93/2012 FORU AGINDUA, martxoaren 2koa, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariak apirilaren 16an emandako 109/2007 Foru Agindua aldatzen duena. Agindu horren bidez nekazariak eta nekazaritzako langileak lehenago erretiratzeko laguntzei buruzko arauak ezarri ziren, Landa Garapenerako 2007-2013 Programaren barruan.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Kontseiluaren 2005eko irailaren 20ko 1698/2005 (EE) Erregelamenduak, LGENF-Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bitartez kudeatzen diren nekazaritzaren garapenerako laguntzei buruzkoak, neurri bat ezarri zuen nekazariak eta nekazaritzako langileak lehenago erretiratzeko.

Neurri hori Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariak apirilaren 16an emandako 109/2007 Foru Aginduaren bidez aplikatzen da Nafarroan. Agindu horren bitartez, nekazariak eta nekazaritzako langileak lehenago erretiratzeko laguntzei buruzko arauak ezarri ziren, Landa Garapenerako 2007-2013 Programaren barruan.

"Epe luzeko" neurria da, zeren esleipen ondoren hamar urte igaro arte proiektatu daitezke onuradun batentzako ordainketak. Hain epe luzea izanik, beharrezkoa da neurri honen arau-esparrua behin eta berriz berrikustea, izan ere sektoreetako baldintza sozioekonomikoek, arauen bilakaera horizontalak eta finantza-eszenatoki pribatu eta publiko berriek beste baldintza batzuetara jotzen dute, hasierako araua idatzi zen unean aurreikusitakoen aldean errotik desberdinak diren baldintza batzuetara.

Horregatik, eta nahiz eta neurria itxia dagoen behin-behinekoz, beharrezkoa da aldian behin araua aldatzea, honako honi dagokionez: kudeaketarako eta kontrolerako zenbait irizpide, kontuan hartu behar dituztenak lehen aipatutako eboluzio soziala eta auditoretza unitateek (neurriaren esparruan egindako ordainketak egokiak direla ziurtatzen dutenak) emandako jarraibideak.

Ildo horretan, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren irailaren 14ko 461/2009 Foru Aginduaren bidez jadanik aldaketa batzuk egin ziren, araua egokitzeko, hasierako argitalpena egin eta handik bi urtera.

Eszenatoki sozioekonomiko berrian, beharrezkoa da aldaketa berriak egitea foru agindu horretan, argiago zehazteko zer den betebeharrak ez betetzea eta ez-betetze horiek mailakatzeko, Europar Batasunaren araudiaren babesean.

Funtsean, helburua da onuradun lagapen-egile bat bidegabeki ez zigortzea, baldin eta ez badu bere konpromisoetan ez-betetzerik egin, arrazoi hauengatik: hasierako datuetatik desbideratu diren ratio ekonomiko batzuk mantentzeko ezintasun nabarmen bat, kalkulu-parametroak aldatu direlako edo erregistroetako datu baseetan akatsak izan direlako informazioa kargatzean edo une horretan ez zirelako datuak ekitaldian kontuan hartu; edo ustekabean gertatutako inguruabarrak, lagapen-hartzaileari ez dagozkionak, bera ez baita nekazaritzako prezioen beherakada izugarri baten...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR