297/1998 FORU DEKRETUA, urriaren 13koa, Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako toki entitateek euskararen erabilera udal eskumeneko esparruan babestu eta sustatzeko izanen duten lankidetza markoa arautzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legeak, 1. artikuluko 2. idazatian, ezartzen du arau horren helbururik funtsezkoenak hiritarrek euskara ikasi eta erabiltzeko duten eskubidea babestea eta hizkuntza hori Nafarroan berreskuratu eta garatzeko babesa ematea direla.

Hori oinarri, urtarrilaren 25eko 9/90 Foru Dekretuak euskara babestu eta sustatzeko asmoz toki entitateek prestaturiko proiektuak finantzatzeko laguntza sistema bat ezarri zuen. Horren ondorioz, euskara zerbitzuak sortu ziren Nafarroako hainbat udaletan, uneoro Nafarroako Gobernuaren laguntza izan dutenak.

Harreman horiek hobeki arrazionalizatzeko asmoz, 1994ko martxoaren 15ean Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako zenbait toki entitatek lankidetza hitzarmen bat sinatu zuten, udaletako euskara zerbitzuen funtzionamendua eta finantzazioa bermatzeko. Hitzarmen horren artikulazioa Lehendakaritza kontseilariaren martxoaren 26ko 384/1996 Foru Aginduaren bidez eta Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren martxoaren 26ko 105/1997 eta otsailaren 17ko 39/1998 Foru Aginduen bidez egin da. Geroxeago, 1996ko martxoaren 27an, antzeko Lankidetza Hitzarmen berariazko bat sinatu zen Iruñeko Udalarekin.

Ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legearen bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako dirulaguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra ezarri da. Horrexegatik, hain zuzen, beharrezkoa da Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako hainbat toki entitatek aipatu arloan izanen dituzten harremanak lege marko berriari egokitzea.

Horrenbestez, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko urriaren hamahiruan egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat etorriz,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Xedea.

  2. -Foru Dekretu honen xedea da, euskararen erabilera udal eskumeneko esparruan babestu eta sustatzeko eta Euskarari buruzko Foru Legetik datozen hizkuntz arloko beharkizunei erantzuteko, Nafarroako Gobernuak eta eremu misto eta euskalduneko toki entitateek izanen duten lankidetzaren marko orokorra ezartzea.

  3. -Lankidetzaren xede diren jarduerak honakoak dira:

    1. Udal eskumeneko esparruan euskararen erabilera sustatzea.

    2. Udal zerbitzuetarako euskara teknikariak kontratatzea.

    3. Toki entitateen zerbitzuko langileak euskalduntzeko arau eta prozesuei dagokienez, langileri arloan izanen diren lan ildoak planifikatu eta garatzea.

    4. Administrazioaren jarduna hizkuntza arloan indarra duten legeei...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR