Kontseiluaren 1234/2007 (EE) Erregelamendua garatzeko, mahastizaintza eta ardogintzaren sektorearentzat ezarritako laguntza araubidearen baldintzei dagokienez. Orobat, kudeaketako legezko betekizunak eta nekazaritzako zein ingurumeneko baldintza egokiak ez betetzeagatik murrizketak eta bazterketak erabakitzeko oinarriak ezartzen ditu.

Kontseiluaren 2005eko irailaren 20ko 1698/2005 (EE) Erregelamenduak, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bidez (LGENF) landa garapenari laguntzeari buruzkoak, ezartzen duenez, 36. artikuluaren a) letrako i) ataletik v) atalera eta b) letrako i), iv) eta v) ataletan ezarritako laguntzen onuradunek 73/2009 (EE) Erregelamenduaren 5. eta 6. artikuluetan eta II. eta III. eranskinetan agintzen diren kudeaketako legezko betekizunak eta nekazaritzako zein ingurumeneko baldintza egokiak bete beharko dituzte ustiategi osoan.

Batzordearen 2011ko urtarrilaren 27ko 65/2011 (EE) Erregelamenduak Kontseiluaren 1698/2005 (EE) Erregelamendua aplikatzeko xedapenak ezarri zituen, landa garapenerako laguntza neurriak hartzeko kontrol prozeduraren eta baldintzen aplikazioari buruz. Erregelamendu horren 19. artikuluan aipatzen da landa garapenerako programetan ongarriak eta produktu fitosanitarioak erabiltzeko ezarri diren gutxieneko beharkizunak bete behar direla nekazaritzako ingurumenerako laguntzak jasotzeko.

Apirilaren 3ko 486/2009 Errege Dekretuak 3. artikuluan ezartzen ditu Europako Batasuneko erregelamendu horrek aipatzen dituen kudeaketako legezko betekizunak eta nekazaritzako zein ingurumeneko baldintza egokiak. Dekretu horrek ezarri ditu nekazaritzako politika bateratuaren esparruan zuzeneko laguntzak jasotzen dituzten nekazariek, landa garapeneko laguntza zehatz batzuen onuradunek eta mahastiak berregituratu eta moldatzeko eta erauzteagatiko prima laguntzeko programen arabera laguntzak jasotzen dituzten nekazariek bete behar dituzten kudeaketako legezko betekizunak eta nekazaritzako zein ingurumeneko baldintza egokiak. Halaber, Errege Dekretu horrek gutxieneko eskaera-maila ezartzen du lurralde nazional guztirako. Hala ere, oinarrizko araudia izanik, badu aski malgutasun tokian tokiko baldintzetara moldatzeko. Urtarrilaren 23ko 202/2012 Errege Dekretuaren bidez, nekazaritzarako eta abeltzaintzarako zuzeneko ordainketak 2012tik aurrera aplikatzeari buruzkoa, ur-ibilguen bazterretan babes zerrendak sortu ziren.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak otsailaren 8an emandako 29/2007 Foru Aginduaren bidez, NBEUFek finantzaturiko laguntzak kudeatzeko prozedura ezarri zen.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak otsailaren 8an emandako 30/2007 Foru Aginduaren bidez, LGENFrekin batera finantzaturiko landa garapenerako laguntzak tramitatzeko prozedura ezarri zen.

Apirilaren 11ko 144/2008 Foru Aginduaren bidez, kontrolerako agintaritza eskudunak izendatu ziren, nekazaritzako politika bateratuaren esparruan zuzeneko laguntzak eta landa garapenerako laguntzak emateko baldintzei dagokienez. Foru agindu horren 3. artikuluak Landa Garapeneko eta Ingurumen Departamentuaren baldintzen arloko eginkizunen artean ezartzen du nekazariei kudeaketako legezko betekizunen eta nekazaritzako zein ingurumeneko baldintza egokien zerrenda ematea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. artikulua. Xedea eta aplikazio eremua.

1. Foru agindu honen xedea da Nafarroako Foru Komunitateko eremuan finkatzea kudeaketako legezko betekizunen eta nekazaritzako zein ingurumeneko baldintza egokien zerrenda zehatza, aurrerantzean baldintzazkotasun beharkizunak, nekazaritzako politika bateratuaren esparruan zuzeneko laguntzen araubideei aplikagarri zaizkien xedapen komunak ezartzen dituen 2009ko urtarrilaren 19ko Kontseiluaren 73/2009 (EE) Erregelamenduak aipatzen dituenak, hain zuzen. Era berean, Batzordeak 2011ko urtarrilaren 27an emandako 65/2011 (EE) Erregelamenduaren 19. artikuluak aipatzen dituen ongarriak eta produktu finosanitarioak erabiltzeko gutxieneko baldintzak ezarriko ditu.

2. Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean dauden ustiategietako azalera eta instalazio guztietan aplikatuko da, ustiategietako titularrek laguntza-araubide hauetako batean aurkeztutako laguntzen eskaeren ondorioz ordainketak jaso badituzte:

  1. 73/2009 (EE) Erregelamenduaren I. eranskinean bildutako zuzeneko laguntzak.

  2. Landa garapenerako programaren laguntzak, 1698/2005 (EE) Erregelamenduaren 36. artikuluaren a) letrako i) ataletik v) atalera sartutakoak:

    ia) Mendiko eskualdeetarako konpentsazioko kalte-ordainak.

    iia) Mendikoak ez diren eskualdeetarako konpentsazioko kalte-ordainak.

    iiia) "Natura 2000" laguntza, onura publikoko Urbasa eta Andia mendietako artzaintza iraunkorrerako.

    iva) Nekazaritza ekologikorako laguntzak.

    iva) Abeltzaintza ekologikorako laguntzak.

    iva) Galtzeko zorian dauden arrazak mantentzeko eta sustatzeko laguntzak.

    iva) Nekazaritzako ingurumen arloko laguntzak, estepa eremuetan.

  3. Landa garapenerako programaren laguntzak, 1698/2005 (EE) Erregelamenduaren 36. artikuluaren b) letrako i), iv) eta v) ataletan sartutakoak:

    ib) Alorretan lehenengo oihantzea mantentzeko laguntzak.

    ib) Alorretan lehenengo oihantzea egitearen ondoriozko errenta galerarako laguntzak.

  4. Mahastiak berregituratu eta moldatzeko eta erauzteagatiko prima laguntzeko programen arabera jasotako laguntzak, 1234/2007 (EE) Erregelamenduan bildutakoak.

    2. artikulua. Baldintzazkotasun beharkizunak.

    1. 1. artikuluan aipatzen diren nekazariek Nafarroako Foru Komunitatean dituzten ustiategietan bete beharko dituzte foru agindu honen I. eranskinean azaltzen diren baldintzazkotasun beharkizunak, eta, bidezkoa bada, ongarriak eta produktu fitosanitarioak erabiltzeko gutxieneko baldintzak ere bai.

    2. Mahastiak berregituratu eta moldatzeko eta erauzteagatiko prima laguntzeko programen arabera laguntzak jaso dituztenek laguntza jaso eta hurrengo hiru urteetan izanen dute betebeharra.

    3. Ongarriak eta produktu fitosanitarioak erabiltzeari buruz bete beharreko gutxieneko beharkizunek 1698/2005 (EE) Erregelamenduaren 36. artikuluaren a) letrako iv) ataleko laguntzak eskatu dutenengan bakarrik dute eragina.

    3. artikulua. Kontrol plana.

    Baldintzazkotasuna betetzen ote den kontrol egokia egiten dela bermatzeko, urtero kontrol plan bat onetsiko da eta bertan ezarriko dira, besteak beste, lagina aukeratzeko sistema eta baldintzazkotasun beharkizunak betetzen ote diren egiaztatzeko modua.

    4. artikulua. Murrizketak aplikatzea.

    1. Urte horretan, foru agindu honen 1. artikuluak aipatzen dituen araubideetako batean laguntza eskatu zuen pertsonari leporatzen ahal zaion egite edo ez-egite baten ondorioz baldintzazkotasun beharkizunak ez badira betetzen, Batzordearen 2009ko azaroaren 30eko 1122/2009 (EE) Erregelamenduaren 70., 71., 72. eta 77. artikuluetan eta Batzordearen urtarrilaren 27ko 65/2011 (EE) Erregelamenduaren 19.2. eta 21. artikuluetan ezarritako murrizketak edo bazterketak aplikatuko dira, eta kontuan hartuko da, betiere honako hauek aintzat hartuz: foru agindu honen I. eranskinean aurreikusten diren baldintzazkotasun beharkizunak aplikatzeko eremua zein den, murrizketak eta bazterketak aplikatzeko NBEFren zirkularretan agertzen diren irizpideak eta ez-betetzeen larritasuna, hedadura, iraupena eta errepikapena.

    Baldintzen arloko kontrol baten ondorioz atzematen direnak ez-betetzeak izanen dira, baita beste kontrol batzuen ondorioz atzematen direnak ere.

    Zer beharkizun ez den bete, hartarako kontrol agintaritza gisa esleitu gabeko unitate batek atzematen baditu ez-betetzeak, apirilaren 11ko 144/2008 Foru Aginduan xedatutako esparruan, Nekazaritza Zerbitzuari eman beharko dio haien berri hark kontrol agintaritza eskudunari igor diezaion eta azken horrek haien larritasuna, hedadura eta iraupena balora ditzan. Aipatu foru aginduak zuzeneko laguntzetarako eta landa garapeneko laguntzetarako baldintzen arloko kontrol...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR