186/2012 FORU AGINDUA, maiatzaren 8koa, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariak emana, Nafarroako toki entitateetako idazkari lanpostu hutsak gaikuntza duten funtzionarioen arteko merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzeaz betetzeko deialdia ebazten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuko kontseilariak urtarrilaren 23an emandako 25/2012 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako toki entitateetako idazkari lanpostu hutsak gaikuntza duten funtzionarioen arteko merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzeaz betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2012ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 31n.

Deialdi horren 8. oinarrian xedatzen da, lanpostu hutsak esleitzeko prozedura bukatu ondoren, epaimahai kalifikatzaileak Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuko kontseilariari igorriko dizkiola lanpostuak esleitzeko proposamenak. Kontseilariak, gero, behar diren izendapenak formalizatuko ditu. Lehiaketaren ebazpenaren ondoriozko izendapenak, Nafarroako Aldizkari Ofizialean oso-osorik argitaratzeaz gainera, esleitu diren lanpostu hutsak zein toki entitatetakoak diren, hango buruei ere jakinarazi beharko zaizkie legezko eran, izendatuen jabetza hartzea formalizatzeko.

Epaimahai kalifikatzaileak lehiaketan eskatutako lanpostuak esleitzeko proposamena jakinarazi duenez, bidezkoa da lehiaketaren ebazpena onestea, idazkari lanpostu hutsak esleitzea eta lanpostua esleitu zaien lehiatzaileen izendapenak egitea.

Horregatik guztiagatik, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.e) artikuluaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren uztailaren 1eko 10/2011 Foru Dekretuaren bidez eta Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen abuztuaren 24ko 128/2011 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Nafarroako toki entitateetako idazkari lanpostu hutsak gaikuntza duten funtzionarioen arteko merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzeaz betetzeko deialdia ebaztea, lanpostuen esleipena erabakitzea eta esleipena egin zaien izangaiak idazkari titular izendatzea, foru agindu honen eranskinean agertzen denari jarraikiz. Deialdia Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariaren urtarrilaren 23ko 25/2012 Foru Aginduaren bidez onetsi zen.

  2. Lanpostu bat esleitzen zaien izangaiek hilabeteko epea izanen dute, izendapena...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR