4/2010 ERABAKIA, urtarrilaren 28koa, Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluak hartua, Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluaren 2010eko plantilla organikoa onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

2010eko urtarrilaren 28an egindako bilkuran, Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluak hartu zuen honako:

ERABAKIA:

Uztailaren 5eko 18/2001 Foru Legeak Nafarroako ikus-entzunezkoen jarduera arautu eta Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseilua sortu zuen. Haren 32. artikuluan ezartzen da Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluaren zerbitzuan diharduten langileak Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileei aplikatzen zaien legeriaren menpe egonen direla.

Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluaren Estatutu Organiko eta Funtzionamendukoaren 15.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, plantilla organikoa onesteko eskumena Osoko Bilkurari dagokio.

2008ko uztailaren 15ean Foru Gobernuko langileen gastua geldiarazteko onetsi ziren neurrietan Nafarroako Gobernuak jarraitutako ildoarekin bat, proposatu da NIEKeko 2010. urterako plantilla organikoa ekainaren 19ko 55/2008 Erabakiaren ondoren finkaturik gelditu zen bezala onestea, inolako aldaketarik egin gabe.

Horrenbestez, 2010eko urtarrilaren 28an egindako bilkuran, Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluak hartu zuen honako,

ERABAKIA:

  1. Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluaren 2010eko plantilla organikoa, eranskinean ageri dena, onestea.

  2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2010eko urtarrilaren 28an.-Kontseiluburua, Ramón Bultó Llevat.

ERANSKINA

Funtzionarioak

LANPOSTUA

ZENBA-KIA

MAILA

ERABATEKO D.

BATERAEZ.

LANPOS-TUA

MAILAKO OS.

Administrazio Publikoko teknikaria

(Arlo juridikoa)

1

A

-

35

18,72

-

Administrazio Publikoko teknikaria

(Arlo juridikoa)

1

A

-

35

13,72

-

Goi mailako tituluduna

(kazetaria)

1

A

-

35

13,72

-

Erdi mailako teknikaria

1

B

-

35

6,15

-

Administrari laguntzailea

1

D

-

-

13,65

12

...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR