ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2017ko urriaren 25ean hartua. Honen bidez adierazten da ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela, nahitaez desjabetzeko, honako plan hau gauzatzeari dagokionez: Iruñeko “Dámaso Zabalza kaleko 1 zenbakiko eraikinetik oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia”. Proiektua Iruñeko Udalak sustatu du.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Iruñeko Dámaso Alonso kaleko 1eko eraikinaren jabeen elkarteko buruak eskaturik, Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak 2016ko azaroaren 2an hartutako erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zen “Lokaletik 7,82 m² desjabetzeko plan berezia, Iruñeko Dámaso Zabalza kaleko 1eko eraikinetik oztopo arkitektonikoak kentzeko”, haren helburua izanik igogailu bat instalatzea aipatutako higiezinean. Erabaki hori 2016ko 222. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 17an.

Jendaurreko epea iraganik eta planteatu ziren alegazioak ebatzirik, 2017ko otsailaren 21eko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez onetsi zen behin betiko Iruñeko “Dámaso Zabalza kaleko 1 zenbakiko eraikinetik oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia”. Erabaki hori 2017ko 50. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 13an.

Osoko bilkuran 2017ko ekainaren 1ean hartutako erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zen oztopo arkitektonikoak kentzeko desjabetzeak ukitutako titularren, ondasunen eta eskubideen zerrenda, Iruñeko “Dámaso Zabalza kaleko 1. zenbakiko eraikinetik oztopo arkitektonikoak kentzeko plan bereziari” jarraituz. (2017ko 120. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 22koa).

Iruñeko Udalak 2017ko irailaren 7ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, behin betiko onetsi zen aipatu plan bereziak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legeak eskatzen dituen argitalpenak egin ziren. (2017ko 198. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 13koa).

Nafarroan Etxebizitzarako Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legearen 55. artikuluak babesten du Nafarroako udalek desjabetze espediente bat sustatu ahal izatea jabeen elkarteen onurarako, betiere haien helburua baldin bada irisgarritasun unibertsala bermatzeko instalazioak paratzea (kasu honetan igogailu bat) batez ere bizitegitarako erabiltzen diren eraikuntzetan.

Iruñeko Udalak aurkeztutako espedientean dago Dámaso Zabalza kaleko 1eko eraikinaren jabeen elkarteko administratzaileak sinatutako idazkia, non adierazten baitu jabeek konpromisoa hartu dutela desjabetze prozesuak ukitutako lokalaren titularrei bidezko diren kalte-ordainak ordaintzeko.

...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR