27/2012 FORU AGINDUA, urtarrilaren 23koa, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariak emana, Nafarroako toki entitateetako B taldeko kontu-hartzaileen lanpostu hutsak gaikuntza duten funtzionarioen arteko merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzeaz betetzeko deialdia onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak, 247. artikuluan, ezartzen du gaikuntza duten funtzionarioentzat erreserbatutako lanpostuak, oro har, merezimendu lehiaketen bidez beteko direla. Lehiaketa horien deialdiak toki administrazioaren arloan eskumena duen Nafarroako Gobernuko departamentuak egin beharko ditu.

Lehiaketa horien xedea, B taldeko kontu-hartzaileen lanpostuei dagokienez, hutsik dauden lanpostuak betetzea izanen da, aipatutako foru legearen 244.2 artikuluan adierazten diren egoeran baldin badaude eta, udalen kasuan, 7.000 biztanle baino gehiago baldin badituzte. Prozedura horietan, hasiera batean iragartzen diren lanpostuez gain, horrelako lanpostuen titularrek lehiaketa honetan beste lanpostu bat lortzeagatik hutsik gelditzen diren lanpostuak ere beteko dira, betiere lehen aipatutako baldintzak betetzen badituzte.

Bestalde, aipatutako 6/1990 Foru Legean ezarritakoa betetzeko asmoz, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariaren abenduaren 30eko 829/2011 Foru Aginduaren bidez onetsi egin da arau horren 247. artikuluaren 2. eta 3. idatz-zatietan ezarritakoari jarraikiz funtzionarioen artean bete daitezkeen B taldeko kontu-hartzaileen lanpostuen behin betiko zerrenda, bakoitzari dagokion hizkuntza eskakizunaren zehaztapenak adierazita.

Horrenbestez, bidezkoa da Nafarroako toki entitateetako B taldeko kontu-hartzaileen lanpostu hutsak gaikuntza duten funtzionarioen arteko merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia onestea.

Horregatik guztiagatik, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.e) artikuluaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzeko, uztailaren 1ean emandako 10/2011 Foru Dekretuaren bidez eta Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen abuztuaren 24ko 128/2011 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1 Nafarroako toki entitateetako B taldeko kontu-hartzaileen lanpostu hutsak gaikuntza duten funtzionarioen arteko merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzeaz betetzeko deialdia onestea. Deialdia honako arau hauetan arlo horren gainean xedatutakoari jarraikiz eginen da: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren Testu Bategina, hura garatu eta betearazteko emandako Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuak betetzeko Erregelamendua, aplikagarri diren gainerako arauak eta deialdiaren oinarriak.

  1. Foru Agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

    OINARRIAK

  2. -Deialdiaren xedea.

    1.1. Deialdi honen xedea da Nafarroako toki entitateetako B taldeko kontu-hartzaileen lanpostu hutsak gaikuntza duten funtzionarioen arteko merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzeaz betetzea, zehazki, abenduaren 30eko 829/2011 Foru Aginduan adierazten direnak, deialdi honen I. eranskinean zerrendan heldu baitira.

    1.2. Deialdi honen bidez beteko dira, orobat, horrelako lanpostuen titularrek lehiaketa honetan beste lanpostu bat lortzeagatik hutsik gelditzen diren lanpostuak, edo epaimahaiak, deialdiaren 8. oinarrian ezarritakoari jarraikiz, lanpostu hutsak esleitzeko prozedurari hasiera eman baino lehen beste edozein arrazoi dela-medio hutsik geratzen direnak, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 244.2 artikuluan adierazten diren egoeran baldin badaude eta, udalen kasuan, 7.000 biztanle baino gehiago ez baldin badituzte.

  3. -Izangaiek bete beharreko baldintzak.

    2.1. Deialdi honetan parte har dezakete Nafarroako B taldeko kontu-hartzaileek, gaikuntza duten toki funtzionarioak izanik, deialdia argitaratzen den egunean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 249. artikuluan adierazitako administrazio egoeraren baten baldin badaude.

    2.2. Ezin izanen dute parte hartu administrazio ebazpen edo epai irmo baten bidez desgaiturik eta zerbitzu-gabeturik daudenek, zehatzeko ebazpen edo epaian adierazitako epea bete ez bada.

    2.3. Derrigorrezko eszedentzian dauden funtzionarioek nahitaez parte hartu behar dute lehiaketetan, eta lanpostu huts guztiak eskatu.

    2.4. Aginduz euskaraz jakin beharra ezarrita duten lanpostuetan sartzeko eskatzen den jakite-maila egiaztatzeko, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak, izangaiak eskatutako hizkuntza maila ote duen ikusteko, prestatuko dituen berariazko probak gainditu beharko dira, edo behar bezalako prestakuntza frogatu beharko da, baliokidetza taula honen arabera:

    -1. jakite-maila: hizkuntza eskola ofizial batean lau maila edo, Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroen kasuan, bederatzi urrats gaindituak izatea.

    -2. eta 3. jakite-mailak: hizkuntza eskola ofizial batek luzatutako gaitasun agiria edo ofizialki haren baliokidetzat jotzen den agiria.

  4. -Eskaerak.

    3.1. Eskabideak deialdi honen II. eranskinean dagoen ereduari lotu behar zaizkio eta, haietan, izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela. Eskabide-eredua Interneten bidez jaso daiteke, Nafarroako Gobernuaren Atarian -www.navarra.es-, "Enplegu Publikoa" atalean deialdiari buruz egiten den aiputik abiatuta. Zuzenean ere jaso daiteke, Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiaren erregistroan.

    Deialdian parte hartzeko eskabideak hura Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta, biharamunetik hasita, hamabost egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

    Aurkezteko, baliabide hauetako edozein erabil daiteke:

    1. Bide telematikoa.

      Interneten bidez, eta Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren esparruaren barnean tramitatzeko, -www.navarra.es- Nafarroako Atariaren "Enplegu Publikoa" atalean, deialdi honi dagokion fitxan sartuz (Nafarroako toki entitateetako B taldeko kontu-hartzaileen lanpostu hutsak merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzeaz betetzea, gaikuntza duten funtzionarioen artean).

    2. Bertan aurkeztea.

      Deialdian parte hartzeko eskabideak Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiaren Erregistroan aurkeztuko dira (Arrieta kalea, 12...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR