311/2008 FORU AGINDUA, ekainaren 17koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emaniko ekainaren 12ko 319/2007 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez, eragile eta elkarte pribatuek sustatutako oihaneko jardueratarako laguntzen araubidea ezarri zen 2007-2013ko aldirako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak, ekainaren 12an emaniko 319/2007 Foru Aginduaren bidez, eragile eta elkarte pribatuek sustatutako oihaneko jardueratarako laguntzen araubidea ezarri zuen 2007-2013ko aldirako.

Haren aplikazioa ezarri zenetik kanpaina bat iragan delarik, beharrezkoa da zenbait aldaketa egitea laguntzen araubidea eraginkorragoa izan dadin, besteak beste honakoak:

  1. Beharrezkoa da espediente bakoitzean diru-laguntza jaso dezaketen gehieneko zenbatekoen muga kentzea, laguntza hauen xedea oihan jarduera sustatzea delako. Zenbatekoak mugatzeak oihan jabe aktiboenen jarduteko gaitasuna murriztea dakar. Horrez gain, eskaerak banakako ebaluazioaren sistemaren bidez tramitatzeak bermatzen du gehieneko zenbateko hori kentzeak ez duela ekarriko aurrekontu kreditu faltaren ondorioz eskatzailerik kanpoan gelditzea.

  2. Eskaera bat aurrekontu ekitaldi batean edo beste batean sartzeko epeak aldatu behar dira, edozein espedienteren tramitazioan eraginkortasun administratiboa hobetze aldera.

  3. Titularrek aldez aurretik izan behar dute prozeduraren inguruko zenbait konturen berri, espedientean sartutako jarduketak antolatzeko modua baldintzatu baitezakete.

    Horrez gain, aldaketa honek 319/2007 Foru Agindua argitaratzean egindako akats tipografikoak ere zuzenduko ditu.

    Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

    AGINDU DUT:

  4. 2007-2013ko aldirako, eragile eta elkarte pribatuek sustatutako oihaneko jardueretarako laguntzen araubidea arautzen duten oinarriak, foru agindu honen eranskinean zehaztutakoak, aldatzea.

  5. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea. Foru agindu honen aldaketa oihan jardueretarako laguntzen 2008-2009ko kanpainan eta hurrengoetan izanen da aplikatzekoa.

  6. Foru agindu hau jakinaraztea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari eta Idazkaritza Teknikoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

  7. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

    Foru agindu honen kontra administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten aldez aurreko errekerimendua egin ahal...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR