197/2012 FORU AGINDUA, apirilaren 30ekoa, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, kirol monitore edo entrenatzaile, epaile edo arbitro gisa prestatzeko ikastaroetarako norgehiagokako araubideko laguntzen deialdiaren oinarriak onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legearen 84. artikuluak ezartzen du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak prestakuntza bultzatuko duela kirol jardueren esparruan. Halaber, 85. artikuluari jarraikiz, kirol arloko zerbitzu teknikoetan aritzeko ezinbestekoa da kasuko titulazioaren jabe izatea, kirol gaietan indarra duten arauekin bat.

Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak egiaztatu du, batez ere Nafarroako Kirol Jokoetan, parte hartzen duten kluben entrenatzaile eta laguntzaile askok ez dutela kirol arloko inolako titulaziorik, eta horrek ondorioa duela egiten den kirolaren kalitatean. Egoera hori kezkagarria da Foru Komunitateko Kirol Administrazioarentzat, gure arau juridikoetan babes berezia duen biztanle talde bat ukitzen baitu, hau da, adingabeak. Hori horrela, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak "Kirolean hasteko prestatzailea" izeneko plan bat sortu du, Nafarroako Kirol Jokoetako kirol ekipoen eta taldeen entrenatzaileei prestakuntza estandar bat eta gutxieneko titulazioa emateko.

Era berean, maila desberdinetan kirol monitore edo entrenatzaileen, epaileen edo arbitroen prestakuntza sustatzea gure komunitatean garatzen diren kirol programak eta jarduerak hobetzeko bide zuzena da.

Azaldutakoaren ondorioz, bidezkotzat jotzen da kirol monitore edo entrenatzaile, epaile edo arbitro gisa prestatzeko laguntzetarako deialdia egitea, ikusitako akatsak zuzentzeko eta kirol irakasketen kalitatea hobetzeko.

Jarduketa horrek lehentasuna izan behar du prestakuntzaren beheko mailetan eta, bereziki, kirolean hasteko prestatzaileari dagokionez, kontuan hartuta zer lotura duen adingabeentzako kirol jardueren programekin, zeinen adierazgarri nagusia Nafarroako Kirol Jokoak baitira.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 24ko 136/2011 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak kirol monitore edo entrenatzaile, epaile edo arbitro gisa prestatzeko ikastaroetarako laguntzen deialdia onestea, foru agindu honen 1., 2. eta 3. eranskinetan ezarri diren oinarriei jarraikiz. Kontuan hartu behar da laguntza hauek ematea, betiere, aurrekontuan diru-izendapena izatearen menpe dagoela.

  2. Diru-laguntza emateko oinarri arautzaileak onestea. Foru agindu honen 1., 2. eta 3. eranskinetan jaso dira, eta maila bakoitzean laguntzen zenbatekoa zehazteko prozedura barne dute.

  3. 35.000 euroko gastua baimentzea, 2012ko gastuen aurrekontuko "Kirol jarduerak sustatzeko laguntzak" izeneko 940002-95100-4809-336100 kontu-sailaren kargura.

    Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ebazpen bidez handitzen ahalko da deialdi honetarako baimendutako gastua, aurrekontuan dagoen erabilgarritasunaren arabera eta Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean ezarritakoari jarraituz.

  4. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

  5. Foru agindu hau igortzea Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuari, Kirol Zuzendariordetza Nagusiari eta Administrazio eta Kudeaketa Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

    Iruñean, 2012ko apirilaren 30ean.-Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Elena Torres Miranda.

  6. ERANSKINA

    Oinarriak

  7. Xedea eta denbora-eremua.

  8. -Kirol monitore edo entrenatzaile, epaile edo arbitro gisa prestatzeko ikastaroetarako laguntzen araubidea ezartzea du xede deialdi honek, ikastaro horiek Nafarroako kirol federazioek edo Nafarroako Kirolaren eta Jarduketa Fisikoaren Institutuak, haiekin edo Nafarroako toki erakundeekin batean, sustatuak izanik. Deialdi honen xede dira, halaber, Nafarroatik kanpoko beste kirol federazio batzuek kirol monitoreak edo entrenatzaileak prestatzeko sustatzen dituzten ikastaroetarako laguntzak.

  9. -Deialdiaren baldintzak beterik, irakastaldia 2011ko azaroaren 1etik 2012ko ekainaren 15era bitarte bukatu duten ikastaroetarako laguntzak eskatzen ahalko dira. Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko kontseilariaren apirilaren 1eko 118/2011 Foru Aginduaren bidez onetsitako 2011ko deialdian behar zen garaian eta moduan aurkeztutako eskaerak aintzat hartzen ahalko dira, aurrekontuko kredituaren eskasiagatik ezetsi zirenak, hain zuzen. Eskaera horiek deialdi honen irizpideen arabera baloratuko dira, beste eskaera bat...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR