257/1996 FORU DEKRETUA, ekainaren 24koa, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan Ibilgailuen Elektromekanikako teknikariaren tituluari dagokion erdi mailako heziketa zikloaren curriculuma ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak laugarren artikuluan ezarri zuen Gobernuari dagokiola Estatu osoko gutxieneko ikasketak zehaztea, eta hezkuntza administrazioen eskumena dela beren menpeko lurraldeko curriculuma ezartzea. Halaber, 35. artikuluak zehaztu zuen Gobernuak ezarriko zituela lanbide heziketako ikasketetako tituluak, komunitate autonomoekin hitz egin ondoren.

Maiatzaren 7ko 676/1993 Errege Dekretuaren bitartez (1993-5-22ko "E.A.O."), Nafarroako Gobernuari dagokio eskudun den lurraldean curriculuma ezartzea, lanbide heziketako tituluei eta haiei dagozkien gutxieneko ikasketei buruzko jarraibide orokorrak ezarri ondoren, eta Ibilgailuen Elektromekanikako teknikariaren titulua eta hari dagozkion gutxieneko ikasketak ezarri zituen uztailaren 22ko 1649/1994 Errege Dekretua argitaratu ondoren (1994-9-26ko "E.A.O."), eta kontuan hartuta bai Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoak 47. artikuluan bai eta irakaskuntza ez-unibertsitarioen gaietan Estatuko Administrazioaren eginkizun eta zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzea onesten duen abuztuaren 31ko 1070/1990 Errege Dekretuak xedatu dutena.

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak lanbide heziketaren alorrean berrikuntza sakona egiteari ekin zion, hezkuntza sistemaren eta produkzio sistemaren arteko erlazioak hobetuz eta ikasleek lantokietan presta daitezen bide emanez.

Lanbide heziketaren xedea da ikasleak prestatzea lanbide eremuetan jarduteko, bizitzan zehar gerta dakizkiekeen lan aldaketei egokitzeko behar duten prestakuntza balioanitza emanez. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasle guztiek jasotzen duten lanbide heziketa ere hartzen du barne, baita erdi eta goi mailako berariazko lanbide heziketa ere.

Berariazko lanbide heziketak antolamendu modularreko heziketa ziklo sail bat biltzen ditu, iraupen desberdinetakoak, berariazko lanbide heziketako arlo desberdinek osatuak. Berariazko lanbide heziketak gazteak lan munduan sartzea errazten du, lagungarria da hiritarren etengabeko prestakuntzarako eta produkzio sistemaren koalifikazio eskakizunari erantzuten dio.

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko Lege Organikoaren 4. artikuluari jarraikiz, curriculuma esaten zaio irakaskuntza arautzen duten hezkuntza sistemaren maila, etapa, ziklo, gradu eta mota bakoitzeko xede, eduki, baliabide pedagogiko eta ebaluazio irizpideen multzoari. Horrexegatik eta kontuan hartuta Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Heziketaren eta Arte Plastikoen eta Diseinuaren ikasketen egitura eta antolamenduari buruzko jarraibideak ezartzen dituen otsailaren 13ko 35/1995 Foru Dekretuak (1995-3-10eko :bon) horri dagokionez ezarri zituenak, Foru Dekretu honetan zehaztu dira gaitasun gisa adierazitako xedeak, modulu bakoitzari dagozkion edukiak eta ebaluazio irizpideak.

Lanbide modulu guztien xedeak, alegia, amaierako gaitasun gisa adierazitakoak eta Foru Dekretu honetan zehaztutakoak, curriculumaren gakoa dira. Ikasleen portaera definitzen dute lanbide gaitasunaren oinarrizko aspektuak lortzeko ezinbestekoak diren emaitza ebaluagarri gisa. Oinarrizko aspektu horiek tituludunaren amankomuneko koalifikazioa segurtatzen dute, horixe baita tituluak Estatu osoko lurraldeetan baliagarria izanen delako eta koalifikazioak Europakoen parekoak direlako bermea.

Curriculumaren edukiak amaierako gaitasunak erdiesteko ezinbestekoak dira eta, jeneralean, disziplinarteko izaera dute, tituluekin lotutako lanbide gaitasunaren jatorritik eratorritakoa. Lan munduan gaitasun unitate bakoitzak dituen balioak eta esanahiak, eta lan teknikoaren balioaniztasun funtzional eta teknologikoak ekarri dute curriculumean jakintza teknologikoaren eremu desberdinekin loturiko edukiak sartzea, lanbide eskakizun bakoitzaren azpian diren produkzio prozedurek bilduak.

Amaierako gaitasun bakoitzari dagozkion ebaluazio irizpideek bidea ematen dute amaierako gaitasun hori noraino lortu den egiaztatzeko, eta ebaluazio prozesuaren berariazko jarduerak zehazteko gida eta euskarria dira.

Aipatu heziketa zikloa irakasteko baimena duten ikastetxeek curriculuma garatuko dute, otsailaren 13ko 35/1995 Foru Dekretuaren V. kapituluak ezarri bezala, heziketa zikloa osatzen duten lanbide moduluetako bakoitzaren curriculum proiektuak eta programazio didaktikoak eginez, eta, ebaluazioari doakionez, kontuan hartuz Nafarroako Foru Komunitatean Berariazko Lanbide Heziketa egiten ari den ikaslearen ebaluazio prozesua eta kreditazio akademikoa arautzen duen Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren uztailaren 11ko 426/1995 Foru Aginduak (1995-9-4ko :bon) xedatu zuena.

Ibilgailuen Elektromekanikako teknikariaren lanbide gaitasunak, gaitasun unitatetan antolatuak, honakoak dira: motore termikoa eta haren sistema osagarriak mantentzea; errodaje-trena osatzen duten sistemak mantentzea: balaztak, transmisioa, direkzioa eta esekidura; ibilgailuaren sistema elektrikoak mantentzea, aldarazpenak edo/eta instalazio berriak eginez; segurtasun eta erosotasunerako sistemak mantentzea edo/eta muntatzea; enpresa txiki edo tailer bati dagozkion administrazio, kudeaketa eta merkaturatze lanak egitea.

Ibilgailuen Elektromekanikako teknikariaren lanbide tituluak prestakuntza beharrei erantzun nahi die ibilgailuen mantenimenduaren arloan, elektromekanikaren eremuan, burutzapen prozesuak garatuz.

Nagusiki ondoko azpisektoreetan jardun dezakete:

-Ibilgailuen konponketa lanetan (mekanika eta elektrizitatea).

-Nekazaritzako makineriaren konponketa lanetan eta herrilanetan (mekanika, elektrizitatea, ekipoak, lanabesak eta aukerako eraldakuntzak).

-Otto zein Diesel zikloko motore termikoen mantenimendu elektromekanikoa egiten den beste produkzio-arloetan (ekipo elektrogenoen motoreen mantenimendua).

-Oro har, autopropultsioz dabiltzan ibilgailuen mantenimenduan diharduten enpresa handi, ertain edo txikietan lan egin dezake.

Tituluaren profilean zehaztu eta adierazitako lanbide gaitasunak erantzuna izan nahi du lan teknikoak dituen koalifikazio beharrentzat, eginkizun hauek betetzeko: ibilgailuaren mantenimendurako behar diren diagnosi, kontrol eta egiaztapenak egitea; sistema mekaniko edo elektrikoak konpondu eta muntatzea; segurtasun eta erosotasunerako ekipoak eta osagarriak instalatzea; nork bere tailerra kudeatzea, autonomo gisa jardunez gero.

Horrenbestez, Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri kontseilariak proposatuta eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko ekainaren hogeita lauko bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Foru Dekretu hau, Ibilgailuen Elektromekanikako teknikariaren tituluarekin lotutako lanbide heziketako ikasketen curriculuma ezartzen duena, Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean aplikatuko da.

  2. artikulua. Ibilgailuen Elektromekanikako heziketa zikloa erdi mailako berariazko lanbide heziketan sartu behar da, eta 2.000 orduko iraupena du.

  3. artikulua. Produkzio sistemaren erreferentzia, zikloaren xede orokorra eta lanbide moduluak, haien iraupena, amaierako gaitasunak, ebaluazio irizpideak eta edukiak barne, Foru Dekretu honetako I. eraskinean ezarri dira.

  4. artikulua. Ibilgailuen Elektromekanikako teknikariaren tituluari dagozkion ikasketak ondoko lanbide moduluetan antolatuko dira:

  5. Ikastetxeko prestakuntza:

    -Motoreak.

    -Motorearen sistema osagarriak.

    -Fluidoen zirkuituak. Esekidura eta direkzioa.

    -Transmisio eta balaztatze sistemak.

    -Oinarrizko zirkuitu elektroteknikoak. Ibilgailua kargatu eta abiatzeko sistemak.

    -Ibilgailuaren zirkuitu elektriko osagarriak.

    -Segurtasun eta erosotasun sistemak.

    -Administrazio, kudeaketa eta merkaturatze lanak enpresa txikian.

    -Ibilgailuen mantenimendurako mekanizazio teknikak.

    -Segurtasuna ibilgailuen mantenimendu lanetan.

    -Lan prestakuntza eta orientazioa.

  6. Lantokietako prestakuntza:

    -Lantokiko prestakuntza.

  7. artikulua. Urriaren 6ko 1635/1995 Errege Dekretuak ezarritakoari jarraikiz, Foru Dekretu honetako II. eraskinean jarri dira Ibilgailuen Elektromekanikako teknikariaren lanbide heziketako tituluaren ikasketek osatzen duten curriculumaren lanbide modulu bakoitza irakasteko irakasleek behar dituzten espezialitateak, izan ere, errege dekretu harexetan Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoak atxiki baitzitzaizkien lanbide heziketako berariazko espezialitateei eta haiek garatzen dituzten xedapen guztiei.

  8. artikulua. Ikastetxeek beharrezkoa den autonomia pedagogikoa izanen dute ikasketak garatzeko eta haiek ingurune sozioekonomiko, kultural eta profesionalaren ezaugarriei egokitzeko, Foru Dekretu honetan ezarritakoaren esparruan.

    Ikastetxeek Ibilgailuen Elektromekanikako teknikariaren lanbide heziketako tituluari dagozkion ikasketak zehaztu eta garatuko dituzte, nola eta Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuaren esparru orokorrean ikasleen beharrak beteko dituen heziketa zikloaren Curriculum Proiektua eginez.

    Aurreko lerroaldean aipatu den Curriculum Proiektua garatzeko, kontuan hartu beharko da Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean Bigarren Hezkuntzako Institutuen Erregelamendu Organikoak horri buruz dioena.

  9. artikulua. Ibilgailuen Elektromekanikako erdi mailako heziketa zikloa irakasten duten ikastetxeetako Departamentuek lanbide moduluetako programazioak eginen dituzte. Programazio horiek ondokoak bildu beharko dituzte, gutxienez: ikastetxearen inguru sozioekonomiko eta kulturalari eta ikasleen ezaugarriei egokitutako lanbide moduluen amaierako gaitasunak, edukien banaketa eta garapenak, izaera orokorreko oinarri metodologikoak, ebaluazio prozesuari buruzko irizpideak eta ikasleek erabiliko dituzten material didaktikoak.

  10. artikulua. Ibilgailuen Elektromekanikako erdi mailako heziketa zikloaren ikasketak ebaluatzeko, kontuan hartuko dira lanbide moduluetan ezarritako amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak, eta heziketa zikloaren helburu orokorrak, Nafarroako Foru Komunitatean Berariazko Lanbide Heziketako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR