187/2009 FORU AGINDUA, azaroaren 10ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, energia elektrikoaren kontsumoari buruzko urteko aitorpenaren 159 eredua onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua (maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuak onetsia) aldatzen duen abuztuaren 24ko 66/2009 Foru Dekretuaren bidez, 20. atala erantsi zaio 62. artikuluari. Bertan ezartzen da energia elektrikoaren enpresa hornitzaileek Zerga Administrazioari eman behar diotela hornidura kontratuetako titularren identifikazioari buruzko informazioa, bai eta higiezinaren katastroko erreferentzia eta kokalekuari buruzkoa ere.

Arau horretan ezarritakoa betetzeko, beharrezkoa da betetzeko behar hori duten entitateek jarraituko duten bide formala arautzea.

Bestalde, Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen (EIT) erabilera arautzen duen uztailaren 17ko 50/2006 Foru Dekretuari jarraikiz, horren bidez Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan zergen aplikaziorako teknika elektroniko, informatiko eta telematikoak ugaritu eta hobetu nahi baitira, foru agindu honek 159 ereduaren aurkezpen telematikoa Internet bidez egiteko baldintza orokorrak eta prozedura finkatzen ditu. Halaber, tributudunek igorri beharreko aitorpenen fitxategiek zein erregistrotara egokitu beharko duten, horien diseinuak biltzen ditu.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 62. artikuluko 21. atal berriaren bidez (aipatutako 66/2009 Foru Dekretuaren bidez gehitu zaio atal hori), Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari baimena ematen zaio aitorpen eredua, eta hura aurkezteko epea, tokia eta modua, bai eta ordenagailuan zuzenean irakur daitekeen euskarrian edo bide telematikoen bidez aurkezteko prozedura eta baldintzak ere, onets ditzan.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. 159 eredua onestea.

    Bat.-"Energia elektrikoaren kontsumoari buruzko urteko informazio aitorpena" izeneko 159 eredua onestea. Foru agindu honen I. eranskinean azaltzen da.

    Bi.-Foru agindu honen 4. artikuluan xedaturikoarekin bat, 159 eredua honela aurkezten ahalko da:

  2. Telematika bidez, Internet erabiliz, foru agindu honen 7. eta 8. artikuluetan hurrenez hurren ezarritako baldintza orokorrei eta prozedurari jarraikiz.

  3. Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian, foru agindu honen II. eranskinean ezarri diren erregistroen diseinuen arabera.

  4. artikulua. Informazio aitorpena aurkeztu behar dutenak.

    Energia elektrikoaren kontsumoei buruzko 159 informazio aitorpen eredua Nafarroako Zerga Ogasunari aurkeztu beharko diote energia elektrikoaren enpresa merkaturatzaileek, zerga informazioa oro har emateari buruzko betebeharrak beteta euren aitorpenak Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioan aurkeztu behar dituztenek, Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 46.2 artikuluari jarraikiz.

  5. artikulua. Aitorpenaren xedea eta edukia.

    159 eredua aurkeztu behar dutenek, aurreko artikulan xedatutakoarekin bat eta foru agindu honen II. eranskineko zehaztapenei jarraikiz, datu hauen berri eman beharko dute hornidura kontratu bakoitzeko:

    1. Kontratatzailearen izen-deiturak edo sozietatearen izena eta identifikazio fiskaleko zenbakia, eta, behar izatera, fakturak haren kargura kobratzen dituen pertsonarenak.

    2. Higiezinaren katastroko erreferentzia eta kokalekua.

    3. Kontratatutako potentzia izendatua eta urteko kontsumoa kilowattetan.

    4. Horniduragunearen kokalekua.

    5. Horniduraren altako eguna.

  6. artikulua. 159 eredua aurkezteko moduak.

    Energia elektrikoaren kontsumoari buruzko urteko infomazio aitorpena, 159 eredua, irizpide hauei jarraikiz aurkeztuko da:

    1. 12.000 erregistro baino gutxiagoko aitorpenak, aurkeztu beharra duen pertsona edo entitatea edozein dela ere, telematika bidez, Internet erabiliz, aurkeztu beharko dira, foru agindu honen 7. eta 8. artikuluetan ezarritako baldintzei eta prozedurari jarraikiz.

    2. 12.000 erregistro edo gehiago dauzkaten aitorpenak ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian aurkeztu beharko dira, foru agindu honen 6. artikuluan xedatutakoarekin bat.

  7. artikulua. 159 eredua aurkezteko epea.

    159 eredua aitorpena zein urteri dagokion, hurrengo urteko otsailean aurkeztuko da, bai ordenagailuz zuzenean irakurtzeko moduko euskarrian bai telematika bidez aurkezten denean.

  8. artikulua. 159 eredua ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrien identifikazioa eta horiek aurkezteko modua.

    Bat.-Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian banakako aitorpena aurkezten bada, aitortzaileak honako dokumentu hauek aurkeztuko ditu:

  9. 159 ereduaren laburpen-orriaren bi aleak, Administrazioarentzakoa eta interesdunarentzakoa. Ale horiek behar bezala sinaturik beharko dute, eta behar den lekuetan aditzera emanen dira sinatzailea eta laburpen-orrian eskatzen diren gainerako datuak.

    Jasotzen duen bulegoan zigilatu ondoren, aitortzaileak aurkeztutako 159 ereduaren laburpen-orriaren "interesdunarentzako alea" gordeko du, eta ale horrek han aurkeztu izanaren egiaztagiritzat balioko du.

  10. Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarriak etiketa bat eduki beharko du kanpoaldean itsatsita; hartan, honako datuak emanen dira, hurrenkera honetantxe:

    1. Ekitaldia.

    2. Aurkezteko eredua: 159.

    3. Aitortzailearen identifikazio fiskaleko zenbakia (IFZ).

    4. Aitortzailearen deiturak eta izena, edo sozietatearen izena.

    5. Harremanetarako pertsonaren deiturak eta izena.

    6. Pertsona horren telefonoa eta luzapena.

    7. Erregistro kopurua, guztira.

    8. Fakturazioaren zenbatekoa, guztira.

    Datu horiek adierazteko aski izanen da bakoitza aurreko zerrendaren arabera dagokion letraz adierazirik ematea.

    Artxiboak ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarri bat baino gehiago baldin badu, denek etiketa izanen dute dagokien zenbaki-segida jarrita: 1/n, 2/n etab., "n" euskarri guztien kopurua izanik. Bigarren eta hurrengo aleetako etiketan, aurreko a), b), c) eta d) letretan eskatutako datuak besterik ez da jaso beharko.

    Bi.-Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian aitortzaile askoren aitorpenak batera aurkezten badira, entitate aurkezleak dokumentu hauek eraman behar ditu:

  11. Aurkeztu dituenari dagokion laburpen-orriaren bi aleak, Administrazioarentzakoa eta interesdunarentzakoa, 159 ereduarenak, behar bezala sinatuak. Ale horietan datu hauek agertu beharko dute, dagokien lekuan: aurkezten duen pertsonaren edo entitatearen identifikazio datuak, aitortzaileak guztira zenbat diren, titular gisa zerrendan agertzen diren pertsona edo entitateak guztira zenbat diren, hala nola zein ekitaldi den eta zein aurkezpen mota den.

    Horiek jasotzen dituen bulegoak zigilua jarri ondoren, aurkezleak beretzat hartuko du laburpen-orriaren "interesdunarentzako alea", eta horrek han aurkeztu izanaren egiaztagiri balioa izanen du.

  12. 159 ereduko laburpen-orriaren bi aleak (Administrazioarentzakoa eta interesdunarentzakoa), aitortzaile tributudun guztiei dagozkienak, behar bezala sinatuak eta beteak.

    Ale bakoitzak aitortzaile horiek identifikatzeko datuak behar bezala beterik izan behar ditu.

    Horiek jasotzen dituen bulegoak zigilua jarri ondoren, aitortzaileei dagozkien laburpen-orrien interesdunarentzako aleak aurkezleak hartuko ditu. Hala ere, aurkezten diren laburpen-orrien kopuruaren ondorioz komeni baldin bada, eta agirien bilketa arintzearren, zigilatutako aleak aurkezpena egin ondorengo egun batean hartzen ahalko ditu aurkezleak, eta hori dagokion unean jakinaraziko zaio.

  13. Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarriak etiketa bat izanen du erantsita kanpoko aldean, eta hartan aurkezlearen honako datu hauek adierazi beharko dira, hurrenkera honetantxe:

    1. Ekitaldia.

    2. Aurkezteko eredua: 159.

    3. Aurkezlearen identifikazio fiskaleko zenbakia (IFZ).

    4. Aurkezlearen deiturak eta izena, edo sozietatearen izena.

    5. Harremanetarako pertsonaren deiturak eta izena.

    6. Pertsona horren telefonoa eta luzapena.

    7. Artxibo osoko erregistro kopurua, guztira.

    8. Aurkeztutako aitortzaileen kopuru osoa.

    9. Zerrendatutako titularren kopuru osoa.

    Datu horiek adierazteko aski da bakoitza aurreko zerrendaren arabera dagokion letraz adierazita ematea.

    Artxiboak ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarri bat baino gehiago baldin badu, denek etiketa bana izanen dute zenbaki-segida jarrita: 1/n, 2/n etab.; "n" izanik euskarrien kopuru osoa. Bigarren euskarriaren eta hurrengoen etiketan aurreko a), b), c) eta d) letretan azaltzen diren datuak besterik ez da adieraziko.

    Hiru.-Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarri guztien jasoerak behin-behinekoak izanen dira, eta prozesatu eta egiaztatu zain geratuko dira. Foru agindu honetan ezarri diren diseinu eta zehaztapenen araberakoak ez direnean, edo haietako informazioa ikusterik ez badago, aitortzaileari eskatuko zaio hamar egun baliodunean zuzen dezala aurkeztutako euskarri informatikoak duen akatsa. Epe hori iragan eta oraindik ere zerbaitek eragozten badio Zerga Administrazioari eskatu dituen datuak ikustea, urteko aitorpena aurkeztu gabekotzat joko da, horrek dakartzan ondorio guztiekin, eta hala emanen zaio aditzera, arrazoien gainean, tributudunari.

    Lau. Segurtasun arrazoiengatik, ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarriak ez dira itzuliko, salbu eta espresuki eskatzen bada; kasu horretan, antzeko batzuk emanen dira.

  14. artikulua. 159 ereduari dagozkion aitorpenen Internet bidezko aurkezpen telematikoa egiteko baldintza orokorrak.

    Bat.-159 ereduari dagozkion aitorpenen aurkezpen telematikoa baldintza hauei jarraikiz eginen da:

    1. Aitortzaileak identifikazio fiskaleko zenbakia eduki behar du (IFZ).

    2. Aitortzaileak ziurtagiri elektronikoa eduki beharko du, Nafarroako Zerga Ogasunak onartua, Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen (EIT) erabilera arautzen duen uztailaren 17ko 50/2006 Foru Dekretuan ezarrita dagoenari jarraikiz.

      Baimenduta dauden ziurtagiri elektronikoak eta ziurtapen zerbitzuak ematen dituztenen zerrenda Interneteko http://www.hacienda.navarra.es helbidetik abiatuta kontsulta daiteke.

    3. Aitorpenak, jakinarazpenak eta zerga arloko beste agiri batzuk hirugarren pertsonen izenean baliabide telematikoak erabiliz aurkezteko eta tributu zorren ordainketa baliabide telematikoak erabiliz tramitatzeko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR