24/2912 FORU LEGEA, abenduaren 26koa, energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga arautzekoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK,

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, ENERGIA ELEKTRIKOAREN EKOIZPENAREN BALIOAREN GAINEKO ZERGA ARAUTZEKOA.

  1. artikulua. Energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga.

    Nafarroako Foru Komunitatean aplikatuko da energia elektrikoa ekoizteko balioaren gaineko zerga, zeinak zergapetzen baitu energia elektrikoa ekoiztea eta hura sistema elektrikoan (zentral-barretan neurtua) eranstea, Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen IV. tituluan aipatzen diren instalazioen bidez.

  2. artikulua. Zergaren ordainarazpena.

    Aipatutako zerga ordainaraztean, hori arautzen duen estatu-araudia aplikatuko da.

    Aurrekoa gorabehera, zerga ordaintzetik salbuetsita egonen dira energia elektriko berriztagarria ekoizteko instalazioen titularrak edo kotitularrak, horien potentzia instalatu nominala ez bada, instalazio bakoitzeko, 100 kW baino handiagoa.

    Zerga ordaintzetik salbuetsita egonen dira, halaber, energia elektriko berriztagarrikoak diren instalazioen titularrak edo kotitularrak, bost urteko epean, dituzten ekoizpen ekipoen ordez ekoizpena handitzen duten beste berri batzuk jartzen dituztenetik kontatzen hasita. Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak zehaztuko du zer ezaugarri izan beharko dituen ekipoen berritzeak eta zein portzentaje izan beharko duen gutxienez ekoizpen-handitzeak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR