642/2011 FORU AGINDUA, abuztuaren 30ekoa, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariak emana, funtzionarioen araubidean betetzeko hutsik dauden edo hutsik egon daitezkeen Nafarroako toki entitateetako idazkari eta kontu-hartzaile lanpostuen hasierako zerrenda ezartzen duena, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 248.1 artikuluan ezarritako ondorioetarako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen VII. tituluaren erreformak, martxoaren 17ko 4/2011 Foru Legeak eragindakoa, Nafarroako toki entitateetako idazkari eta kontu-hartzaile lanpostu hutsak betetzeko prozedurari buruz titulu horrek egiten zituen aurreikuspenak aldatu ditu funtsean. Zehazki, idazkari eta kontu-hartzaile lanpostu hutsak dituzten toki entitateek jada ez dute egoera horren berri emateko beharra urte bakoitzeko urtarrilaren 31 baino lehen. Horren ordez, 248. artikulu berriak lanpostuak betetzeko deialdien aurreko prozedura bat diseinatu du. Bertan, toki entitateek, horretarako ahalmena badute, aukera hauek dituzte: idazkari eta kontu-hartzaile lanpostuak borondatez sortu izanaren berri emateko; minusbaliatuentzako txandarako erreserba berresteko, hala bada, eta hizkuntz eskakizuna definitzeko.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 248.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, toki administrazioaren arloko eskumenak dituen departamentuari dagokio jarduketa hauek gauzatzea: foru lege horretan ezarritakoari jarraikiz, hutsik dauden edo hutsik egon daitezkeen idazkari edo kontu-hartzaile lanpostuak zeintzuk diren adieraztea; lanpostu horiek sortzeko ahalmena duten toki entitateei idazkari edo kontu-hartzaile lanposturik ba ote den eta, hala bada, lanpostu horiek sisteman sartzea erabaki ote duten galdetzea; hutsik dauden edo hutsik egon daitezkeen lanpostuak dituzten toki entitateei zer lanpostu dauden erreserbatuta minusbaliatuentzako txandarako galdetzea; eta eremu mistoko eta eremu euskalduneko toki entitateei lanpostu hutsen hizkuntz eskakizunari buruzko informazioa eskatzea.

Halaber, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen VII. titulua aldatzen duen martxoaren 17ko 4/2011 Foru Legearen hirugarren xedapen iragankorrean ezarritakoari jarraikiz, foru lege horren lehen xedapen gehigarriak aipatzen duen foru legea -Toki Mapa eta Nafarroako toki entitateen antolamendua arautuko dituena- indarrean sartu bitartean, deialdi bakar bat eginen da aipatutako arauaren 248. artikuluan arautzen duen prozesuan identifikatzen diren idazkari eta kontu-hartzaile lanpostu hutsak betetzeko.

Jarduketak azaldu den ordenan betetzeko, beharrezkoa da arau horren 243.2 eta 244.2 artikuluen arabera Nafarroako toki entitateetan hutsik dauden edo hutsik egon daitezkeen idazkari eta kontu-hartzaile lanpostuen hasierako zerrenda ezagutaraztea. Horrez gain, xedatu da toki entitateek hizkuntz eskakizunari buruzko zehaztapenen eta minusbaliatuentzako txandarako erreserbaren berri eman beharko diotela toki administrazioaren arloko eskumenak dituen departamentuari, bi hilabeteko epean, foru...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR