197/2012 FORU AGINDUA, maiatzaren 12koa, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariak emana. Honen bidez deialdia onesten da Nafarroako toki entitateetako A taldeko kontu-hartzaileen lanpostuetan aritzeko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak ematen duen gaikuntza lortzeko eta lanpostu horietan oposizio-lehiaketa bidez sartzeko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak 245. artikuluan zehazten du, Nafarroako toki entitateetan kontu-hartzaile gisa jarduteko beharrezkoa dela Foru Komunitateko Administrazioak ematen duen gaikuntza edukitzea. Hori lortzeko, oposizio bidez edo oposizio-lehiaketa bidez eginen den deialdia gainditu beharko da txanda irekian.

Horri dagokionez, aipatutako 6/1990 Foru Legea aldatzen duen martxoaren 17ko 4/2011 Foru Legearen laugarren xedapen iragankorrak xedatzen du ezen, foru lege horren datatik aurrera, kontu-hartzaileen lanpostuetarako gaikuntza lortzeko eta lanpostu horietan sartzeko onesten diren lehenengo hiru deialdiak oposizio-lehiaketa bidez eginen direla.

Bestalde, 6/1990 Foru Legeak ezartzen du deialdietako oinarriak eta programa eta merezimendu-baremoak toki administrazioaren arloan eskumena duen Nafarroako Gobernuko departamentuak onetsiko dituela, toki administrazioaren ordezkarien parte-hartzea kontuan hartuta, eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileak Sartzeko Erregelamenduan ezarritako zehaztapenekin bat.

Prozedura honen bidez bete nahi diren lanpostuak hauek dira: hutsik gelditu direnak Nafarroako toki entitateetako A taldeko kontu-hartzaileen lanpostu hutsak gaikuntza duten funtzionarioen arteko merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzeaz betetzeko egin den prozesuan, betiere Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 242.2.a) artikulutik 244 (bis).1.a) artikulura bitarte jasotzen diren kasuetan.

Horrenbestez, bidezkoa da deialdia egitea Nafarroako toki entitateetako A taldeko kontu-hartzaileen lanpostuetan aritzeko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak ematen duen gaikuntza lortzeko eta lanpostu horietan sartzeko.

Horregatik guztiagatik, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.e) artikuluaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzeko, uztailaren 1ean emandako 10/2011 Foru Dekretuaren bidez eta Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen abuztuaren 24ko 128/2011 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Nafarroako toki entitateetako A taldeko kontu-hartzaileen lanpostuetan aritzeko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak ematen duen gaikuntza lortzeko eta lanpostu horietan oposizio-lehiaketa bidez sartzeko deialdi hau onestea. Arau hauetan arlo horren gainean xedatutakoari jarraikiz eginen da deialdia: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren Testu Bategina, hura garatu eta betearazteko emandako Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuak betetzeko Erregelamendua, aplikagarri diren gainerako arauak eta deialdiaren oinarriak.

  2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

    OINARRIAK

  3. -Deialdiaren xedea.

    1.1. Deialdi honen xedea da Nafarroako toki entitateetako A taldeko kontu-hartzaileen lanpostuetan aritzeko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak ematen duen gaikuntza lortzea eta lanpostu horietan sartzea.

    1.2. Behar den gaikuntza lortzen dutenek deialdi honetan eskura ditzaketen A taldeko kontu-hartzaileen lanpostu hutsak IV. eranskinean ageri dira.

    1.3. Deialdi honen xedea da, orobat, izangai zerrenda batzuk prestatzea, toki administrazioaren arloan eskumena duen departamentuari eskatzen dioten toki entitateek administrazio araubidean kontratazioak egin ditzaten. Zerrenda horietan sartuko dira hautapen prozesuan parte hartu eta gutxienez deialdiko lehenengo ariketa gainditzen duten izangaiak. Zerrendak deialdi honen 11. oinarrian ezarritakoari jarraikiz arautuko dira.

  4. -Izangaiek bete beharreko baldintzak.

    2.1. Deialdi honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean:

    1. Espainiako nazionalitatea izatea.

    2. Hamasei urte beteta izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

    3. Hauetako ikasketa tituluren bat edukitzea, edo bakoitzari dagokion gradu-titulua, edo balio berekotzat jotzen den beste titulu bat, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean eskuratzeko moduan egotea:

      -Zuzenbideko lizentzia

      -Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentzia.

      -Ekonomiako lizentzia.

      -Aktuariotza eta Finantza Zientzietako lizentzia edo Ekonomia eta Enpresa Zientzietako lizentzia.

      Aipatutako tituluen baliokideak diren ikasketak eginak dituztela alegatzen duten izangaiek baliokidetasun hori onartzen duen lege edo erregelamenduzko xedapena aipatu beharko dute edo, bestela, baliokidetasunari buruz Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak luzatutako ziurtagiria aurkeztu.

      Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren sinestamendua eduki beharko da.

    4. Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

    5. Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitu edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

      2.2. Deialdi honen IV. eranskinean adierazitakoaren arabera, aginduz euskaraz jakin beharra ezarrita duten lanpostuetan sartzeko eskatzen den jakite-maila egiaztatzeko, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak, izangaiak eskatutako hizkuntza maila ote duen ikusteko, prestatuko dituen berariazko probak gainditu beharko dira, edo eskatutako maila duela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko da eskabidearekin batera. Horren ondorioetarako, euskara maila egiaztatzen duten titulu eta agirien baliozkotzeak egiteko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko deialdietan erabiltzeko arauz ezartzen den araubidea erabiliko da, deialdi hau argitaratzen den egunean indarra duena.

      2.3. Izendatuak izateko proposatzen diren izangaiek deialdiaren 8.2 oinarrian ezarritako epean eta moduan frogatu beharko dituzte betebehar horiek, salbu eta, 3. oinarrian adierazitakoari jarraikiz eskabidearekin batera aurkeztu behar diren agirien bidez frogatu beharrekoak.

      2.4. Kasu guztietan, izangaiek eskabideak aurkezteko epearen azken egunerako bete behar dituzte baldintza horiek, eta hautapen prozesu osoan haiek betetzen segituko dute, harik eta izendatu arte.

  5. -Eskabideak aurkeztea eta tasak ordaintzea.

    3.1. Eskabideak.

    Eskabideak deialdi honen I. eranskinean agertzen den ereduaren araberakoak izanen dira, eta haietan izangaiek adierazi behar dute betebehar guzti-guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epearen azken egunean. Eskabide-eredua Interneten bidez jaso daiteke, Nafarroako Gobernuaren Atarian -www.navarra.es-, "Enplegu Publikoa" atalean deialdiari buruz egiten den aiputik abiatuta. Zuzenean ere jaso daiteke, Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiaren erregistroan.

    Deialdian parte hartzeko eskabideak deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

    Eskabidean atzematen diren akats materialak edo egitezkoak ofizioz edo interesdunak eskaturik zuzentzen ahalko dira, noiznahi ere.

    Eskabideak aurkezteko, baliabide hauetako edozein erabil daiteke:

    A.-Bide telematikoa.

    A.1. Internet bidez, deialdi honen fitxan dagoen "Inskripzioa eta ordainketa telematikoa" izeneko estekan sartuta, Nafarroako Atariaren "Enplegu publikoa" atalean, www.navarra.es helbidean.

    Aurkezteko eta ordaintzeko modu hori ezin izanen da erabili tasak ordaintzetik salbuesten duen frogagiria aurkeztu behar denean, ezta 3.2 oinarriko Hiru zenbakian aipatzen diren kasuetan ere.

    A.2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan, Nafarroako Gobernuaren web ataritik abiatuta.

    B.-Aurrez aurre.

    Deialdian parte hartzeko eskabideak Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiaren Erregistroan aurkeztuko dira Arrieta kalea, 12, Iruña) edo Nafarroako Gobernuaren Erregistroaren beste edozein bulegotan (ikus zerrenda 2011ko 27. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 9koan), edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazi diren bideetakoren bat erabiliz.

    Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian aurkeztuko da, postako langileek, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzaten.

    3.2. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

    Eskabidearekin batera, jarraian adierazten diren agiriak aurkeztuko dira. Bide telematikoa hautatuz gero, agiriak gehienez ere 20 Mb-ekoak izanen dira eta Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoak onartzen dituen formatuak izanen dituzte. Hona agiriak:

    Bat.-Deialdi honetan ezarritako baremoaren arabera, izangaiek lehiaketaldian baloratzeko alegatzen dituzten merezimenduen frogagiriak. Horren ondorioetarako, eskabidearekin batera, aurkezten diren merezimenduak egiaztatzeko agirien zerrenda zenbakitua aurkeztu beharko da.

    Dokumentazio horren kopia soilak aurkeztea aski izanen da, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

    Bi.-Espedientea formalizatzeko eta azterketa eskubideetarako 40 euro ordaindu izanaren frogagiria. Azterketa eskubideengatiko tasa ordaindu ez bada, izangaia baztertu eginen da.

    Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:

    1. %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten pertsonek.

    2. Deialdia argitaratu aurretik hilabetez gutxienez lan eskatzaile gisa inskribaturik egon diren pertsonek. Salbuespen hori aplikatzeko baldintza izanen da inskribaturik egon diren bitartean eskaini zaizkien lan egokiei uko egin ez izatea, ezta lanbide sustapen, prestakuntza edo aldaketarako ekintzetan parte hartzeari ere, justifikatutako kasuetan izan ezik, eta, horrez gainera...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR