118/2012 FORU AGINDUA, martxoaren 13koa, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariaren ekainaren 12ko 317/2007 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez, Landa Garapenerako 2007-2013 Programaren barruan toki-erakundeek sustatzen dituzten baso jardueretarako laguntza araubidea ezarri zen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Gobernuak, 2007ko ekainaren 4ko Erabakiaren bidez, toki-erakundeek sustatutako baso laguntzen neurrirako banakako ebaluazioko araubideko laguntzak ematea baimendu zuen.

Laguntzak Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariaren ekainaren 12ko 317/2007 Foru Aginduaren bidez ezarri ziren. Gero, 2008. urtean, foru agindu hori aldatu zen, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren ekainaren 19ko 322/2008 Foru Aginduaren bidez.

Lau kanpaina igaro dira eta beharrezkoa da foru agindua berriro aldatzea, helburu hauekin: beste laguntza modalitate bat sartzeko, gastu jakin batzuk diru-laguntza jaso dezaketen gastuetatik kanpo uzteko, diru-laguntza espediente eta ekintza jakin batzuetara mugatzeko, foru aginduak ezartzen dituen baldintzak azken urteetan izan diren lege aldaketa orokorretara egokitzeko eta foru agindua Foru Komunitatearen egoera ekonomiko berrira egokitzeko.

Laguntza deialdi honen oinarriak luzeak eta zabalak dira eta, horregatik, oinarri jakin batzuen aldaketak sartzeaz gain, bidezkoa da azken urteetan izandako aldaketak biltzen dituen testu bategina onestea, oinarrien kontsulta eta erabilera errazteko.

Baso lanetarako laguntzen onura publikoa edo interes soziala Nafarroako Baso Ondarea Babestu eta Garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legea aldatu zuen otsailaren 21eko 3/2007 Foru Legean oinarritzen da. Lege horretan ezartzen da Nafarroako Foru Komunitateko administrazioak, dagozkion aurrekontu mugen barnean, laguntza teknikoa eta ekonomikoa emanen diela mendi edo baso lur publiko nahiz pribatuen titularrei.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariaren ekainaren 12ko 317/2007 Foru Agindua eta hori aldatzen duen Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren ekainaren 19ko 322/2008 Foru Agindua aldatzea. Foru agindu haren bidez, toki erakundeek sustatzen dituzten baso jardueretarako laguntza araubidea ezarri zen. Honako oinarri hauek aldatu dira:

-Bigarren oinarria: diru-laguntzen modalitateak.

-Hirugarren oinarria: diru-laguntzen zenbatekoa.

-Laugarren oinarria: laguntzetarako eskaerak.

-Bosgarren oinarria: baso eta ingurumen baimena eta diru-laguntzei buruzko informazioa.

-Seigarren oinarria: lanen amaiera.

-Bederatzigarren oinarria: diru-laguntzen kontrola.

-Hamargarren oinarria: baso-berritzeak.

-Hamaikagarren oinarria: oihangintzako lanak (makaldietakoak izan ezik).

-Hamabigarren oinarria: basabideak egin eta hobetzea.

-Hamazazpigarren oinarria: eman daitezkeen gehieneko diru-laguntzak (inbertsioaren portzentajea).

-Hamazortzigarren oinarria: diru-laguntza jaso dezaketen ekintzen deskriptorea.

-II. eranskina: Toki-erakundeen zerrenda, mendi katalogatuen modulua aplikatzeko.

-III. eranskina: Natura Sareko neurrien zerrenda.

2. Toki-erakundeek sustatzen dituzten baso lanetarako laguntza araubidearen oinarri arautzaileen testu bategina onestea. Testua foru agindu honen eranskinean ageri da.

3. Foru agindu hau Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari eta Plangintza eta Laguntza Atalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan. Foru aginduak argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra eta laguntzak emateko ebazpen berariazkorik jaso ez duten espedienteei aplikatuko zaie.

Foru agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratzen denetik hilabeteko epean, 4/1999 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz (lege horrek Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen).

Administrazio Publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea galarazi gabe, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Iruñean, 2012ko martxoaren 13an.-Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilaria, Lourdes Goicoechea Zubelzu.

ERANSKINA

Toki-erakundeek sustatzen dituzten baso lanetarako laguntzen oinarri arautzaileen testu bategina. Laguntza horiek Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariaren ekainaren 12ko 317/2007 Foru Aginduaren bidez ezarri ziren. Foru agindu hori gero aldatu zen, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren ekainaren 19ko 322/2008 Foru Aginduaren bidez.

  1. kapitulua

    Lehena.-Xedea eta aplikazio eremua.

    1. Deialdiaren xedea da Nafarroako mendietan baso jarduerak eta Kontseiluak 1992ko maiatzaren 21ean habitat naturalak, basa fauna eta flora zaintzeari buruz emandako 92/43/EEE Zuzentarauan ezarritako jarduketak sustatzeko laguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra ezartzea.

    2. Foru agindu honetan aurreikusitako diru-laguntzen onuradun izan daiteke Nafarroako Foru Komunitateko lurraldeetan baso lanak egiteko diru-laguntzak eskatzen dituen Nafarroako edozein toki-erakunde.

    Bigarrena.-Diru-laguntzen modalitateak.

    1.-A modalitatea: mendiaren kudeaketa iraunkorrerako diru-laguntzak.

    A.1. Baso-berritzeak:

    -Baso-berritzea egitea.

    -Itxiturak eta banakako beste babes sistema batzuk.

    -Baso-berritzea egin eta lehenbiziko bost urteetan egin behar diren mantentze-lanak, hala nola, hutsartek betetzea eta landaredi lehiakideak kontrolatzea.

    A.2. Oihangintzako lanak (makaldietakoak izan ezik):

    -Bakantzeak (balio gabeko zuhaitzen mozketak edo/eta baso biomasarakoak).

    -Kimaketak.

    -Basogintza prebentiboa.

    -Itxiturak ezartzea eta hobetzea, mendia berez birsortzeko.

    -Itxiturak eta beste babes batzuk kentzea.

    -Lur-lantzeak eta sastrakak garbitzea, berezko birsortzeari laguntzeko.

    -Sastrakak garbitzea zuhaitzik gabeko guneetan, suaren ordez, edo suteei aurrea hartzeko neurriak.

    -Hondakinak ezabatzea.

    A.3. Basabideak egin eta hobetzea:

    -Bidearen kaxa irekitzea (sestretara egokitzea, lurra trinkotzea, eta arekak irekitzea eta profilatzea barne).

    -Lur-berdinketa hobetzea (sestretara egokitzea eta lurra trinkotzea barne).

    -Arekak egitea eta garbitzea.

    -Zeharkako drainadurarako azpiegiturak, lur gainekoak eta lur azpikoak, eta areka gaineko pasabideak eta sakanguneak.

    -Harri-lubetak eta ezpondak egonkortzeko bestelako sistemak.

    -Zabor-legarrezko edo antzeko zoladura.

    -Zurezko atakak.

    Azaldutakoaz besteko lanak ez dira diru-laguntzen xede izanen, horiek egitea presakoa eta beharrezkoa ez bada. Salbuespenez, landa-zubiak diruz laguntzen ahal dira. Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuak berariazko txostena emanen du lanak egitea presakoa eta beharrezkoa den zehazteko, eta memoria edo proiektu teknikoa prestatzen duen teknikariaren justifikazioa baloratuko du bertan.

    Udal tasekin kargatzen diren azpiegiturak sortzeko ez da diru-laguntzarik emanen, eta, eman baziren, itzultzeko eskatzen ahalko da, baldin eta, Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuaren ustez, tasa horiek azpiegitura horietaz baliatzen den eremuaren baso-kudeaketa eragozten badute.

    A.4. Basoko beste ondasun material batzuen (fruitu, onddo, hazi, landare aromatiko eta sendabelarrak) berezko produkziorako gaitasuna hobetzeko ekintzak.

    2.-B modalitatea: biodibertsitatea.

    Basoko ekosistemaren biodibertsitatea zaindu eta hobetzeko helburua duten ekintzetarako diru-laguntzak:

    1. Espezie katalogatuetarako basoko habitata kontserbatzeko ekintzak.

    2. Heskaiak landatu eta mantentzea.

    3. Herrilurretako zuhaizti partikular apartekoa eskuratzea, toki-erakundeen ekimenez babestu beharrekoak direnean.

    4. Landaketak egitea ibai bazterretan, haien lehenbiziko bost metroetan, A.1. modalitatean xedatutakoari jarraikiz.

    3.-C modalitatea: paisaiari eta olgetari loturiko alderdiak:

    Basoetako paisaiari eta olgetari loturiko alderdiak zaindu eta hobetzeko beharrezkoak diren ekintzetarako diru-laguntzak:

    1. Ilarako landaketak.

    2. Mendietan basogintzako eta olgetako erabilerak arautzeko beharrezkoak diren ekintzak.

    3. Olgetako erabilerako beharrezkoak diren azpiegiturak.

    Salbuespenak:

    -Aisiarako eremuen mantentze-lan soilak ezingo dira diruz lagundu.

    -Modalitate honetako lanak ez dira diru-laguntzaren xede izanen ez badira osotara basoan egiten, salbu basoetako nekazaritzako alderdietan egiten diren ilarako landaketen kasuan.

    -Ingurumen arloko hornidura eta zabalkunderako jarduerak ez dira diruz lagunduko.

    -Seinalizazio elementuak, altzariak eta abarrak ez dira diruz lagunduko, salbu eta haien osagai nagusia egurra den.

    4.-D modalitatea: dokumentazio teknikoa egitea eta obra zuzendaritzak.

    D.1. Dokumentazio teknikoa egitea:

    -Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuak onetsitako jarduerak gauzatzeak duen prezio guztiaren %3koa izanen da diru-laguntza, eta diru kopuru horrek ez du gaindituko dokumentazioa prestatzeak izan duen kostu erreala.

    -Eskaera eta jarduketen gauzatzearen ziurtagiria (dokumentazio teknikoa barne) horretarako prestatu diren euskarri informatikoa (GAMA aplikazioa) erabiliz aurkezten badira, modalitate honetarako diru-laguntzari prezio guztiaren %3ren %1 gehituko zaio.

    -Dokumentazio teknikoari dagokion diru-laguntza ordainduko da baldin eta espedientean sartutako beste ekintza bat, gutxienez, ordaintzen bada.

    D.2. Obra zuzendaritza.

    -Proiektua eskatzen den guztietan, lanen zuzendaritza teknikoa ezarri behar du eskatzaileak.

    -Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuak azkenik onetsitako jarduerak gauzatzeko prezio likidatuaren %4koa izanen da diru-laguntza. Zenbateko hori ez da inola ere benetako kostua baino handiagoa izanen.

    -Diru-laguntza jaso ahal izateko, obra zuzendaritza 15. artikuluan zehazten den moduan egin beharko da.

    D.3. Mendietako Baso-kudeaketa Iraunkorraren Ziurtagiria mantentzea:

    -Mendi ziurtagiridunak dituzten toki-erakundeek Mendietako Baso-kudeaketa Iraunkorraren Ziurtagiria...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR