589/2009 EBAZPENA, martxoaren 9koa, Enpresako zuzendari nagusiak emana, Etxeko tresnetarako Renove Planaren diru-laguntzak emateko 2009ko deialdia onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eta Energiaren Dibertsifikazio eta Aurrezpenerako Institutuak, 2008ko otsailaren 26an, lankidetzarako esparru-hitzarmen bat sinatu zuten, Energia Aurrezteko eta Eragimenez Erabiltzeko Estrategiako 2008-2012 urteetako PAE4+ Ekintza Planean aurreikusitako jarduketak zehaztu eta abian jartzeko 2008-2012 urteetan.

E4aren azken helburua da gure eragimena handitzea energiaren kontsumoan, gure energia sistema iraunkorragoa izateko (ingurumenean eragin txikiagoa eta klima aldaketan ondorio gutxiago), lehiakorragoa (ondasunak eta zerbitzuak sortzeko energia gutxiago behar delako) eta segurua (gehien-gehienak kanpotik ekartzen ditugun baliabideekiko mendekotasuna murrizten delako).

Hori horrela, energiaren arloko jarduketak egin nahi dira, energiaren kontsumoa murrizteko eta intentsitate energetikoa (energia kontsumoaren eta barne produktu gordinaren arteko erlazioa) gutxitzeko. Aurtengo deialdian aurreko deialdiko laguntzak areagotuko dira, bereziki kontsumo gutxiagoko tresnetarako.

Nafarroa informazioaren eta teknologia berrien gizartean sartzea Nafarroako Foru Komunitateko jardueraren ardatz nagusietako bat da. Horretarako, bidezkoa da unibertsitateko edo goi mailako prestakuntza zikloko lehenengo mailako ikasleei ordenagailu eramangarriak erosten laguntzea. Era berean, lurreko telebista digitalaren orokortzea gertu dugularik, bidezkoa da familia nafarrei hura hartu ahal izateko tresnak erosten laguntzea.

Bizi dugun krisialdian, horrelako neurriak jarduera ekonomikoa dinamizatzeko elementu garrantzitsua dira.

Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 17. artikuluan xedatutakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak, 2009ko martxoaren 2ko Erabakiaren bidez, deialdiko diru-laguntzak banan-banan ebaluatzeko araubidean ematea erabaki zuen.

Adierazitakoarekin bat eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

  1. Familiak informazioaren eta teknologia berrien gizartean sartzeko eta energia kontsumoa murrizteko etxetresna elektrikoak erosteko diru-laguntzen 2009ko deialdia onestea.

  2. Diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak onestea. Horiek ebazpen honen eranskinean ageri dira.

  3. 2009ko gastuen aurrekontutik ebazpen honen ondoriozko konpromisoei aurre egiteko gastua baimentzea. Hona zenbatekoak eta zein kontu-sailen kargura izanen diren:

    LAGUNTZA ZENBATEKOA KONTU-SAILA

    Ikasleek ordenagailu eramangarriak erosteko 500.000 810003-81140-7800-425204, "Krisiaren kontrako neurriak. 2009ko Renove Plana. Or-

    denagailuak" izenekoa

    LTD hargailuak erosteko 700.000 810003-81140-7800-425203, "Krisiaren kontrako neurriak. 2009ko Renove Plana. LTD"

    izenekoa

    LTD deskodetzaileak erosteko 300.000 840002-81220-7800-467900, "Banda zabalaren eta LTDaren unibertsalizazioa. Pizte di-

    gitala" izenekoa

    Etxetrmsna elektrikoetarako Renove Plana 1.450.000 810003-81140-7800-425202, "Krisiaren kontrako neurriak. 2009ko Renove Plana.

    Energiaren aurrezki eta eragimenerako jarduketak" izenekoa

    2009ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 24ko 21/2008 Foru Legearen 4.12 artikuluari jarrikiz, krisi ekonomikoari aurre egiteko neurri zehatzak biltzen dituzten kontu-sailak handitzen ahalko dira. Hori horrela, jasotzen diren eskaerak kontuan hartuz, horiei behar bezala erantzuteko, beharrezko aldaketak egiten ahalko dira aurrekontuan.

  4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

    Ebazpen honek ez dio administrazio bideari bukaera ematen, eta interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete horren kontra, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko kontseilariari zuzendua, argitara eman eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

    Iruñean, 2009ko martxoaren 9an.-Enpresako zuzendari nagusia, Begoña Urien Angulo.

    1. ERANSKINA

    "Etxeko tresnetarako Renove Plana 2009" programaren diru-laguntzen oinarri arautzaileak

  5. oinarria.-Xedea.

    Deialdiaren xedea da familia nafarrak informazioaren eta teknologia berrien gizartean sartu eta energiaren aurrezki eta eragimena bultzatzea.

  6. oinarria.-Diru-laguntza har dezaketen gastuak eta zenbatekoa.

  7. Diru-laguntzak mota hauetako elementuak erosteko emanen dira:

    1. Ezaugarri hauek dituzten ordenagailu eramangarriak:

      -Prozesadorea: azken belaunaldiko nukleo bikoitzeko mikroprozesadorea.

      -RAM memoria: 2 GBetik 667 Mhz-era bitarte, gutxienez.

      -Pantaila: gutxienez ere 12".

      -Hari gabeko konexioak: bluetooth 2.0 eta wireless 802.11.

      -Unitate optikoa: DVDRW irakurgailu/grabagailua. -

    2. 25" baino gehiagoko hargailuak, lurreko telebista digitala hartzen dutenak, eta telebista zahar bat ordezkatu eta txatar bihurtzea dakartenak. Ordenagailuetako monitoreak ez dira inola ere ordezkatu beharreko tresna zahartzat joko.

    3. Lurreko telebista digitaleko kanpoko deskodetzaileak, ohiko telebista analogikoei lotzeko.

    4. A, A+ y A++ (AA eta AAA izenez ere ezagunak) energia klaseko etxetresna elektrikoak, mota hauetakoak: hozkailu eta konbiak, izozkailuak, arropa garbigailuak, ontzi garbigailuak eta labeak, mota bereko beste tresna bat ordeztu eta txatar bihurtzea dakartenak. Halaber, diru-laguntza emanen da ohiko gaineko sukalde elektrikoak edo bitrozeramikazko gaineko sukaldeak indukziozko edo gasezko gaineko sukaldeen bidez ordezteko.

  8. Laguntzen zenbatekoak hauek izanen dira:

    1. Ordenagailu eramangarriak: 150 euro.

    2. Telebistak: 100 euro.

    3. Kanpoko deskodetzaileak: 18 euro.

    4. A motako etxetresna elektrikoak eta gasezko sukaldeak: 90 euro.

    5. A+ y A++ motako etxetresna elektrikoak eta indukziozko sukaldeak: 120 euro.

  9. Diruz lagunduko da, soilik, pertsona eta etxebizitza bakoitzeko, oinarri arautzaile honetako 1. atalean adierazitako modalitate eta mota bakoitzeko tresna bat.

  10. Ondasun bat erosteko jasotako diru-laguntzak ez du inola ere haren kostua...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR