375/2010 FORU AGINDUA, abenduaren 1ekoa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, 2011. urtean gazteak elkartasunean sentsibilizatzeko 'Joan, parte hartu eta konta iezaguzu' sentsibilizazio programa egiteko diru-laguntzetarako deialdia egiten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiak Nafarroako Gazteriaren Institutuarekin batera, 1995. urtetik, "Joan, parte hartu eta konta iezaguzu" izeneko programa egiten du. Programa horren helburua da Nafarroako gazteen artean elkartasunaren balioaz sentsibilizatzea eta gazteek nazioarteko lankidetza programetan boluntario lanetan edo garapenerako laguntzari buruzko ikastaro teoriko-praktikoetan parte hartzea lekuan bertan, gobernuz kanpoko erakundeek sustatu eta gauzatutako programetan.

Garapenaren Aldeko Lankidetzari buruzko martxoaren 9ko 5/2001 Foru Legeak nazioarteko lankidetzaren arlo honen printzipioak, helburuak eta bitartekoak ezartzen ditu, besteak beste. Izan ere, 13. artikuluak, beste ekintza eremu batzuen artean, Nafarroako gizarte guztia hezi eta sentsibilizatzeko programa eta proiektuak aipatzen ditu, garapen bidean dauden herrialdeetako errealitatea ulertu eta elkartasuna sustatzeko. Halaber, 26. artikuluan eta hurrengoetan boluntarioak garapenerako lankidetzako langiletzat jo, eta honelaxe definitzen dira: altruismoz eta elkartasunez denei interesatzen zaizkien jarduerak askatasunez egiteko konpromisoa hartzen duten pertsona fisikoak, berezko nortasun juridikoa daukaten eta garapenerako lankidetzako kasuan kasuko programak kudeatzen edo gauzatzen parte hartzen duten irabazi asmorik gabeko erakundeetan dihardutenak. Halaber, garapenerako gobernuz kanpoko erakundeek boluntarioekin dituzten eginbeharrak zehazten dira. Bestalde, foru lege horren 14. artikuluak aipatzen du, besteak beste, funts publikoak erabiliko direla garapenerako lankidetzarako ekintzak sustatzeko.

Diru-laguntzei buruzko ekainaren 9ko 11/2005 Foru Legea diru-laguntza publiko guztietarako esparru arautzaile komuna da, eta bertan ezartzen dira printzipio orokorrak, kontzeptuak, irizpideak, eskumenak, eginbeharrak eta erantzukizunak, bai eta diru-laguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko prozedura ere.

Horrenbestez, beharrezkoa da gazteak elkartasunean sentsibilizatzeko "Joan, parte hartu eta konta iezaguzu" sentsibilizazio programa egiteko diru-laguntzen araubidearen oinarriak ezartzea eta urtean urteko deialdi baten bidez argitaratzea, diru-laguntza horietan publizitatearen, gardentasunaren, konkurrentziaren, objektibotasunaren, berdintasunaren, bereizkeriarik ezaren eta kontrolaren printzipioak bermatzeko, baita administrazio emaileak finkatutako helburuak lortzeko eraginkortasuna eta baliabide publikoak esleitu eta erabiltzeko eragimena bermatzekoak ere.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa onesten duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1.-2011. urtean gazteak elkartasunean sentsibilizatzeko "Joan, parte hartu eta konta iezaguzu" izeneko sentsibilizazio programa egiteko diru-laguntzetako deialdiaren oinarriak onestea. Foru agindu honen eranskinean ageri dira.

2.-Gehienez ere 85.000 euroko gastua baimentzea, aurrekontuetako "Garapenerako Nazioarteko Lankidetza" izeneko 900001-91200-4819-143102 kontu-sailaren kargura, betiere aurrekontuan horretarako kreditua baldin badago.

3.-Foru agindu hau eta oinarri arautzaileak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

4.-Foru agindu hau igortzea Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren Zerbitzuari, Idazkaritza Tekniko Nagusiko Koordinazio eta Kudeaketa Administratiboaren Ataleko Administrazio Aferetarako Bulegoari eta Kontabilitate Zentroari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko abenduaren 1ean.-Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, María Isabel García Malo.

ERANSKINA

2011. urtean gazteak elkartasunean sentsibilizatzeko "Joan, parte hartu eta konta iezaguzu" izeneko sentsibilizazio programarako diru-laguntzetarako deialdiaren oinarriak

Lehena.-Xedea eta helburua.

Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuak, bertako Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiaren bidez, "Joan, parte hartu eta konta iezaguzu" izeneko programarako postuak hautatzeko diru-laguntzetarako dei egin du. Programa horren helburua da Nafarroako gazteen artean elkartasunaren balioa eta sentsibilizazioa sustatzea.

Laguntzen helburua da gazteak garapenerako arazoez sentsibilizatzea, nazioarteko lankidetza programetan edo proiektuetan boluntario lanetan parte hartuz edo garapenerako laguntzari buruzko ikastaro teoriko-praktikoen bidez, garapen bidean dauden herrialdeetan praktikak eginez. Hori guztia garapenerako gobernuz kanpoko erakundeen bitartez sustatu eta gauzatuko da, nafar gazteei garapen bidean dauden herrialdeetako bizilagun behartsuekin esperientzia bat izateko aukera eskainiz.

Garapen bidean dauden herrialdetzat hartzen dira ELGA-Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen mendeko Garapenerako Laguntza Batzordearen (GLP) onuradunen egungo zerrendan daudenak.

Horretarako, GGKE interesdunek bidezkotzat jotzen dituzten postuak finantza dakizkiela eskatzen ahalko dute, betiere deialdi honen bi modalitateetako oinarriekin bat:

A modalitatea: "Garapenerako lankidetza...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR