3/2012 FORU LEGEA, martxoaren 14koa, 2009-2012 Eperako Toki Inbertsioen Planari buruzko urriaren 24ko 16/2008 Foru Legea aldatu eta haren indarraldia luzatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, 2009-2012 EPERAKO TOKI INBERTSIOEN PLANARI BURUZKO URRIAREN 24KO 16/2008 FORU LEGEA ALDATU ETA HAREN INDARRALDIA LUZATZEN DUENA.

ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 61. artikuluan xedatutakoarekin bat, 2009-2012 Eperako Toki Inbertsioen Planari buruzko urriaren 24ko 16/2008 Foru Legea onetsi zen, toki entitateekiko lankidetza ekonomikorako tresna bat izan zedin, eta helburu nagusi hartuta nahitaezko udal zerbitzuak bermatzea Foru Komunitate osoan.

Azaroaren 20ko 19/2008 Foru Legeak, toki ogasunek Nafarroako tributuetan parte hartzeko funtsaren zenbatekoa eta banatzeko formula ezarri zituenak 2009tik 2012ra bitarteko aurrekontu-ekitaldietarako, Inbertsio Plan horren zuzkiduren zenbatekoak esleitu zituen.

Mendebaldeko ekonomiei eragiten dien krisi ekonomikoak, batetik, zeinak ez baititu Foru Komunitatea eta toki entitateak salbuetsi, eta toki entitateak zorpetzearen arloan arau-irizpide berriak aplikatu beharrak, bestetik, Inbertsioen Plana motelago betetzea ekarri dute.

Baliabideen kudeaketa malguagoa eta eraginkorragoa lortu eta dinamizatzeko, beharrezkoa da haren lege erregulazioa aldatzea.

Ildo horretan, foru lege honek Toki Inbertsioen egungo Planaren indarraldiaren luzapena ezartzen du, plan berria onetsi arte, eta Nafarroako Gobernuari ahalmena ematen dio baimentzeko gastu-konpromisoak hartzea eta egiazko gastuak egitea, hasieran aurreikusitako indarraldia gaindituta.

Era berean, malgutasun handiagoa ezartzen da salbuespenezko araubidean obrak sartzeko, eta, horrekin batera, aldi baterako araubide bat, obra bat egiteko bideragarritasun txostena lortuta, bideragarri deklaratu ondoren arauetan egindako aldaketen ondorioz bideraezin bilakatu diren toki entitateen kasurako.

Horrez gain, neurriak hartu dira, salbuespenezko araubidearen onuradun izan diren entitateek onura hori eskuratzeko bere gain hartu zituzten konpromisoak beteko dituztela bermatzeko.

Bestalde, Toki Inbertsioen Planari atxikitako baliabideen kudeaketa hobetze aldera, erraztu egin da entitateek konprometitutako inbertsioei uko egiteko prozedura, baztertutako inbertsioei arauak ematen zien tratamendua emanez, inbertsio horiek, hartara, Planari atxikirik jarrai dezaten.

Azkenik, baimena ematen zaio Nafarroako Gobernuari areagotu dezan urgentzia nabarmeneko eta salbuespenezko araubideko kasuetarako aurreikusitako zuzkidura, egoera horiei sortzen diren unean aurre egin ahal izateko.

Lehenengo artikulua.-Toki Inbertsioen Planaren indarraldia luzatzea.

Toki Inbertsioen Planaren indarraldia luzatu egin da, plan berri bat onetsi arte; hortaz, Toki Inbertsioen egungo Planaren funtsen kargura gastu konpromisoak hartu eta horiek baimendu ahal...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR