300/2008 FORU AGINDUA, ekainaren 12koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Nafarroako Betizu hazleen elkarteak elkarteari (ASBENA), Betizu behi arrazaren liburu genealogikoa kudeatzeko aitorpen ofiziala ematen diona.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Apirilaren 21eko 391/1992 Errege Dekretuaren bidez, liburu genealogikoak kudeatu edo sortzen dituzten arrazako abereen hazleen elkarteak ofizialki onartzeko prozesua arautu eta haiek bete beharrreko baldintzak finkatu ziren.

Nafarroako Foru Komunitatea, bere foru araubideari esker, eskumen osoaren titularra da nekazaritza eta abeltzaintza gaietan, ekonomiaren antolamendu orokorraren arabera, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 50.1.a) artikuluari jarraikiz.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak ekainaren 4an emandako 179/2007 Foru Aginduaren bidez Betizu behi arrazari dagokion arrazaren estandarra onartu zen. Agindu hartan, arraza horretako arraza-estandarra onartzeaz gainera, haren liburu genealogikoa ere sortzen da eta liburu genealogikoa kudeatzen duten elkarteen betebeharrak finkatzen dira.

Nafarroako Betizu hazleen elkarteak (ASBENA) eskatu du Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren entitate laguntzailea izatea, Betizu behi arrazaren arrazaren liburu genealogikoa kudeatzeko.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeko 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Betizu behi arrazaren liburu genealogikoaren kudeaketa Nafarroako Betizu hazleen elkartearen esku uztea modu ofizialean (ASBENA).

  2. artikulua. Nafarroako Betizu hazleen elkartea (ASBENA) Betizu behi...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR