286/2013 FORU AGINDUA, martxoaren 25ekoa, Gizarte Politiketako kontseilariak emana, gizarteratze-errenta edo gizarteratzeko eta laneratzeko eta enplegagarritasuna hobetzeko laguntza jasotzen duten pertsonak kontratatzeko 2013ko diru-laguntzak emateko deialdiaren oinarri arautzaileak ezartzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Gaurko egoera ikusirik, Nafarroako Gobernuaren ardura nagusienetako bat da gure Komunitatearen egoera ekonomiko zail eta luzearengatik lana galdu eta haren ondoriozko prestazio guztiak ahitu dituzten pertsonak babestea. Pertsona horiek, gorabehera horren ondorioz, gizartetik bazterturik daude, edo, orain hala ez badaude ere, egoera horretan egon litezke langabezian jarraituz gero. Horrenbestez, gizarte bazterketari enpleguaren bidez aurrea hartzea da administrazio publikoek bultzatu beharreko oinarrizko ardatzetako bat.

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legeak Nafarroako Foru Komunitatean gizarte zerbitzuez baliatzeko eskubide unibertsala bermatzea du xede nagusia, eta, aditzera ematen du hauek direla gizarte zerbitzuen helburuak: pertsona guztien bizi kalitatea hobetu eta haien normalizazioa, partaidetza eta integrazioa sustatzea gizartearen, politikaren, ekonomiaren, lanaren, kulturaren eta hezkuntzaren arloetan, eta, bestetik, eta pertsonen eta taldeen bazterketa-egoerei aurrea hartu eta haietaz arduratzea.

Hori dela-eta, Gizarte Politiketako Departamentuari, Nafarroako Enplegu Zerbitzuarekin elkarlanean, egokia iruditu zaio neurri bat gehitzea, hots, toki entitateei, irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateei edo Nafarroako merkataritza-entitateei diru-laguntzak ematea gizarteratze-errentak eta gizarteratzeko eta laneratzeko eta enplegagarritasuna hobetzeko laguntzak jasotzen dituzten pertsonak kontratatu ahal izan ditzaten.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak diru-laguntzak emateko prozedura arrunta ezartzen du. Haren arabera, besteak beste, deialdia eta haren oinarriak ezarri behar dira. Bidezkoa da, beraz, 2013ko diru-laguntzen deialdia onestea.

Nafarroako Gobernuak, 2013ko otsailaren 13an hartutako erabakiaren bidez, baimena eman zion Gizarte Gaietako kontseilariari, deialdi hau egiteko 751.548,65 euroko gastu-konpromiso bat hartzeko, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren urtarrilaren 9ko 2/2013 Foru Aginduan eta urriaren 18ko 701/2012 Foru Aginduan xedatutakoari jarraituz.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Gizarte Politiketako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 25eko 73/2012 Foru Dekretuak -urriaren 17ko 111/2012 Foru Dekretuak aldatua- emandako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Lehenbizi.–Gizarteratze-errenta edo gizarteratzeko eta laneratzeko eta enplegagarritasuna hobetzeko laguntza jasotzen duten pertsonak kontratatzeko 2013ko diru-laguntzak emateko deialdiaren oinarri arautzaileak onestea. Oinarriak foru agindu honen I. eranskinean ageri dira.

Bigarren.–751.548,65 euroko gastua baimentzea, 2013ra luzatutako 2012ko gastuen aurrekontuko “Enplegagarritasuna eta laneratzea hobetzeko osagarria” izeneko 900003 91600 4809 231504 kontu-sailaren kargura.

Hirugarren.–Foru agindu hau igortzea Garapenari Arreta Emateko eta Pertsonak Gizarteratzeko Zerbitzura, Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Atalaren Kontabilitate Zentrora, eta Idazkaritza Tekniko Nagusiaren Administrazio Aferetarako Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.

Laugarren.–Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Bosgarren.–1. Deialdi honen arauen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, baita deialdia aplikatzeko egintzen kontra ere, Gizarte Politiketako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, aurkatu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

  1. Nafarroako toki erakundeek zilegi izanen dute deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, deialdia argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori ez da eragozpen izanen Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egiteko, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

    Iruñean, 2013ko martxoaren 25ean.–Gizarte Politiketako kontseilaria, Iñigo Alli Martínez.

    ERANSKINA

    Gizarteratze-errenta edo gizarteratzeko eta laneratzeko eta enplegagarritasuna hobetzeko laguntza jasotzen duten pertsonak kontratatzeko 2013ko diru-laguntzak emateko deialdiaren oinarri arautzaileak

    Lehena.–Xedea eta helburua.

  2. Gizarteratze-errenta edo gizarteratzeko eta laneratzeko eta enplegagarritasuna hobetzeko laguntza jasotzen duten pertsonak lanean txertatzen laguntzeko asmoz, Gizarte Politiketako Departamentuak 2013rako diru-laguntzetarako deia egiten du toki entitateek, merkataritza-entitateek edo gizarte ekimeneko entitateek pertsona horiek kontrata ditzaten.

  3. Lan araubideko kontratuen ondoriozko 6 hilabetetako soldata kostuak finantzatzea da diru-laguntzen helburua, eta, zehazki, kontratatutako pertsona onuradunen lansariak ordaintzea.

  4. Deialdi honetan aurreikusitako laguntzak ez zaizkie aplikatuko gizarteratzeko eta laneratzeko zentroei.

  5. Deialdi hau argitaratzen den egunetik 2013ko azaroaren 30era bitartean egiten diren lan kontratuei aplikatuko zaie diru-laguntza hau.

    Bigarrena.–Aurrekontuko diru erabilgarria.

    Helburu horietarako, 2013ko ekitaldian, 751.548,65 euro...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR