109/2009 FORU AGINDUA, azaroaren 24koa, Toki Administrazioko kontseilariak emana, Nafarroako toki entitateetako jarduneko idazkariak lanpostuaz jabetzeko epearen hasiera zehazten duena. Idazkariak Toki Administrazioko kontseilariaren abenduaren 27ko 509/2005 Foru Aginduaren bidez izendatu zituzten.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Toki Administrazioko kontseilariak, ekainaren 13ko 164/2005 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako toki entitateetako idazkari izateko zenbait lanpostu funtzionarioen bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Lanpostu horiek ziren Nafarroako Toki Araubidea Gaurkotzeko urriaren 29ko 11/2004 Foru Legearen lehen xedapen gehigarriak baimendutako salbuespen prozeduran hutsik gelditu zirenak. Foru agindu hura 2005eko 78. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 1ean.

Deialdi horren 9. eta 10.1 oinarriek xedatzen dutenez, Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko kontseilariak lehiaketa ebatziko zuen, eta kasuan kasuko izendapenaren ondoriozko lanpostuaz jabetzeko egun zehatz bat finkatuko.

Deialdia Toki Administrazioko kontseilariaren abenduaren 27ko 509/2005 Foru Aginduaren bidez ebatzi zen. Agindu hori 2006ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 13an. Epaileak berretsi zuen izendapen horien legezko baliozkotasuna Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 2007ko 601 eta 644 apelazio epaietan, izendapen horien kontra jarritako errekurtsoak ezetsi baitzituen.

Aipatutako 509/2005 Foru Aginduaren xedapen zatiak hauxe ezarri zuen: "Izendatuak dagozkien lanpostuez jabetzeko ekitaldia idazkari aritzeko gaikuntza salbuespen prozeduraren ondorioz lortu duten izangaien arteko lekualdatze lehiaketa ebatzi ondoren eginen da".

Konstituzio Auzitegiko Bigarren Salaren 2009ko ekainaren 1eko Epaiak zehazten du lanpostuak betetzeko salbuespen prozeduraren zenbait eduki Konstituzioaren kontrakoak direla eta horrek eragina du haren bitartez emandako gaikuntzen legezko baliozkotasunean. epai horrek ekarri ditu Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak 2009an emandako 419, 453, 464 eta 471 epaiak. Bertan, uztailaren 23ko eta 29ko eta irailaren 8ko eta 9ko datekin, hurrenez hurren, Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko kontseilariak 2005eko apirilaren 13an emandako 63, 64 eta 65 zenbakiko foru aginduak deuseztu ziren, eta baliorik eta eraginkortasunik gabe utzi. Foru agindu horiek onetsi zituzten Nafarroako toki entitateetako idazkari eta kontu-hartzaile izateko gaikuntza lortzeko deialdiak.

Erabaki judizial horien ondorioz, ezin ebatzirik geratu dira baliogabetutako deialdietako lehiaketak eta, hortaz, ezinezko egiten du 509/2005 Foru Aginduaren bidez idazkari izendatutakoen jabetza hartzea atzeratzen zuen inguruabarra betetzea.

Bestalde, erabaki pertsonalen eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR