85/2010 FORU AGINDUA, otsailaren 23koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, nekazaritzako elikagaien artisau-enpresen elkarteei laguntzak emateko deialdia onesten duena 2010eko ekitaldirako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak apirilaren 21ean emandako 202/2009 Foru Aginduaren bidez, nekazaritzako elikagaien artisau-enpresen elkarteei laguntzak emateko arauak ezarri eta 2009ko deialdia onetsi zen.

Aldez aurretik, arau hori Europako Batzordearen Nekazaritzako eta Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiari jakinarazi zitzaion. Organo horrek Espainiako agintariek igorritako informazio laburtuaren idazkia jaso zuela adierazi, eta arau proiektua goian aipatu bezala erregistratu zuen, XA125/2009 zenbakiarekin.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 18. eta 19. artikuluek ezartzen dutenez, diru-laguntzak emateko prozedura ofizioz hasiko da, lehenik, organo eskudunak diru-laguntzari buruzko araua edo deialdia eta oinarriak ezarrita dituenean, salbu eta lehenagotik ezarrita badaude.

Azaldutakoarekin bat, foru agindu honen bidez, nekazaritzako elikagaien artisau-enpresen elkarteei laguntzak emateko deialdia egin da 2010eko ekitaldirako. Deialdiari Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak apirilaren 21ean emandako 202/2009 Foru Aginduan aipatzen diren arauak aplikatuko zaizkio.

Foru agindu honi Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatuko zaio.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Nekazaritzako elikagaien artisau-enpresen elkarteei laguntzak emateko deialdia onestea 2010eko ekitaldirako.

  2. 2010eko eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdi hau argitaratzen denetik hasita.

  3. ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR