274/2013 FORU AGINDUA, uztailaren 31koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, toki entitateek sustatzen dituzten baso lanetarako laguntzen deialdia aldatzen duena. Laguntza horiek Landa Garapenerako 2007-2013 Programari buruzko Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariaren martxoaren 13ko 118/2012 Foru Aginduan aurreikusi ziren.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Gobernuak, 2007ko ekainaren 4ko Erabakiaren bidez, toki entitateek sustatutako baso laguntzei buruzko neurrirako banakako ebaluazioko araubideko laguntzak ematea baimendu zuen.

Nafarroako Baso Ondarea Babestu eta Garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legea aldatu zuen otsailaren 21eko 3/2007 Foru Legean oinarritzen da baso lanetarako laguntzen onura publikoa edo interes soziala. Lege horretan ezartzen da Nafarroako Foru Komunitateko administrazioak, dagozkion aurrekontu mugen barnean, laguntza teknikoa eta ekonomikoa emanen diela mendi edo baso lur publiko nahiz pribatuen titularrei.

13/1990 Foru Legea garatzeko Mendien Erregelamendua onesten duen otsailaren 17ko 59/1992 Foru Dekretuaren 104. artikuluan, ezartzen da ezen onura publikoko mendi gisa edo mendi babesle gisa katalogatutakoentzat laguntzak %40 eta %80 bitartekoak izanen direla, eta %20 eta %60 bitartekoak ez-katalogatuentzat.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariaren ekainaren 12ko 317/2007 Foru Agindu bidez ezarri ziren laguntza horiek emateko oinarriak. Gero, 2008. urtean, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren ekainaren 19ko 322/2008 Foru Aginduaren bidez aldatu ziren eta, azkenik, 2012an, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariaren 118/2012 Foru Aginduaren bidez. Azken foru agindu horrek aurreikusi zuen laguntzen 2012-2013 eta 2013-2014 kanpainetan aplikatuko zela. Nafarroako Landa Garapenerako 2007-2013ko programan sarturik daude neurri horiek.

Gaur egungo egoera ekonomikoak beharrezkoa egiten du 118/2012 Foru Aginduko III. kapituluko hamazazpigarren oinarrian ezarritako portzentajeak txikitzea, kanpainaren kostua gaur egungo aurrekontuan dagoen diru erabilgarriari egokitzeko. Hori dena, 59/1992 Foru Dekretuan ezarritako gutxieneko ehunekoekin bat. Horrekin batera, Gobernuak 2013ko uztailaren 31n hartutako Erabakiaren bidez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari baimena eman zaio 1.819.537,47 euroko gastu-konpromisoa hartzeko, 2014ko aurrekontu-ekitaldiari egotzi beharrekoa, toki entitateek sustatutako baso lanetarako 2012-2013 kanpainako laguntzen espedienteei erantzuteko. Gainera, Gobernuaren erabakiak aurreikusten du jarduketak bukatzeko epea aldatzea, 2013an izandako eguraldi bereziki txarra dela-eta, mendiko lanetan atzerapen orokorra ekarri baitu. Beraz, 2013ko irailaren 1etik 2014ko urtarrilaren 31ra luzatuko da.

Laguntzen 2012-2013ko kanpainako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR