AKATS ZUZENKETA, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiak azaroaren 12an emaniko 219/2002 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez Nafarroako prentsa, irrati eta telebistetan euskara erabiltzeko dirulaguntzetarako deialdia onetsi zen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

2002ko 140. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, azaroaren 20an, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiak azaroaren 12an emaniko 219/2002 Ebazpena argitaratu zen, Nafarroako prentsa, irrati eta telebistetan euskara erabiltzeko dirulaguntzetarako deialdia onetsi zuena.

Akats bat dagoela oharturik, zerbait falta baita, bidezko da honelaxe zuzentzea:

  1. Ebazpenaren idazpuruaren ondoren testu hau erantsi behar da:

    "Euskarari buruzko 18/1986 Foru Legeak, 27. artikuluan, Nafarroako Administrazio Publikoak premiatzen ditu hedabide publiko eta pribatuetan euskara sustatzera, horietan gero eta maizago ager dadin.

    Horrenbestez, Hizkuntzaren Garapen, Programazio eta Ikerketa Zerbitzuaren adostasun txostena eta txosten juridikoa ikusirik, Kontu-hartzailetza delegatuarekin bat, eta Hezkuntza eta Kultura kontseilariak ekainaren 29ko 255/2000 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskurantzak erabiliz,

    EBATZI DUT:

    1. Nafarroako prentsa, irrati eta telebistetan euskara erabiltzeko dirulaguntzetarako deialdia onestea. Haren arauak Ebazpen honen eranskinean ageri dira.

    2. 249.541 euroko gastua onartzea, "Hedabideetako euskarari buruzko programak" izeneko 442000-43200-4810-455100 kontusailetik finantzatuko dena.

    3. Ebazpen hau jakinaraztea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza eta Kultura Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR