390/2009 FORU AGINDUA, abuztuaren 5ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, nekazaritzako lanbide erakundeei diru-laguntzak emateko arauak ezarri eta 2009ko laguntzen deialdia onesten duena. Diru-laguntzak nekazaritzako ustiategien titularrak eta haietan lan egiten dutenak enpresaren kudeaketarako eta komunikazio elektronikorako teknologia berrietan (IKTak) trebatzeko laguntza teknikoa emateko jardueretarako dira.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateak, bere foru araubideari esker, eskumen osoa du nekazaritza eta abeltzaintza gaietan, ekonomiaren antolamendu orokorraren arabera, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 50.1.a) artikuluak ezartzen duenez.

Lege organiko horren 56.1.a) artikuluan xedatutakoaren arabera, jarduera ekonomiko orokorraren oinarriekin eta haren antolaketarekin bat, Nafarroaren barruan jarduera ekonomikoa planifikatu eta garapen ekonomikoa sustatzeko eskumen osoa Nafarroako Foru Komunitateari dagokio.

Testuinguru horretan nabarmentzen da nekazaritzaren produkzio sistema eta ereduen bilakaerak nekazaritza ustiategien behar eta eskariak aldarazi dituela, bereziki antolaketa sistemei dagokienez, produkzio eta merkataritza prozesuaren eraginkortasun tekniko eta ekonomikoa ahalik eta handiena izan dadin.

Horrela, ezinbestekotzat jotzen da egungo egituren egokitzapena eta birmoldaketa sustatzea, eta horretarako nekazaritza ustiategiei eta nekazaritzako enpresaburuei enpresa kudeaketaren, komunikazioaren, informazio-sareetako sarbidearen eta kudeaketa eta komunikaziorako sistema elektronikoen (IKTak) inguruko gai guztietan laguntzeko ekimenetarako laguntzak ezarri behar dira.

Trebakuntzak ondorio onak sortzen ditu gizarte osoarentzat; izan ere, trebakuntzari esker langile kualifikatuen kopurua handitzen da eta lehiakortasuna hobetzen, eta gainera enplegu arloko estrategiarako garrantzitsua da.

Orobat, trebakuntza, linean ikastea barne (e-learning), ezinbestekoa da ezagutza (izugarrizko garrantzia duen ondare publikoa) sortzeko, eskuratzeko eta hedatzeko.

Kontuan izanik onuragarria dela nekazaritzako ustiategiek titularren zein langileen trebakuntzan inbertitzea, batez ere ezagutza "orokorren" trebakuntzan, egokitzat jo da laguntza ekonomikoak ezartzea trebakuntza hori sustatzeko, batez ere enpresa kudeaketarako, komunikazioetarako eta informazio-sareetako sarbiderako teknologia berrietan eta kudeaketa eta komunikaziorako sistema elektronikoen (IKT) inguruko gai guztietan.

Funtsean hiru helburu lortu nahi dira:

  1. Nekazaritza enpresaburuek komunikazio telematikoko sistemak erabiltzea eta informazio sareetan sartzea sustatzea.

  2. Batera kudeatzeko sarea sortuko duten sistema informatizatu eta monitorizatuetara sarbidea ziurtatzea.

  3. Nekazaritzaren sektorean goi teknologiako sistemak sartuko direla ziurtatzea; hots, nekazaritza modernoaren eskariei erantzuteko fidagarriak eta egokiak direnak, bai informazio sareetako sarbideari dagokionez bai kudeaketa sistemei, aholkularitzari eta bezeroarentzako zerbitzuei dagokienez, IKTBak ezartzeko oinarri gisa.

    Xede horiek Nafarroako Nekazaritzaren Plan Estrategikoan (2006an onetsian) ageri diren helburuei lotuta daude, bereziki "Nekazaritzako egiturak eta azpiegiturak" izeneko 1. ardatz estrategikoan ageri direnei, non bi helburu nagusi zehazten baitira eta horietan sartzen foru agindu honetan ezarritakoa kontuan hartzen duten jarduketa ildoak eta neurriak: 1. helburua: "Ustiategien egokitzapena eta birmoldaketa sustatzea", 1.2. ildoa "Ustiategien dimentsioak aldatzen laguntzea, bereziki elkarteak sortzeari laguntza emanez", L. 1.2. B azpi-ildoa ''Zerbitzuak batera erabiltzea'', eta 4. helburua: "Ustiategien lehiakortasuna hobetuko duten zerbitzuak bultzatzea", L.4.1. ildoa "Ustiategiei laguntzeko zerbitzuak sustatzea, labore motak eta abeltzaintza errentagarriek dituzten eskari berezi eta berrietarako eta dibertsifikaziorako" eta L.4.2 ildoa "Kooperatibismoaren eboluzioari laguntza ematea", L.4.2.A azpi-ildoa "Kooperatiben lanari laguntzea, zerbitzuak ematen dituzten aldetik".

    Helburu horiek lortzeko ezinbestekoa da botere publikoek parte hartzea eta laguntzak ematea nekazaritzako lanbide erakundeei nekazaritzako ustiategien titularrak eta haietan lan egiten dutenak enpresaren kudeaketarako, komunikaziorako eta informazio-sareetako sarbiderako sistema informatikoak erabiltzen trebatzeko laguntza teknikoa eman dezaten.

    Inbertsio horien errentagarritasuna ziurtatzeko, komeni da diru-laguntza horiek nekazaritzako lanbide erakundeetara bideratzea, hain zuzen ere zerbitzu koordinatu eta zentralizatua eskainiz, diru-laguntza osoko zerbitzuak emateko erabiltzen dela bermatzen duten erakundeetara, eta horrela nekazari partikularra zerbitzu horren azkeneko onuradun bakarra izanen da.

    Deialdi honetako laguntzak Batzordeak 2006ko abenduaren 15ean emandako 1857/2006 (EE) Erregelamenduaren 15. artikuluan xedatutakoaren araberakoak dira. Erregelamendu hori nekazaritzako produktuak ekoizten dituzten enpresa txiki eta ertainetarako Estatuko laguntzei Tratatuaren 87. eta 88. artikuluak aplikatzeari buruzkoa da, eta 70/2001 (EE) Erregelamendua aldatu du (2006-12-16ko EEAO-L, 358).

    Foru agindu honi Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatuko zaio.

    Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR