337/2008 FORU AGINDUA, ekainaren 23koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariaren maiatzaren 21eko 154/2007 Foru Agindua aldatu eta 2008. urteko deialdia onesten duena. Agindu haren bidez Nafarroako azienda-hazleen elkarteei laguntzak emateko arauak ezarri ziren.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariaren maiatzaren 21eko 154/2007 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako azienda-hazleen elkarteei laguntzak emateko arauak ezarri eta 2007ko deialdia onetsi zen. 2007ko 72. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, ekainaren 11n, eman zen argitara.

Aldez aurretik, arau hori Europako Batzordearen Nekazaritzako eta Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiari jakinarazi zitzaion. Organo horrek Espainiako agintariek igorritako informazio laburtuaren idazkia jaso zuela adierazi, eta arau proiektua goian aipatu bezala erregistratu zuen, XA102/2007 zenbakiarekin.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 18. eta 19. artikuluek ezartzen dutenez, diru-laguntzak emateko prozedura ofizioz hasiko da, lehenik, organo eskudunak diru-laguntzari buruzko araua edo deialdia eta oinarriak ezarri dituenean, salbu eta lehenagotik ezarrita badaude.

Foru lege horretan ezarritako baldintzak betetzen direnez eta araubideak 2013ra arteko indarraldia duenez, bidezkoa da, foru agindu honen bitartez, Nafarroako azienda-hazleen elkarteei laguntzak emateko 2008ko ekitaldirako deialdia onestea.

Gainera, aipatutako maiatzaren 21eko 154/2007 Foru Agindua aldatu nahi da: gastuak frogatzeko beste modu bat ezarri eta laguntzak indartu nahi dira, abeltzainen profesionalizazioa bultzatzeko eta abeltzaintzaren produktibitatea eta errentagarritasuna handitzeko.

Foru agindu honi Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatuko zaio.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.-Aldatzea Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak maiatzaren 21ean emandako 154/2007 Foru Agindua, Nafarroako azienda-hazleen elkarteei laguntzak emateko arauak ezartzen dituena.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak maiatzaren 21ean emandako 154/2007 Foru Agindua, Nafarroako azienda-hazleen elkarteei laguntzak emateko arauak ezartzen dituena, aldatzea, honela:

1. 3.2 artikuluari idazketa berria eman zaio eta honela geldituko da:

a) Espainiako Azienda-arrazen Katalogo Ofizialean (azaroaren 7ko 1682/1997 Errege Dekretuaren bidez onetsia) Europar Batasuneko edo beste herrialde batzuetako arraza gisa sailkatutakoak hazten dituztenen elkarteen kasuan, gehieneko diru-laguntza %80 izanen da 2. artikuluko a) atalerako, eta %65 2. artikuluko b) eta c) ataletarako.

b) Espainiako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR