246/2001 FORU AGINDUA, urriaren 24koa, Toki Administrazioko kontseilariak emana, Galar eta Noain-Elortzibarko Udalei eta Ezkirozko Kontzejuari entzunaldia eman, Galar eta Noain-Elortzibarko udal barrutien aldaketari buruzko espedientearen barruan (Noain-Ezkirozko industrialdeak ukitzen duen alorrean), eta espedientea jendaurrean jartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Martxoaren 14ko 65/2001 Foru Aginduaren bidez, hasiera eman zitzaion Galar eta Noain-Elortzibarko udal barrutien aldaketari buruzko espedienteari, Noain-Ezkirozko industrialdeak ukitzen duen alorrean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 17. artikuluak arautzen du udal barrutiak aldatzeko prozesuetan segitu beharreko prozedura. Horretarako, 2. idatz-zatiaren a) eta b) lerroaldeetan ezartzen du espedientea jendaurrean jarri behar dela bi hilabetetan gutxienez, eta epe horretan berean entzunaldia emanen zaiela prozesuak ukitutako udalei edo, kasua bada, kontzejuei.

Uztailaren 11ko 1690/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Biztanleriaren eta Toki Erakundeetako Lurralde-mugaketaren erregelamenduaren 14.1 artikuluari jarraiki, espedientean jaso da aldatu den lurraldearen planoa, muga berriak zehazturik, bai eta proposatutako aldaketaren arrazoiak ere, ukitutakoen arabera komeni baita udal mugapeak industrialdearen hirigintza- egoerari egokitzea. Horretaz gain, eskatzen ziren gainerako agiriak ere aurkeztu dira.

Horiek horrela, eta aurrekoarekin bat,

AGINDU DUT:

  1. Galar eta Noain-Elortzibarko Udalei eta Ezkirozko Kontzejuari entzunaldia ematea, Galar eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR