ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2021eko martxoaren 3an hartua, zeinaren bidez deklaratzen baita presakoa dela “Nafarroako Getze Galar-Espartza Galar NA-6008 errepidea zabaldu eta hobetzea” izeneko proiektuko obrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzeko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

59. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 15a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2021eko martxoaren 3an hartua, zeinaren bidez deklaratzen baita presakoa dela “Nafarroako Getze Galar-Espartza Galar NA-6008 errepidea zabaldu eta hobetzea” izeneko proiektuko obrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzeko. Lurralde Kohesiorako kontseilariak azaroaren 4an emandako 75/2020 Foru Aginduaren bidez (268. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 17koa), “Nafarroako Getze Galar-Espartza Galar NA-6008 errepidea zabaldu eta hobetzea” izeneko proiektua onetsi zen behin-behinean eta, horrekin batera, jendaurrean jarri zen proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak egindako txostenaren arabera, gaur egun NA-6008 errepidea oso trazadura mugatukoa da, bai oinplanoan bai altxaeran, eta haren zeharkako sekzioa ez da nahikoa, 1,60 metroko bi erreiko galtzada bakar bat eta gutxi gorabehera 0,10 metro zabaleko bazterbideak dituelako. Horren ondorioz sortzen den plataforma osoa 4 metro zabal baino gutxiagokoa da, ez du bermerik bazterbideen alde banatan eta areka sakonak ditu tarteka. Horrenbestez, galtzadaren zabalera ez da nahikoa, eta zirkulazioa ez da segurua, ezta erosoa ere, ez baitu apenas ahalbidetzen kontrako norabideetan ibiltzen diren bi ibilgailu pasatzea. Egoera horren ondorioz, errepide horretan ibiltzen den trafikoak bide segurtasunean duen hutsunea nabarmena da.

Gainera, Arrizabalaga eta Etxabakoitz aldera doan NA-6000 errepidearekiko bidegurutzea –Espartza Galarko hirigunetik hurbil– 57 m-ko erradiokoa den eta %6,9ko goranzko malda duen bihurgune baten ingurunean dago, Etxabakoizko norabidean, bi errepide horietara sartzeko eta ateratzeko inolako erreirik gabe.

Ezaugarri horiek guztiek istripuak izateko arrisku handia sortzen dute eremu horretan, bai ibilgailu arinen eta nekazaritzako ibilgailuen zirkulazioari dagokionez, bai erabiltzaile zaurgarriei (moto gidariak, ziklistak eta oinezkoak) dagokienez. Errepidearen funtzionamendua eta bide segurtasuna hobetzeko, zabaltzearen eta hobetzearen alde jo da eta, horregatik, gomendagarria da ahalik eta lasterren ekitea obrei. Hala, behar diren lurrak eskuratzeko tramiteak azkartzearren, nahitaezkoa da ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakotzat jotzea; hori guztia...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR